Ashram edo āśram hinduismoan meditazio eta irakaskuntza kultural zein erlijiosoaren lekua da. Ikasleak edo brahmachariak haien guruekin elkarrekin bizi dira espazio horietan. Kristautasunaren monasterio antzekoak dira.[1] Indian asko badira ere, mundu osoan ere ireki dira horrelako zentroak.

Kailash Ashram, Rishikesh hirian, Dhanrash Guiri guruak sortua.

Etimologia aldatu

Hitza sanskritoren ā-śramatik dator: ‘ahaleginera eramaten duena’, ā handigarria da eta śrama: ‘ahalegina, ariketa fisiko zein burukoa, gorputzaren hildura, soiltasuna’.[2]

Aktibitateak aldatu

Ashram zentroetan mota askotako aktibitateak burutzen dira: tailerrak, ekialdeko terapia ikastaroak, meditazio saioak... Zentzu batean Erdi Aroaren kristau monasterioen antzekoak dira: ostatuak bakartegiak, komunitateak, eskolak eta artategiak. Ashrametan sannyasisak bizi dira, hau da, munduko bizimodutik at bizi nahi duten hinduistak; pertsona hauek ashram batetik bestera bizi dira, inoiz ez bakar batean.[3]

Monasterioaren bizimodua aldatu

Zentro hautan bizimodua lasaia eta xinplea da. Giro hori egokiena da meditazioa egiteko eta Veden testuak ikertzeko. Egunerokotasuna aktibitate guztiak antolatzen dituen ordutegi zehatz batez ordenatzen da. Eguneko ordutegi horretan āśramen mantenimendurako denborak ezartzen dira baita ere. Monasterio hauek mundu guztiari irekita daude, sinismenak, erlijioak edo kastak kontutan hartu gabe. Bisitariei, dirua dutenean, janaria erosteko dirua eskatzen zaie. Izan ere, apopiloek arau batzuk zaindu behar dituzte: ez-biolentzia edo ahimsa eta autodiziplina zaindu behar dituzte. Erritoak eta zeremoniak egunean zehar behin baino gehiagotan egiten dira, batzutan lau alditan egunero.

Ashram batzuek karitatezko egintzak burutzen dira. Adibidez, batzuek umezurztegi dute, familia gabeko haurrak jasotzeko edo familiek zaindu ezin dutenean. Badira ere doako jantokiak, eskolak, artategiak. Ashram barruan egoten diren eskolek gurukula izena dute, hau da, ‘gururen etxea’. Ikasleek, bestetik, eguneroko lanetan gururi laguntzen diote: askariak egiten, arropa garbitzen, e.a.

Indian aldatu

 
Sabarmati Áshram, Majatma Gandhiren egoitza zena, Ahmedabad hirian (India).

XX. mendean Indian āśram ugari ireki ziren. Ospetsuenetariko bat Maharishi Mahesh Yogiren Ashrama da, Ahmedabaden. Indiaren independentzia bidean bertan egon zen Gandhiren egoitza nagusia. Maharishi Maheshren Ashrama Rishikeshen ere ospetsua egin zen 1960. hamarkadan; urte horietan, 1968an alegia, The Beatles taldekideak bertaratu ziren meditazioa ikasteko.

Erreferentziak aldatu

  1. https://dictionary.cambridge.org/dictionary/english/ashram
  2. Harper, Douglas. Online Etymology Dictionary. [1]
  3. Gopal, Madan (1990). K. S. Gautam (ed.). India through the ages. Publication Division, Ministry of Information and Broadcasting, Government of India. 70 or. [2]

Kanpo estekak aldatu