Atsolorra (baita ere Atsolor, Atsolorreta, Atsobesta, Bateoa, Andraikustea, Andreikustea) garai batean Euskal Herrian egiten zen jaiotza-erritua zen. Egun ia galduta dagoen erritu horretan, Idurre Lekuonak azaldu duenenez, haurra jaiotako baserrira igande arratsaldean auzoko emakumeak bisitan joaten ziren. Normalean, ia gehienetan, emakumeak bakarrik joaten ziren eta ama izandakoari laguntza txiki bat eramaten zioten; etxekoek, aldiz, bisita eskertzeko, afari-merienda ematen zieten bisitariei. Mari Carmen Basterretxearen ustez atsolorra erritua Eliza Katolikoak bataioaren betebeharra ezarri aurrekoa zen, hau da, XVI. mendeko aurrekoa.[1] Toki askotan festa hau bataioa bera baino garrantzitsuagoa zen.[2]

Etimologia aldatu

Atsolorra hitza beste bi hitzetatik dator: "atso" edo emakume zahar eta ama izan ez dena, eta "lorra", garraiatzea. Antza, Basterretxearen iritziz, erditzeko prozesuan laguntzen zuten emakumeei egiten die aipamena hitzak, haiek egiten baitzuten haurra eramateko lana. Ondoren, hitza jaio berriaren gizartearen onarpena izendatzeko erabili zen. "Atso" hitza lehen ez zuen zentzu gutxiesgarri.[1]

Jaiotze inguruko erritoak aldatu

Hiru dira Lekuonak aipatzen dituen jaiotze ingurukoak:

"Hirurak jaiotzaren gaineko igarobide errituak" ziren ikerkari horren iritziz.[3]

Ezaugarriak aldatu

Lekuonak herri gehienetan errepikatzen ziren elementu batzuk aipatu ditu:

  • Nagusiki emakumeen festa zen.
  • Igande arratsaldean ospatzen zen.
  • Otordu bikain batekin ospatzen zen.
  • Jan ondoren tertulia egiten zen. Batzuk ere jokatzen zuten bitartean.
  • Bisitariek askotan opariak edo laguntzeko zerbait eramaten zuten.
  • Emakumeentzat etxetik kanpora ateratzeko aukera bat zen eta, ondorioz, pozaren iturria.

Opariak aldatu

Bisitariek haurraren amari eramaten zioten opariak herriz-herri izen desberdina zuen. Hauek dira, adibidez, Euskalerriko Atlas Etnografikoan jasotakoak:[4]

Atsolorra Euskal Herrian aldatu

Ikerketa gehienak Ereñozu auzoan (Hernanin) zentratu dira zeren eta oraindik orain atsolorraren oroimena gertu baitago. Baina Euskal Herri osoko testigantzak daude: Oiartzunen, Errenterian (Ataño bertsolarien bertsotan), Arratian, Barkoxen, Beran, Diman...

Gaur egun, egungo errealitatera egokituta, ohitura berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira zenbait tokitan, esaterako Ereñotzun.[5]

Atsolorra munduan aldatu

Ohitura, beste izenekin, jakina, munduko toki askotan ezagutzen da. Beraz, ez da Euskal Herriko ohitura bakarrik. Lekuonak Luis Mari Zalduaren komentarioa jasotzen du, adierazteko Grimm anaiek jasotako ipuin batean, "Basoko Loti Ederra"n alegia, horrelako bilkura bat jasotzen dela. Munduko leku askotan Baby shower bezala ezagutzen da.[6] Hona hemen beste herrietako izen batzuk:

  • Brasil: chá de bebê, haurra jaio aurretik egiten da.
  • Txina: manyue.
  • Iran: sismoony, haurra jaio aurretik egiten da hau ere.
  • Costa Rica: Té de canastilla.
  • Kerala: Pulakuli
  • Erresuma Batuan: Wetting the baby's head
  • Nepal: Pasni

Atsolorra filma aldatu

2018an, Ruben Rosas zuzendariak Atsolorra film laburra aurkeztu zuen. Bertan festaren jatorria eta garapena azaltzen du eta, baita ere, gaur egungo lanak berreskuratzeko eta garai berrietara moldatzeko. Dokumentala zinemaldi desberdinetan aurkeztu da, esaterako Malagan.[7] IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldian euskarazko film laburren ekoizpena saritu nahi duen Mintzagun saria eman zioten.[8]

Bibliografia aldatu

  • Idurre Lekuona Antzizar: "Atsolorra, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotako testigantzak". Uztaro Giza eta gizarte zientzien aldizkaria, 109.zk., 2019ko apirila-ekaina, 5-26.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu