Atsotitzak (Gotzon Garate)

Atsotitzak Gotzon Garate euskal hizkuntzalariak egindako liburu mardula da. Milaka atsotitz jasotzen duen bilduma da: euskarazko 14.458 atsotitz dakartza (bildumak zenbaki hori dakar, baina batzuetan esanahi bereko bizpahiru bertsio ematen dira), gaztelaniazko 5.208, ingelesezko 4.045 eta latinezko 3.642.

27.173 Atsotitzak. Bildumako lehen hamabi esaera zaharrak.
Atsotitzak: Gotzon Garatek urteetan paratu zuen bilduma.

Garatek esaera zaharrak, errefrauak edo atsotitzak lau hizkuntzatan bildu zituen. Lan apartekoa egin zuen euskarazkoak biltzen, zeren gehienetan hiztunen ahotik zuzenean jaso zituen, baina zeharka ere batu zituen, bere ikasle edo laguntzaile boluntario batzuei esker.

Esaera zaharrak hizkuntza batean eman eta beste hiru hizkuntzetako parekidean bilatzen ibili zen, hiru hamarkada baino gehiago luzatu zen lan erraldoian.

Bildumaren ezaugarriak aldatu

Gotzon Garatek, milaka atsotitz lau hizkuntza horietan jasotzeaz gain, lau hizkuntza horietakoen arteko loturak ere eman zituen. Eskuineko irudian ikusten denez, euskarazko 1 zenbakia duenari gaztelaniazko 1.153.a dagokio, ingelesezko 1.145.a eta 2.839.a eta latinezko 2.518. a.

Historia aldatu

1967an ekin zion, baserriz baserri bilketa lanari eta 2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz: interneten bidez hemen kontsulta daiteke.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.