Astea astelehenetik igandera doan zazpi egun jarraikietako denbora da. Zazpi egun jarraikiko edozein denbora tarteri, berriz, astea edo astebetea deritzo. Astearen zazpi egunen izenik ohikoenak, euskaraz, hauek dira:

Aste
Azpiklaseahil
Neurtzen duiraupena
SI sistemarako konbertsioa604.800 s
Unitate estandarretan7 d
Ikurrau
Asteko egunen heptagrama

Nazioarteko ISO 8601 arauak eta Europako herrialde gehienek astelehena asteko lehen eguntzat hartzen dute. Europatik kanpoko mendebaldeko herrialde askotan igandea asteko lehen eguntzat hartzen da eta Ekialde Hurbileko zati handi batean astea larunbatean hasten da[1].

Asteko egunen izenak, euskalkietan aldatu

Asteko egunen izen ezagunenez gainera, badira beste izen batzuk, euskalkietan (forma zabalduenaren berdina baldin bada, ez dugu ezer jarriko):

Izen zabalduena Bizkaieraren
aldaera gehienetan[2][3]
Bizkaieraren mendebaldeko
zenbait aldaeratan[2][3]
Bizkaieraren
ekialdeko aldaeretan[2][3]
Gipuzkeraren
mendebaldeko aldaeretan[2][3]
Nafarreraz eta
nafar-lapurteraz[2][3]
Behe nafarreraz[2][3] Zubereraz eta
erronkarieraz[2][3]
astelehen ilen
astearte martitzen
asteazken eguazten
ostegun eguen ortzegun
ostiral bariku egubakoitz ortzirale
larunbat zapatu ebiakoitz neskenegun
igande domeka jai

Asteko egunen laburtzapenak aldatu

Izena Laburtzapena[4]
astelehen al.
astearte as.
asteazken az.
ostegun og.
ostiral or.
larunbat lr.
igande ig.

Esaerak aldatu

Esaera ugari dago asteko egunak adierazgarri dituena, esaterako, hauek:

  • "Aste guziz bada ostiral bat"[5].
  • "Astegun guztiak balira jai! Alferrak hori nahi"[5] (edota "Ja, ja, jai! asteak balira jai! Neska alferrak hori nahi")[6]
  • "Jai ta aste? Mal traste!"[7]
  • "Jaiek aste, ni beti izateko gazte"[7].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Territory Information. .
  2. a b c d e f g Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, 2011.
  3. a b c d e f g Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskaltzaindia, 2008.
  4. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 41 or..
  5. a b Zavala, Antonio. (1985). Esaera zaarren bilduma berria. 1 Tolosa: Auspoa, 46 or..
  6. Intza, Damaso. (1927). Esaera-zarak. Bilbo: Editorial vasca, 274 or..
  7. a b Nafarroako Esaera Zaharrak. Baraibar, Etxarri (Larraun), Errazkin. Nafarroako Gobernua, 10 or..

Ikus, gainera aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: aste .

Kanpo estekak aldatu