Askokarpo edo askoma onddo askomizeteen esporokarpo edo gorputz fruitu-emailea da. Hifa antzuek eta barrunbea estaltzen duen himenioak osatua. Bere baitan eratzen dira askuak, estalki babesle batez inguraturik. Formaren arabera, mota nagusiak hauek dira[1] :

  • apotezioa: katilu formako askokarpoa, heldutasunera iristean himenioa aire zabalera irekia duena.
  • peritezioa: askokarpo itxia, esfera, zilindro edo arrautza formakoa, ostiolo izeneko irekigune txiki bat izaten duena.
  • kleistotezioa: askokarpo itxia da. Askosporak heltzen direnean ere, himenioa pareta baten barnean geratzen da.
Fitxategi:065. Onddoak. Fungi erreinua 0.1 14.jpg
Askokarpo (apotezio) baten zeharretarako epaia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak aldatu