Asturiasko Printzearen futbol kopa

Asturiasko Printzearen futbol kopa 1915 eta 1926 artean jokatu zen Espainiako eskualdeen arteko futbol txapelketa izan zen. Katalunia izan zen txapelketa gehien irabazi zituen selekioa.

Euskaldunek lehenengo edizioa Selección Norte izenarekin jokatu zuten, kantabriarrak ere bai baitziren selekzio hartan. Hiru partehartzaileren arteko ligaxka izan zen eta iparraldekoak nagusitu ziren, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelaren (Madril) aurka 1-1 berdinduz.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelduna Emaitza Finalista
1915    Selección Norte ligaxka   Katalunia,   Gaztela
1916   Katalunia 2-2, 6-3   Gaztela
1917   Gaztela 2-0   Katalunia
1918   Gaztela 3-2, 3-1   Kantabria
1922   Katalunia 1-1, 4-4, 3-2   Asturias
1923   Asturias 3-1   Galizia
1924   Katalunia 4-4, 3-2   Gaztela
1926   Katalunia 2-0, 4-3   Asturias

Garaipenak aldatu

Selekzioa Garaipenak Urteak
  Katalunia 4 1916, 1922, 1924, 1926
  Gaztela 2 1917, 1918
   Selección Norte 1 1915
  Asturias 1 1923

Kanpo estekak aldatu