Asynchronous Transfer Mode

ATM (Asynchronous Transfer Mode) datuak zein ahotsa garraiatzeko pakete-konmutazioa eta multiplexazioa batzen dituen teknologia da. Sareek erabiltzen duten pakete-konmutazioren eraginkortasun handia eta zirkuitu-konmutazioren ahots sareko banda-zabalera bermatuak uztartzen ditu ATM-k. Definizio altuko denbora errealeko bideoa eta irudiak erabiltzearen behartasunak eta 150 Mb/s baino gehiagoko abiadurak erabiltzeak ATM teknologia berriaren sormena ekarri zuen.

Ezaugarriak aldatu

ATM teknologiaren ezaugarriak, ondoko hauek dira:

  • Zerbitzuaren kalitatea (QoS): Transmisio bakoitzak behar duen banda-zabalera du eta atzerapenak muga baxuen barruan daude, honegatik ATM teknologia aproposa da multimedia aplikazioak eta datuak batera bidaltzeko. Transmisio bakoitzak bere parametroak eta bere zerbitzu kalitatea (QoS) ziurtatuak ditu.
  • Ahotsa eta bideoa batera erabil ahal izatea
  • Abiadura eskalagarria komunikazio bidearen arabera: ATM abiadura ezberdinei egokitzen zaion metodo bat da, honela mahai gaineko ekipoekin 25 eta 155 Mb/s arteko abiadurarekin funtzionatzen du, konmutadoreekin 155 Mb/s eta bizkarrezur sareekin 622 Mb/s eta 2,4 Gb/s arteko abiadurekin.
  • Zerbitzuen osotasuna: ATM gai da iturri ezberdinetatik datorren informazioa paketeetan bidaltzeko abiadura handiko komunikazio bidetik eta bide horren azkenean berriro informazioa osatu eta helburu bakoitzera zuzentzen da.

2000. urte inguruan, ATM komunikazio sistema guztiak batzen dituen estandar-gai egokiena da, nahiz eta LAN mailan Gigabit Ethernet-ek lehia handia egiten dion.

ATM protokoloa aldatu

Gelaxkak, Pakete txikiak baitira, 53 byteko luzera finkokoak dira, goiburukoak 5 byte eta datuak 48 byte hartzen dute. Luzera finko eta labur honek atzerapenak murrizten ditu. Kontrolerako datuak aurrezten direnez prozesu-abiadura azkartzen du. Gelaxkak ulertzeko prozesua errazten baitu, beraz gelaxkak maneiatzeko software prozesua arindu, baita hauen prozedura hardware bidez ahalbidetu ere.

ATM-ek zirkuitu egonkorrak zein alegiazko zirkuitu konmutatuak (telefono-deiak bezala) onartzen ditu. ATM konexiora zuzenduta dago.

ATM sareko protokoloak aldatu

ATM teknologia konexiora zuzendutako ezaugarria du. Hiru geruzatan antolatuta dago. AAL, ATM eta maila fisikoa, hurrenez hurren. AAL garraio geruzarekin aldera daiteke. Bertoko protokoloa, AAL 5 funtzionalki UDP bezalakoa da. ATM geruzaren betebeharra zelulen (zelula: 48 byte datu + 5 byte kontroleko informazio paketea) transferentziaz arduratzen da.

Hona ATM ereduaren laburpena:

ATM
AAL
AAL

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org