Asafa Powell (Spanish Town (Jamaika), 1982ko azaroaren 23a - ) jamaikar atleta da, 1,90 m-ko altuerakoa eta 88 kg pisatzen dituena; abiadura frogetan espezializatua dago eta marka edo errekor mundiala lortu zuen 100 metroko lasterketan Rieti hirian, Italian, 9,74 s-tako markarekin, aurreko errekorra 3 segundo-ehunenengatik gainditu zuelarik.

Asafa Powell

(2016)
Bizitza
JaiotzaSpanish Town1982ko azaroaren 23a (41 urte)
Herrialdea Jamaika
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua87 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

asafapowell.net
IMDB: nm2766635 Facebook: AsafaPowell Twitter: officialasafa Instagram: asafasub10king IAAF: 14202176 Olympic.org: asafa-powell Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Asafa Powell Spanish Townen jaio zen, Jamaikan, 1982ko azaroaren 23an. Gurasoak artzain protestanteak ziren eta sei senideen arteko gazteena izan zen. Tiroketa batean galdu zuen anaia bat eta gaixotasunaren ondorioz beste bat[1].

Ewarton Primary School eta Charlemont High Schoolen ikasi zuen eta mekaniko izateko ideian izan zen. Powell futbolean zebilen eta Orange Field County Clubeko aurrelaria zen. Kingstonen, futbola, musika (gitarra eta perkusioa) eta erlijioa ziren bere denborapasak. Astean behin baino gehiagotan, Elizako bandarekin jo ohi zuen, han egiten ziren zeremonietan.

Anaia zaharrena, Donovan, finalista izan zen 60 m-tan 1999ko Atletismoko Munduko Txapelketan eta familia osoak egin zituen marka onak. Hasieratik izan zen ezberdin, bere herrian geratu baitzen, Jamaikan, AEBtako unibertsitate batera joan ordez. 2001az geroztik, Stephen Francis izan zen bere entrenadore[2].

Medikuntza ikasi zuen eta Kingstongo Teknologia Unibertsitatean entrenatu zuen[2].

Ibilbidea eta lorpenak aldatu

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenasen, 100 metroko lasterketako finalaren irabazle gogokoenetarikoa izan zen hasiera batean, baina bosgarren postua besterik ez zuen lortu, dominetatik at geratu zelarik.

2005eko ekainaren 14an mundu marka hautsi zuen 100 metroko lasterketan, Tim Montgomeryren denbora zentesima batean jaitsi eta 9,77 segundoetan utziz. Haizea 1,6 m/s-ko abiaduran alde zuela korrika eginda, marka onartu zioten. 2006ko ekainaren 11an eta 2006ko abuztuaren 18an, Powellek berriz ere denbora berean (9,77 segundotan) korritu zuen.

2006an, Urteko atleta izendatu zuen IAAF elkarteak (Atletismoko Nazioarteko Federazio Elkartea).

2007ko irailaren 9an, berriz ere hautsi zuen 100 metroko lasterketaren munduko errekorra, denbora 9,74 s-tara jaitsiz[3]. Hau Rieti hirian (Italian) ospaturiko atletismoko semifinaletan zehar gertatu zen eta, urte hartan bertan, brontzezko domina ere lortu zuen Osakako Mundialean. 2008ko maiatzaren 31n, ordea, errekorra galdu zuen, beste jamaikar baten esku utzi, Usain Boltek 9,72 s-ko denbora lortu baitzuen 100 metroko frogan.

Beste brontze bat lortu zuen 2009ko Berlingo Mundialeko 100 metroko lasterketan, 9,84 segundotan.

2013ko uztailean, lasterketa baten ondoren, oxilofrina estimulanteak positibo eman zion eta, doping egin zuela-eta, salatu zuten Powell[4]; 18 hilabetez geldi egon behar izan zuen, 2014ko abendura arte, baina Kirol Arbitrajearen Auzitegira apelazioa aurkeztu ondoren, zigorra 6 hilabetera murriztu zioten.

Gerora, 2016ko Portlandgo Atletismoko Pista Estaliko Munduko Lehiaketan, zilarrezko domina lortu zuen 60 metroko frogan.

Emaitzak aldatu

100 m aldatu

 
Asafa Powell 2010ean
Urtea Denbora Haizea Hiria Data
2001 10,12 +1,4 Rovereto 2002ko abuztuaren 26a
2002 10,02 +0,8 Bruselas 2003ko irailaren 5a
2004 9,87 +0,2 Bruselas 2004ko irailaren 3a
2005 9,77 +1,6 Atenas 2005eko ekainaren 14a
2006 9,77 +1,5 Gateshead 2006ko ekainaren 11
2006 9,77 +1,0 Zürich 2006ko abuztuaren 18a
2007 9,78 -0,0 Rieti 2007ko irailaren 9a
2007 9,74 +1,7 Rieti 2007 irailaren 9a
2008 9,72 +0,2 Lausana 2008 irailaren 2a
2009 9,82 +1,4 Szczecin 2009 irailaren 15a
2010 9,82 +0,6 Erroma 2010 ekainaren 10a
2011 9,78 +1,0 Lausana 2011 ekainaren 30a
2012 9,85 +0,6 Oslo 2012 ekainaren 7a
2013 10,02 +1,0 Kingston 2013 ekainaren 20a
2014 9,87 +1,6 Austin 2014 abuztuaren 23a
2015 9,81 +1,3 Paris 2015 uztailaren 4a

200 m aldatu

2002 20,48 +0,4 Rieti 2002ko irailaren 9a
2004 20,06 +0,7 Monako 2004ko irailaren 19a
2006 19,90 +1,4 Kingston 2006ko ekainaren 25a
2007 20,00 -0,3 Shanghai 2007ko irailaren 28a
2010 19,97 0,0 Kingston 2010eko ekainaren 27a
2011 20,55 +0,5 Kingston 2011ko apirilaren 16a

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asafa Powell