Ashford gaztelua (ingelesez Ashford Castle) Irlandako Mayoko konderrian kokatzen den Cong udalerriko erdi aroko gaztelua da. Gaztelu hau Corrib aintziraren ertzean kokatzen da. De Burgo familia anglonormandarrak Connaughteko O'Connorstarrak garaitu ondoren 1228. urtean eraiki zuen.

Ashford Gaztelua
Ashford Castle
Ashford gazteluaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
Irlandaren banaketa administratiboa Mayoko konderria
Giza kokalekuCong
Koordenatuak53°32′05″N 9°17′02″W / 53.5347°N 9.2839°W / 53.5347; -9.2839
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1228
Arkitektura
EstiloaErdi Aroko arkitektura
Webgune ofiziala

1852an Benjamin Guinnessek berritu eta handitu zuen, bere semea zen Arthur Edward Guinnessek lakuko uharte baten titulua eskuratu zuelarik. 1945an Guinness familiak gaztelua saldu zuen.

Gaur egun gaztelua bost izarretako hotel bat da. Gaztelutik irten ohi den txalupa batek bidaiariei Corrib lakuan zehar txangoak egiteko aukera ematen du. 1952ko The Quiet Man filma Ashforden filmatua izan zen, bertan gazteluaren zati ugari eta aldameneko Cong herria agertzen direlarik.

Ashford gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

Kanpo estekak aldatu