Aureoa (latinez aureus eta pluralean aurei) Antzinako Erromako urrezko txanpon bat izan zen, zilarrezko 25 denarioren baliokidea. K. a. I. mendeaz geroztik etenik gabe jaulki zen, harik eta IV. mendean bizantziar solidoak ordeztu zuen arte. Aureoak denarioaren antzeko neurria zuen gutxi gorabehera; hala ere, urrezkoa zenez, dentsitate handiagokoa eta astunagoa zen.

193ko aureo bat Septimio Severogen irudiarekin Legio XIV Gemina legioaren omenez, Séptimo Erromatar enperadore izendatu zuena.

Julio Zesarren garaitik aurrera, aureoa askoz sarriago txanpondu zen. Zesarrek txanponaren pisua erromatar libraren (8 gramoren baliokidea gutxi gora-behera) berrogeirenean ezarri zuen. Neron enperadorearen agintaldian, aureoaren pisua erromatar libraren berrogeitabostenera murriztua izan zen.

Marko Aurelio enperadore filosofoaren agintaldian, aureoaren ekoizpena jaitsi egin zen, eta Karakalarenean berriz murriztu zen bere piusua erromatar libraren berrogeitamarrenera.

309an bizantziar solidoak hartu zuen bere ordezkoa, Konstantino Handiaren agintaldian.

Kanpo estekak aldatu