Asier Garitano Agirrezabal (Bergara, 1969ko abenduaren 6a-) entrenatzaile eta futbolari ohi gipuzkoarra da.

Asier Garitano

Bizitza
JaiotzaBergara1969ko abenduaren 6a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1988 / 198810
Bilbao Athletic1989 / 19939517
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa1990 / 199010
Eibar KE1992 / 1993224
Cartagena FC1993 / 19943513
Cádiz Club de Futbol1994 / 1995419
CF Gavà1996 / 1997296
Eibar KE1996 / 1996172
Racing de Ferrol1997 / 1998133
Burgos CF1998 / 20005819
Alicante CF2000 / 20034012
Benidorm CF2002 / 200320
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Jokalari ibilbidea aldatu

Athletic Cluben harrobian hasi zen, bigarren taldean bi urtez jokatu zuela. 1992-93 denboraldian Athletikek Eibarrera mailegatu zuen Garitano. 1993an Cartagenara pasa zen eta handik aurrera Espainiako futbol ligako bigarren B mailako hainbat klubetan ibili zen. Klub hauetan ez zen denbora asko egon. 2003an erretiratu zen.

Espainako 18 eta 20 urte azpiko taldeetan jokatu zuen.

Entrenatzaile ibilbidea aldatu

2003an Alicante CFren bigarren entrenatzailea bilakatu zen eta 2008an hilabete batez lehen entrenatzailea izan zen. Club Deportivo Castellónen ere bigarrengoa gisa hasi zen 2010an lehen entrenatzailea bilakatu arte. 2010eko udan Castellón Garitano askatu zuen. Orihuela CF eta CD Alcoyano entrenatu zituen ere. 2013an CD Leganés entrenatzen hasi zen eta denboraldi berean bigarren mailara igotzea lortu zuen.

Kanpo estekak aldatu