Aulki elektrikoa elektrokuzioaren bidez presoak hiltzeko erabiltzen den heriotza zigor metodoa da, gehienbat, Ameriketako Estatu Batuetan. Erabilpena XIX. mendearen amaieran hasi zen, elektrizitatearen erabilpena zabaltzearekin batera. XX. mendearen bigarren erditik aurrera, gero eta estatu gutxiagok erabili dute, eta gaur egun heriotza zigorra ebazteko bigarren mailako metodoa da.

Aulki elektrikoaren erabilera AEBetan. ██ Bigarren metodo bezala ██ Orain ez da erabiltzen ██ Ez da inoiz erabili

Historia aldatu

Thomas Edison (1847-1931) bonbilaren asmatzailea, aulki elektrikoaren asmakizunenan parte hartu zuen. Haren langile batek, Harold P. Brownek (1869-1932), garatu zuen exekuzio sistema hau.

Alde batetik, urkamendia baino eraginkorragoa zen metodo bat aurkitzeko lehia hasi zen. Beste aldetik, merkataritza borroka batean, XIX.mendearen amaieran, Thomas Edison eta George Westinghouseren arteko lehia egon zen etxeko hornidura elektrikoaren sistema bat ezartzeko.

1889an, New Yorkeko estatuak korronte alternoko aulki elektrikoa onartu zuen exekuzio-sistema berri gisa. Aulki elektrikoarekin exekutatutako lehena William Kemmler izan zen (1890eko abuztuaren 6a). Martha M. Place (1899ko martxoaren 20a) izan zen lehen emakumea.

XX. mendeak aurrera egin ahala, gero eta gehiago zalantzan jarri zen aulki elektrikoaren erabilera. Mende hasieran Estatu Batuetan gehien erabiltzen zen exekuzio-metodoa bihurtu ondoren, erabiltzeari uzten hasi ziren, estatu batzuetan gas-ganbarak erabiltzen hasi ziren eta, 80ko hamarkadaren erdialdean, injekzio hilgarriak nagusiak ziren exekuzio sistema bezala. 2004an, Alabaman, Floridan, Nebraskan, Hego Carolinan, Tennesseen eta Virginian bakarrik erabiltzen zen.[1]

Metodoa aldatu

Kondenatuaren burua eta hankak arradatzen dira eta presoa aulkiari lotzen da. Belaki heze bat jartzen da buruan eroankortasunari laguntzeko. Elektrodo bat buruan jartzen da eta beste bat hankan, zirkuitu itxi bat egoteko. Gutxienez korronte elektriko baten bi astinaldi ematen dira denbora eta korrontearekin, kondenatuaren egoera fisikoaren arabera. Normalean, hasierako tentsioa 2.000 voltioko izaten da, 15 segundokoa, bai konorterik eza eragiteko, bai bihotza geldiarazteko. Tentsioa jaitsi egiten da, korronte-fluxua 8 anpara murrizteko. Pertsonaren gorputza 138 ° F (59 ° C) -raino berotu daiteke, eta korronte elektrikoak, oro har, kalte handiak eragingo ditu barne-organoetan.[2]

Gainbehera aldatu

Aulki elektrikoaren erabilerak behera egin zuen legegileek exekuzio metodo gizatiarragoak bilatzen zituzten heinean. Injekzio hilgarria metodorik ezagunena bihurtu zen, egunkariek lagunduta.

Florida estatuan, 1999ko uztailaren 8an, Allen Lee Davis hilketagatik kondenatua izan zen Floridako aulki elektrikoan exekutatua izan zen. Davisen aurpegia odoldua zegoen, eta argazkiak atera zizkioten, gero Interneten jarri zituztenak. Pedro Medinaren exekuzioak, 1997an, eztabaida piztu zuen presoaren burua erre zenean. 2006az geroztik, injekzio hilgarria Floridako estatuan erabiltzen den exekuzio metodoa da.

Aulki elektrikoa ere kritikatua izan da zenbait kasutatik, non ez ziren berehala hil, baizik eta deskarga elektriko ugari jasan behar izan zituzten. Horrek jardunbidea amaitzeko deia ekarri zuen, askok zigor krudel eta ezohikotzat jotzen zutelako.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Historia de la pena de muerte» www.amnistiacatalunya.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. «Electric chair - New World Encyclopedia» www.newworldencyclopedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  3. «Electric chair - New World Encyclopedia» www.newworldencyclopedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak aldatu