Ascanio Condivi (Ripatransone, 1525 - Ripatransone, 1574ko abenduaren 10a) italiar margolari eta idazlea izan zen. Bere lanik aipagarriena Michelangeloren biografia izan zen: Vita di Michelagnolo Buonarroti[1].

Ascanio Condivi
Bizitza
JaiotzaRipatransone, 1525
HeriotzaRipatransone1574ko abenduaren 10a (48/49 urte)
Heriotza modua: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, idazlea, arte-historialaria eta biografoa

Bizitza aldatu

Ripatransonen jaio zen, Markak eskualdean, merkatari familia batean. 1545ean, 20 urte zituela, Erromara aldatu zen. Han Michelangelo ezagutu zuen, eta haren lantegian hasi zen lanean. 1553an Vita di Michelagnolo Buonarroti, florentziar jenioaren biografia, argitaratu zuen. Bertan gezurtatu zituen Giorgio Vasarik Le vite de più eccellenti architetti, pittori, et scultori liburuan aditzera eman zituen zenbait kontu, hala nola Michelangelo harroputza, jeloskorra beste artistekin eta homosexuala zela[1].

1554an, Annibale Caro olerkariaren iloba batekin ezkondu eta Ripatransonera itzuli zen. Sorterrian pintore jardun zuen baina, adituen arabera, haren lanak ez dira kalitate onekoak. 1574ko abenduaren 10an hil zen, istripuz[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Condivi, Ascanio. dictionaryofarthistorians.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-04).


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.