Astrid Lindgren edo Astrid Anna Emilia Ericsson (Småland, 1907ko azaroaren 14tik2002ko urtarrilaren 28ra, Stockholm) idazle suediarra.[1]

Astrid Lindgren

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAstrid Anna Emilia Ericsson
JaiotzaVimmerby eta Vimmerby Parish (en) Itzuli1907ko azaroaren 14a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaStockholm eta Gustav Vasa parish (en) Itzuli2002ko urtarrilaren 28a (94 urte)
Hobiratze lekuaVimmerby Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaSamuel August Ericsson
AmaHanna Ericsson
Ezkontidea(k)Sture Lindgren (en) Itzuli  (1931ko apirilaren 4a -  1952ko ekainaren 15a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
daniera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, haur literatura idazlea, eleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSamfundet De Nio (en) Itzuli
Genero artistikoahaur literatura
maitagarri-ipuina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSuediako Alderdi Sozialdemokrata

astridlindgren.com
IMDB: nm0511807 Allocine: 49367 Allmovie: p99806
Youtube: UCLXwA11Uhl0X345IQ53ZTBA Spotify: 3MDsnjqnEd5TJaYsuacX1I Musicbrainz: 07604f0c-218b-4233-94d9-57c4a5432c3a Songkick: 8342628 Discogs: 431295 Find a Grave: 6522367 Edit the value on Wikidata

Haur-literatura landu zuen batik bat, Pippi Långstrump (Pippi Kaltzaluze) izanda haren lanik ospetsuena. Suedierazko egilerik ezagunenetarikoa da, eta bere liburuak 85 hizkuntzatan itzuli dituzte. Euskaraz, bi hauek ditugu: Pippi itsasorako asmotan[2] eta Pippi Kaltzaluze (Elkar, 1996).[3]

Bizialdia aldatu

 
Inger Nilsson aktorea Pippi Kaltzaluzeren telesailean (1969)

Suedian jaio zen 1907ko azaroaren 14an nekazari-familia batean, eta han pasa zituen gaztetako urteak paraje zoragarrian zegoen landetxe zahar batean, izeiz eta pinuz inguratuta, txorien txioak atseginez entzunez, eta lore ederrez jantzitako zelaiak miretsiz. Paraje eder horrek asko lagunduko zion haurrentzako egin zituen istorio ahaztezinak lantzeko Berrogeitaka urte zituela argitaratu zituen bere liburu famatuak: Pippi Medias Largas (1945), Pippi se embarca (1946) eta Pippi en los mares del Sur (1948) bere liburu famatuak. Horiek bere familiaren bizimoduan, Suediako basoetan, aintziretan eta landetxeetan daude girotuta.[1]

Astrid Anna Emilia Ericsson, gaztetatik izan zuen istorioak kontatzeko abilezia, 16 urte zituela bere herriko egunkarian hasi zen lanean, eta bertako editorea zen Reinhold Blomberg gizon ezkondu batekin izan zuen harremana, haurdun geratu eta Kopenhagera joan zen haurra izatera, herriko txutxumutxuetatik urrun. Lesse txikia beste familia batekin hazi zen Astrid-ek nahikoa diru lortu zuen arte. Istorio horren nondik-norako guztiak kontatzen ditu Unga Astrid (2018) filmak, Pernille Fischer Christensen daniarrak zuzendutakoa eta Lindgren-en beste alaba baten kritikak jaso dituena.[4][5]

24 urte zituela, Sture Lindgren-ekin ezkondu eta bere abizena hartu zuen, alaba bat izan zuten eta Lesse txikia berreskuratu ere. Alabak birikietako gaixotasun bat hartu eta ohean pasa zuen denbora luzean, beraz Astridek istoria ugari kontatu zizkien seme-alabei denbora modu alaiago batean pasa zezaten. Orduan asmatu zuen Pippiren pertsonaia. Neska koskorrak Pippiren istorioak kontatzea eskatzen zion behin eta berriz amari. Bi urte geroago, Astridek bi urtez ibili ezinik geldirik egon behar izan zuen ibili ezinik hanka hautsi zitzaiolako. Denboraldi hori Pippiren lehen liburua idazteko aprobetxatu zuen. Alabak 10 urte egin zituenean eskuizkribua oparitu zion amak.[1] Urte hartan, 1941ean, editorial batera bidali zituen istorioak, ezetza jaso, eta idazten jarraitu zuen. 1945ean, Rubén&Sjögren argitaletxeak antolatutako lehiaketa batera aurkeztu zen bere Pippi Kaltzaluze kontakizunarekin, eta bigarren saria irabazi ere, editorialak idatzi gehiago eskatu eta idazleak hamaika eta bat istorio aurkeztu zien.[6]

1979an, bere eskari baten ondorioz, Suedia haurren kontrako zigor fisikoa debekatu zuen lehenengo herrialdea izan zen. Batez ere haur txiro eta gaixoekiko begirunea adierazi zuen, besteak beste, Stocholmoko ospitale bat egiten lagundu zuen, bere izena daramana.[6]

Sotckholm-en hil zen 94 urte zituela, eritasun luze bat jasan ondoren.

Pippi Kaltzaluze pertsonaia aldatu

 
Pippi Kaltzaluze

Pippi neska koskorra bakarrik bizi da. Dena dela, baditu lagun batzuk, oso maiteak: zaldia, tximinoa, urrez betetako maleta bat eta txokolatea eta limonada ematen dizkion zuhaitz bat. Askatasuna oso maite zuen, eta helduen aurkako jarrera azaltzen: maisuek ez omen zuten diru-kezkarik, poliziei irain egiten zien, bihurria zen eta ez ume 'txintxoen' sartzeko modukoa. Kritika zorrotza egin zioten batzuek, helduei mehatxu egiten zielako eta txikiei bide okerra erakusten. Dena dela, geroztik liburu hori 60 hizkuntzatan argitaratua izan da.[1]

Beste liburu eta pertsonaiak aldatu

Pippiren istorioen ondoren, beste trilogia bat argitaratu zuen: Los niños de Bullerbyn (1947), Más sobre los niños de Bullerbyn (1949) eta Es divertido Bullerbyn (1952). Pippiren liburuetan ez bezala, protagonistak sei neska-mutil koskor dira, normalak, jostalariak, alaiak eta lagunarte onekoak. Batez ere Lisa aipatu behar da, istorio horien ardatza. Eguneroko gorabehera arruntak kontatzen dira, inolako abentura miresgarririk bizi ez duten ume batzuena. Miguelen istorioek beste trilogia bat osatzen dute: Miguel el travieso (1963), Nuevas aventuras de Miguel (1966) eta Otra vez Miguel (1970). Hiru liburu horiek idazteko bere aita Samuel Augustoren haurtzaroko pasadizoetan oinarritu zen. Txikitan aitak gauza asko kontatu zizkion landako bizimoduari eta Suediaren Hegoaldeko folklore aberatsari buruz. Miguel ez da esaneko azaltzen bere aitarekin, jenio bizikoa da, libre bizi nahi du. Pippi menderakaitz samarra den bezala, eta Lisa lasaia eta orekatua, Miguelen nortasunak bi alderdi horiek azaltzen ditu. Dena dela, 'giro erradikaletakoek' nekazari-kapitalistaren itxura hartzen zioten Miguel protagonistari. Baina, gezurra badirudi ere, zezen bat hezteko gai den 5 urteko ume honek, borrokalari sozial baten ezaugarriak biltzen ditu, gauza baita etxeko despentsako ateak ireki eta behartsuei jakiak emateko. Eta kapitalistek ez zuten hori egingo. Garbi ageri da Astrid Lindgren-en liburuen istorioak umeen ikuspegitik daudela kontatuta, nahiz eta horiek ere kontraesanak izan bizitzako zenbait alderdiri buruz: bizia eta heriotza, poza eta tristura, adorea eta beldurra. Esate baterako Mio, mi Mio (1954) liburuan adierazten dira bizitzako alde garratzak ere: umezurtz bat hiri bateko bankuan dago eserita eta imajinazioa lanean jarriz, urrutiko herrialde batera joaten da, eta errege baten seme izendatzen dute, eta balentria ikusgarri bati aurre eginez gaizkiaren ordezkaria den Kato zaldizkoa hiltzeko agindua ematen diote. Fantasiazko gauza asko ageri dira liburuan: ahalmen magikoak, kapa ikusezinak, ezpata ikusgarriak, zaldi hegodunak.[1]

Los hermanos Corazón de León (1973) istorioaren protagonista Skarpan ume koskorra da, sofan etzanda, gaixorik, heriotzaren zain dago, beste baten bizia salbatzeko berea eman zuen Jonathan anaia zaharrenarengana joan nahi duelako. Egun batean, hor non datorkion Jonathan hegazti bihurtuta. Orduan ulertzen du bere bila datorrela gaizkiaren indarrek mehatxupean daukan Nanginala kontinentera eramateko. Baina, lehenbizi bortizki suntsitu beharko ditu indar gaizto horiek, gero bakean eta zoriontsu bizitzeko. Egileak idazlan honetan heriotzaren gertaera planteatzen du, anaien arteko maitasuna eta beste zenbait interesgarri ere bai. Ronja, la hija del bandolero (1981), beste zenbait liburutan ez bezala, zoriontasunezko istorioa da, gogorkeriari eta heriotzari buruzko pasarte gogor batzuk baditu ere. Bi bidelapur-talderen arteko borrokak kontatzen dira. Ronja bidelapur baten alabaren eta aurkarien buruzagiaren harreman estuak kontatzen dira. Eta beste gauza askoren artean, bi talde aurkarien arteko anaitasuna azpimarratzen da. Beste gai batzuk belaunaldien, gizonen eta emakumeen eta, batez ere, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak dira. Amaitzeko, Astrid Lindgren haurrentzako eta gaztetxoentzako literaturako klasiko bat da, inolako zalantzarik gabe. Umeen bihurrikeria eta alaitasuna tartekatzen ditu, helduekiko ikuspegi garratza azaltzen du eta oso gordin deskribatzen haurtzaroko arazoak, ametsak eta fantasiak, baina baita nahigabeak eta beldurrak ere. 'Nire asmoa zen pentsaerak eraldatzen laguntzea, dio Astrid Lindgren-ek eta haurren autonomia errespetatzen duen heziketaren eraginkortasunaren alde egitea, mundua den bezalakoa onar dezaten'. Idazle handi horrek 50 eleberri baino gehiago utzi ditu, horietatik asko zinemarako eta telebistarako egokituak izan dira.[1]

Lanak aldatu

Euskaratutako obrak aldatu

  • Pippi Kaltzaluze (Elkar).[7]
  • Pippi itsasorako asmotan (Elkar).[8]
  • Pippi hegoaldeko itsasoetan (Elkar).[9]

Gazteleratutako obrak aldatu

  • Historias de navidad (Ing Edicions, 2010).[10]
  • El gnomo no duerme (Corimbo, 2013).[11]
  • Los niños de Bullerbyn (Sushi Books, 2014).[12]
  • Rasmus y el vagabundo (Kalandraka).[13]
  • Mío, Mi Querido Mío (Kokinos, 2022).[14]
  • Los hermanos corazón de león (Kokinos, 2021).[15]
  • Pomperipossa i Monismanien, 1976
  • Ronja rövarotter («Ronia lapurraren alaba»), 1981. Lindgrenek idatzitako azken liburua.

Sariak eta Aitortzak aldatu

Hainbat sari jaso ditu, besteak beste:[16]

Astrid Lindgren Saria aldatu

1967an, Rabén & Sjögren editorialak idazlearen izena daraman saria sortu zuen, Astrid Lindgren Saria.[17]

Astrid Lindgren Memorial Award aldatu

2002. urtean, Suediako Gobernuak, Astrid Lindgren Memorial Award sortu zuen.[18]

Irudi galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astrid Lindgren  

Erreferentziak aldatu

Artikulu honetan iturburu nagusia artikulu hau izan da. «Dokuteka: Astrid Lindgren, Pippiren sortzailea, hil da» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-08). Eusko Jaurlaritzaren barruko webgunea izanda, CC-BY-SA lizentzia librea duelakoan erabili dira lau paragrafo luze.

Bibliografia aldatu

  • Astrid Lindgren – en levnadsteckning. Margareta Strömstedt. Stockholm, Rabén & Sjögren, 1977.
  • Paul Berf, Astrid Surmatz (ed.): Astrid Lindgren. Zum Donnerdrummel! Ein Werk-Porträt. Zweitausendeins, Frankfurt 2000 ISBN 3-8077-0160-5
  • Vivi Edström: Astrid Lindgren. Im Land der Märchen und Abenteuer. Oetinger, Hamburg 1997 ISBN 3-7891-3402-3
  • Maren Gottschalk: Jenseits von Bullerbü. Die Lebensgeschichte der Astrid Lindgren. Beltz & Gelberg, Weinheim 2006 ISBN 3-407-80970-0
  • Jörg Knobloch (ed.): Praxis Lesen: Astrid Lindgren: A4-Arbeitsvorlagen Klasse 2–6, AOL-Verlag, Lichtenau 2002 ISBN 3-89111-653-5
  • Sybil Gräfin Schönfeldt: Astrid Lindgren. 10. ed., Rowohlt, Reinbek 2000 ISBN 3-499-50371-9
  • Margareta Strömstedt: Astrid Lindgren. Ein Lebensbild. Oetinger, Hamburg 2001 ISBN 3-7891-4717-6
  • Astrid Surmatz: Pippi Långstrump als Paradigma. Die deutsche Rezeption Astrid Lindgrens und ihr internationaler Kontext. Francke, Tübingen, Basel 2005 ISBN 3-7720-3097-1
  • Metcalf, Eva-Maria: Astrid Lindgren. New York, Twayne, 1995
  • Astrid Anna Emilia Lindgren at Svenskt kvinnobiografiskt lexikon

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c d e f «Dokuteka: Astrid Lindgren, Pippiren sortzailea, hil da» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).
  2. 1907-2002), Lindgren, Astrid (. (2007). Pippi itsasorako asmotan. Elkar ISBN 978-84-8331-584-2. PMC 920237472. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  3. 1907-2002., Lindgren, Astrid,. (1994). Pippi Kaltzaluze. ELKAR ISBN 84-7917-353-X. PMC 33821706. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) «La difícil vida de la autora de Pippi Calzaslargas» La Vanguardia 2018-09-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Conociendo a Astrid (Unga Astrid)» Cineuropa - lo mejor del cine europeo (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  6. a b (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2020-03-27). «La autora que sacó la literatura infantil de los moldes de princesas» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  7. «pippi kaltzaluze. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  8. «pippi itsasorako asmotan. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  9. «pippi hegoaldeko itsasoetan. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  10. «historias de la navidad. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  11. «El gnomo no duerme. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  12. «Los niños de bullerbyn. Astrid Lindgren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  13. «rasmus y el vagabundo. Astrid Lindgren / Pablo Auladell (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  14. «mio, mi querido mio. Astrid Lindgren / Luz Marina Baltasar (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  15. «los hermanos corazon de leon. Astrid Lindgren / Noemi Villamuza (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  16. (Gaztelaniaz) Astrid Lindgren: un nuevo concepto de infancia. 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  17. «Astrid Lindgren-priset - Uppslagsverk - NE.se» www.ne.se (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  18. (Ingelesez) Astrid Lindgren Memorial Award. .