Asociación Deportiva Esteirana

Asociación Deportiva Esteirana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Murosko Esteiro parrokian kokaturiko arraun taldea da. Gaur egun Galizako B Ligan ari da.

Asociación Deportiva Esteirana
Sorrera 1988
Herria Galizia Esteiro, Muros,
A Coruña
Lehendakaria Galizia Gustavo Portals Mayo
Entrenatzailea Galizia Bruno Rodríguez Lestón
Patroia(k) Galizia Alberto Figueiras Calviño
Galizia Gustavo Portals Mayo
Kolorea(k)                urdina, zuria eta gorria
Trainerua      Esteirana
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023 1.a (Galiziako B Ligan)
Webgunea www.esteiranaremo.org
Muros-Esteirana
Sorrera 2023
Herria Galizia Muros, A Coruña
Entrenatzailea Galizia Beni Fábregas
Patroia(k) Galizia Iago Leis
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      Esteirana
Palmaresa 0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023 1.a (Galiziako B Ligan)

Historia aldatu

1988an eratu zen Sociedade Cultural Recreativa e Deportiva Esteirana izenarekin. 1993an uretaratu zuen lehenengo aldiz trainerua eta ordutik urtero aritu izan da Galiziako estropadetan. 1997an arraunaren atalak bere kudeaketa propioa izan behar zuela erabaki zen. Galiziako Liga sortu zenetik bertan dabil eta emaitzarik onena 2007 eta 2008ko zortzigarren postuak ditu. 2008an orainarteko bandera bakarra irabazi zuen gainera, Naviako Bandera, Asturiasen, eta Teresa Herrera Bandera ospetsuan hirugarrena izan zen. 2012an A eta B ligak banatu zirenetik beheko mailan ari da Esteirana. Gaur egun darabilen Esteirana trainerua Illunbe Kirol Elkarteari erosi zion 2003an. Trintxerpekoek Kontxako Banderan erabilitakoa da.

2015eko denboraldian arraunlari nahikoa ez izanagatik ezin izan zuen trainerurik atera. 20 urtetan bigarren aldia izan zen lehorrean geratu zena. 2017an berriz atera du trainerua baina B Ligako azken postuan gelditu da. 2019an ordea bigarren egin zuen, Ligako bi estropada ere irabazi zituelarik. 2020an A mailan debut txukuna egin zuen 7. postua eskuratu baitzuen.

Bateletan ordea ondo aritu da eta Espainiako txapelketa batzuk lortu ditu gazte eta haur mailatan.

2022an trainerua atera gabe egon ondoren 2023an Murosekin elkarlanean osatu zuen trainerua[1] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen.

Palmaresa aldatu

Ligak aldatu

Banderak aldatu

Espainiako Batel txapelketak aldatu

  • Neskak, haur-kadete (2): 1996, 2000
  • Mutil kadeteak (1): 2001
  • Mutil gazteak (1): 2007

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga
2003 Galiziako Liga, 7.a
2004 Galiziako Liga, 11.a
2005 ez
2006 Galiziako Liga, 10.a
2007 Galiziako Liga, 8.a
2008 Galiziako Liga, 8.a
2009 Galiziako Liga, 11.a
2010 Galiziako Liga, 13.a
2011 Galiziako Liga, 14.a
2012 Galiziako B maila, 6.a
2013 Galiziako B maila, 6.a
2014 Galiziako B maila, 8.a
2015-
2016
ez
2017 Galiziako B maila, 7.a
2018 Galiziako B maila, 8.a
2019 Galiziako B maila, 2.a
2020 Galiziako A maila, 7.a
2021 Galiziako A maila, 10.a
2022 ez
2023 Galiziako B maila, 1.a (Murosekin)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak aldatu