Atum jainko sortzailea "Bere kabuz existitzen dena", egiptoar mitologian eguzki jainko bat zen.

  • Izen egiptoarra: Itemu. Izen greziarra: Atum.
Atum
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNun
Seme-alabakShu eta Tefnut

Ikonografia aldatu

Gizon bezala irudikatua izan zen, koroa bikoitza eramanez, edo bizardun agure bezala. Eguzki jainko bezala, ahari buruarekin, mangosta buruarekin edo Fenix hegazti bezala. Giza gorputzarekin irudikatutako lehen jainkoa da, lehenago, antzinako egiptoarren jainkoek, animalia forma baitzuten.

Mitologia aldatu

Atum Heliopoliseko kosmogoniaren arabera Nun izeneko hasierako ozeanotik jaio zen jainkoa da, berak bere burua sortuz (masturbazio, ttu, malko, izerdi edo beste modu batzuen bidez), Ra bere kontzientziaren bidez, gainontzeko jainkoak sortzen ditu: Shu eta Tefnut (airea eta hezetasuna), hauek, aldi berean, Geb eta Nuten gurasoak direlarik (lurra eta zerua), azken hauek, honako jainko hauen gurasoak direlarik: Osiris, Isis, Seth, Neftis eta Heru-uer. Atum, Menfisko teologiaren arabera, Ptahren bihotzetik sortua izan zen.

Bere lehen ondorengoek Heliopoliseko eneada sortzen dute. Bere seme-alaba Shu eta Tefnut, bere ttu edo masturbazioaren bidez sortu zituen. Herakleopolisen, bere eskua hasiera femeninoa zen, Nebethetepeten pertsonifikatuz "Asetzearen Andrea". Mito berantiarrago batzuen arabera, bere itzalarekin edo Iusaas jainkosarekin izan zituen harremanak.

 
Horemheb Atum gurtzen Luxorreko Museoa.

Epitetoak aldatu

"Akatsgabea" deitua izan zen, jainko sortzaile bezala "Bere kabuz existitzen dena" eta "Unibertsoaren Amaierakoa" bezala ere bai.

Sinkretismoa aldatu

Rarekin lotua izan zen, Atum-Ra bezala, Ptahrekin eta, batzuetan, Osirisekin. Amonekin identifikatua izan zen, Amon-Ra bezala, Inperio Berrian

Gurtza aldatu

Bere gurtza toki nagusia Heliopolis izan zen. Pithom, Meidum, Letopolis, Edfu, Herakleopolis eta Jargako oasian Egiptoko Aro Berantiarrean ere bai.

Kanpo estekak aldatu