Atxuriko geltokia

Bilboko tranbiaren geltokia
43°15′15″N 2°55′18″W / 43.254040°N 2.921605°W / 43.254040; -2.921605

Atxuri (Bilbo–Atxuri edo Atxuri–Bilbo, batzuetan) Bilboko Euskotren Trena, 2019ko irailaren 9ra, eta tranbiaren geltokia da, Bizkaiko Bilbo hiriburuko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Atxuri kalean, Ibaizabalen ertzean, eta García Rivero Maisua ikastetxea eta Emilio Campuzano institutuaren alboan.

Atxuri
Geltokiko fatxada nagusia
Map
Lineak
« Ribera    Abusu »
Kokapena
HelbideaAtxuri kalea, 6; 48006
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaATX
Gunea1. gunea
Irekiera1912
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Itxaron gela    Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaTranbia Autobusa 
Nasak4
Trenbideak8
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTran  Bolueta La Casilla
Bilbobus40  La Peña - Plaza Biribila
77  Peñascal - Mina del Morro
G7  Mina del Morro - Plaza Biribila

Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 1912n inauguratu zen, Ferrocarriles Vascongados enpresak eraikia.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Historia aldatu

Geltokiko gaur egungo eraikina 1912. urtean eraiki zuen Manuel Maria Smith arkitektoak, 1882ko lehenbiziko eraikina ordezkatuz, tren zerbitzuen handipenen ondoren txikiegi geratu zena. Euskal estiloan eraikia, Ferrocarriles Vascongados enpresarentzat eraikia izan zen, garaian trenbide zerbitzuak ustiatzen zituena. Jatorrizko geltokia, Achuri, Sabino Goikoetxea euskal arkitektoak diseinatu zuen, Bilbo—Durango burdinbidearen buru gisa, Bizkaiko Trenbide Zentralaren Konpainiaren esku. 1906an, Ferrocarriles Vascongados enpresak erosi zuen, eta, beraz, geltokia Bilboko geltoki nagusira aldatu zen. Durangotik zetozen trenak, baina baita Eibartik, Donostiatik, Zumarragatik eta Gipuzkoako eta Bizkaiko beste hiri batzuetatik zetozenak ere. Hedapen honetarako, beharrezkoa zen geltoki berri bat, edukiera handiagoarekin, eta, horretara, 1912ko geltokia egitera etorri zen. Eraikin berri hau Ferrocarriles Vascongados enrpesaren egoitza eta erlojuaren dorre bihurtu zen, garai hartan ezohikoa zena. Gaur egun geltokiko sarreraren gainean irakur daiteke enpresa ohiaren izena, eta armarri sorta bat Bizkaia eta Gipuzkoako armarriekin, Arabako eta Nafarroako armarriarekin bat eginik. Izan ere, geltokia eraiki zenean enpresak Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bereganatzea aurreikusi zuen, nahiz eta azkenean hori ez zen gertatu.[1]

Ferrocarriles Vascongados azpian, Achurik Bermeo eta Donostiarako zerbitzuak eskaintzen zituen, trenekin Elorrio, Zumarraga eta Gasteizerako lotuz linean zehar. 1977an Ferrocarriles Vascongados sare osoa FEVE Espainiako Gobernuaren jabearen parte izatera pasa zen. Handik gutxira, FEVE enpresaren linea guztiak transferitu ziren Euskal Herrian zehar, ez bakarrik Ferrocarriles Vascongados enpresaenak, Eusko Jaurlaritzaren 1982ko Eusko Trenbideak sortu berrira. Estazioa Achuri izatetik Atxuri izatera pasatu zen, euskal ortografia arau modernoen arabera.[2]

1983an, Bilboko itsasadarraren goraldiarekin, geltokia larri kaltetu zen, eta tren-biltegiak suntsitu ziren.

Tranbitarako geltoki berria 2002ko abenduaren 18an inauguratu zen, geltokien inguruan, Bilboko tranbiaren sorreraren testuinguruan. Urte horretan, Atxuri eta Uribitarte arteko zatia martxan geratu zen.[3]

2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[4]

2017ko ekainaren 19tik Durango, Ermua eta Donostia jatorri duten trenek Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzen dira Kukullaga-Etxebarri geltokia zeharkatu ondoren, Metro linearen 7,5 minutuko maiztasuna betetzeko. Hala, tren hauek ez dute Atxuri eta Etxebarri arteko tartea zeharkatzen, eta geltokia soilik E4 (Urdaibai) lineako trenek erabiltzen dute.

Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[5]

2018ko ekainaren 29an geltokian kokatuta zegoen bezeroen arretarako bulegoa itxi zuten.[6]

2019ko irailaren 9an Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. linearen trazaduratik aldatu dute, metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko. Ondorioz, Atxuri eta Kukullaga-Etxebarri geltokien arteko trenbide tartean tren zerbitzua ezabatu egin zen, eta horren ordez Bilboko tranbiaren luzapena bat egin zen, gutxienez Boluetaraino. Aldaketa hau 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren urtebete atzeratu da eta Euskal Trenbide Sareak adierazi duenez 2019ko irailean gauzatu dute, azkenean gertatu zen bezala.[7][8][8]

Sarbideak aldatu

Geltokiaren eraikinera sarbidea kaleko kotan dago, bertan geltokiaren zerbitzuak biltzen direla. Bestibulutik nasa eta trenbideetara jotzeko, ordea, eskailera tarte bat igo behar da, irisgarritasuna bermatzeko igoera plataforma bat ere dagoela.

Geltokia aldatu

Geltokiak, lurraren mailan kokatua, Atxuri kaleko sarrera handi bat du. Bidaiarien eraikina zabala da eta txartelak saltzeko makinak eta itxaroteko gune bat zituen. Denda txiki bat ere bazegoen, eta Ferrocarriles Vascongados enpresan garaian, jatetxe bat. Kanpoaldean tranbiarako geraleku bat dago, bide bakarrekoa, eraikinaren alde batean. Eraikinetik Eusko Trenbideen egoitzara iristen da, goiko solairuetan. Euskotren Trenaren zerbitzuak Matiko geltokira desbideratu zirenetik, ezin da geltokian sartu.[1]

Konexioak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Olaizola, Juanjo. (2014-02-23). «Historias del tren: LA ESTACIÓN DE ATXURI CUMPLE SU PRIMER CENTENARIO» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  2. (Ingelesez) «ATXURIKO GELTOKIA» www.bilbaoturismo.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  3. Tranbiaren inaugurazioa
  4. Euskal Trenbide Sarea. «ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan» (Noiz kontsultatua: 2014-02-18).
  5. Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  6. «Uztailaren 5ean Gernikako BABa irekiko da | Euskotren» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
  7. (Gaztelaniaz) ««Y ahora, ¿qué hacemos con la estación de Atxuri?»» El Correo 2019-03-05 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  8. a b (Gaztelaniaz) ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-05-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu