Askenaziak[3] (hebreeraz: אַשְׁכֲּנָזִים‎, ˌaʃkəˈnazim, sing.: [ˌaʃkəˈnazi]), Alemaniako Rhin ibaiaren arroan, hegoaldeko Alsaziatik iparraldeko Renaniaraino, Erdi Aroan bizi ziren juduen ondorengoak dira. Erdi Aroko hebreeraz Ashkenaz eskualdea eta Alemania izendatzeko toponimoa izan zen eta ashkenazimek, beraz, "alemaniar judu" esan nahi zuen. Gero, mendebalde eta erdialdeko juduek, bertan ikasi ondoren, bere buruarentzat izendapen hori aldarrikatu zuten.

Askenaziak
(יהודי אשכנז Y'hude Ashk'naz)

Biztanleak guztira
8–11.2[1] milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Israel: 2,8–4 milioi[2]
 Ameriketako Estatu Batuak: 5–6 miloi
Hizkuntza
Historikoak: Yiddish
Egungoak: hebreera eta herrialdekoa
Erlijioa
Judaismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Juduak

Askenazi juduek, XI. eta XIX. mendeen artean, handik Hungaria, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Errusia, Ukraina eta beste lekuetara migratu zirenean, beren hizkuntza yiddisha eraman zuten. Hala ere, bertoko komunitate nagusiak (Spira, Worms eta Mainz) beren kultura eta liturgiaren sehaskatzat hartzen zuten. Hiru komunitateek SHUM (Shpira, Vermayza eta Magentzako lehen letrak) izeneko liga sortu zuten.

Nahiz eta XI. mendean judu guztien % 3 baino ez izan, 1931rako % 92 ziren. Egun % 80 dira[4]; bigarren taldea, sefardiak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.