Athy (irlanderaz Baile Átha Í) Irlandako Errepublikako Kildareko konderrian kokatzen den udalerria da. Barrow ibaiaren ertzean kokaturiko merkatal herria da. Dublin hiriburutik 72 kilometro hego-mendebaldera dago.

Athy
Baile Átha Í
herria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Kildareko konderria
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak52°59′N 6°59′W / 52.99°N 6.99°W / 52.99; -6.99
Map
Azalera24.82 km²
Altuera71
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
Hiri senidetuakGrandvilliers
http://www.athy.ie www.athy.ie

Etimologia aldatu

Irlanderazko Baile Átha Í izenak "Aeren pasabideko herria" esan nahi du. Ae, II mendeko buruzagi bat zen eta ibaia gurutzatzean hil zela esaten da.

Historia aldatu

Athy XII mendeko anglo-normandiarrek asentamentu batetik garatu zen. FitzGerald kondeak eraiki zuen eta bere familiak mendeetan agindu zuen herri honetan. Herri eskubideak XVI mendean jaso zituen eta XVIII mendekoa da udaletxea.

Historian zehar beti izan da ingeles tropen goarnizio garrantzitsuenetakoa. Lehen Mundu Gerran proportzionalki irlandako herrien artean soldadu gehien bidali zituen herrietako bat izan zen Athy.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Done Mikel elizaren aztarnak: XIV mendeko elizaren aztarnak dira.
  • White's Castle dorretxea: Gerald FitzGerald Kildareko 8. kondeak 1417an eraikia, Barrow ibaiaren ertzean dago.
  • Merkatu etxea: 1780an eraikia, herriko plazan dago.
  • Levitstown Mill jauregiaren aztarnak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu