Atia

Augusto enperadorearen ama

Atia edo Atia Balba (K.a. 85 - 43) Gaio Oktavioren, Augusto enperadorearen, ama izan zen. Atia Gaio Julio Zesarren iloba ere bazen, Atiaren ama Julia Minor, Zesarren arreba baitzen. Aita berriz, Marko Atio Balbo Erromako pretorea izan zen. Segur aski bazuen izen bereko ahizpa zaharrago bat, zenbaitetan Atia Secunda izenaz ageri baita.

Atia

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 85
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 43 (41/42 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Familia
AitaMarcus Atius Balbus
AmaJulia Gaztea
Ezkontidea(k)Gaius Octavius (en) Itzuli  K.a. 58)
Lucius Marcius Philippus (en) Itzuli  (ezezaguna -  K.a. 43)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAtii Balbi (en) Itzuli
Jarduerak

Atia Gaius Oktaviorekin ezkondu eta izen bereko haurraz erditu zen, gerora Augusto enperadorea izango zena. Haurrak lau urte zituelarik hil zitzaion senarra Atiari, eta Luzio Marko Filipo kontsularekin ezkondu zen handik hiru urtera (K.a. 56an).


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.