Asa Gray ( Sauquoit, Paris, New York, 1810eko azaroaren 18- Cambridge (Massachusetts), 1888ko urtarrilaren 30) naturalista, medikua, XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako botanikari garrantzitsuena gisa aipatua izan da.[1]

Asa Gray


Smithsonian Institutioneko juntako kidea

1874ko urtarrilaren 19a - 1888ko urtarrilaren 30a
Bizitza
JaiotzaParis (New York) eta New York1810eko azaroaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1888ko urtarrilaren 30a (77 urte)
Hobiratze lekuaMount Auburn Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jane Loring Gray (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFairfield Academy (en) Itzuli 1831) Medikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaJohn Torrey (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Charles Edwin Bessey (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John Torrey (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeduki-editorea, botanikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)United States Exploring Expedition (en) Itzuli  (1836ko urria -  1838ko uztailaren 10a)
Michigango Unibertsitatea  (1838ko uztailaren 17a -  1840ko apirila)
Harvard Unibertsitatea  (1842ko apirilaren 30a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAmos Eaton (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 1762 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gray Sauquoiten jaio zen, New Yorkeko Odeida konderriko Paris hirian, 1810ean, eta Medikuntzan doktoretza lortu zuen 1831n. Hala ere, medikuntza botanikarekin trukatu zuen, eta 1842an Harvard Unibertsitateko Historia Naturaleko irakasle izendatu zuten; 1873ra arte jardun zuen. Bere liburu eta landare bilduma Unibertsitate honi eman zion, non botanika saila ere sortu zuen; Gray Herbariuma bere omenez izendatzen da.

John Torreyren ikaslea izan zen, eta Grayren lehen lana izan zen Flora of North America bezalako lanetan lagundu zion.

Charles Darwinekin korrespondentzia izan zuen. Darwinen teoria garatzeko informazio baliotsuarekin lagundu zion Espezieen jatorriaz lanean. Darwinen defendatzaile leiala izan zen Estatu Batuetan, eta elkarrekin bildu zituzten haren zenbait idazki Darwiniana prestatzeko, bere garaian eragin handia izan zuen liburua.

Gray Ipar Amerikako landareen ezagutza taxonomikoa bateratzeko tresna izan zen.

Grayk botanikari buruz egindako lan askoren artean, ezagunena Manual of the Botany of the Northern United States, from New England to Wisconsin & South to Ohio & Pennsylvania Inclusive da. Gray 's Manual izenez ezaguna, Isaac Spragueren ilustrazio botanikoekin egindako edizio ugari izan ditu, eta oraindik erreferentzia izaten jarraitzen du arlo honetan.

Francis S. Collinsek Asa Gray eboluzio teistaren hipotesiaren aldekotzat jotzen du.[1]

Asa Gray Saria aldatu

"Asa Gray Award" American Society of Plant Taxonomists erakundeak ematen duen sari nagusia da. Saria 1984an sortu zen eta horrekin bizirik botanikari baten lana saritu nahi da.

Publikazio batzuk aldatu

  • A Natural System of Botany. American. 1837.[2]
  • Torrey, John (1838–1843). A Flora of North America. I & II. New York: Wiley & Putnam. doi:10.5962/bhl.title.9466.
  • Gray, A.; G Engelmann 1845 a 1850. Plantae Lindheimerianae: An enumeration of F. Lindheimer's collection of Texan plants, with remarks & descriptions of new species, etc., (Acerca de la colección de Ferdinand Lindheimer, Boston J. Natural History, vol. 5 + 6, Boston
  • ----. 1848. "Manual of the Botany of the Northern United States, from New England to Wisconsin & South to Ohio & Pennsylvania Inclusive "
  • ----. 1848-1849 : Genera florae Americae boreali-orientalis illustrata
  • ----. 1849 . Plant Fendlerianae Novi Mexi-camp — descripción de flora recogida por August Fendler (1813-1883) en Nuevo México
  • ----. 1852-1853 . Plantae Wrightianae texano-neo-mexicanae
  • ----. 1854 . Botany of the United States Expedition during the years 1838-1842 under the command of Charles Wilkes, Phanerogamia
  • ----. 1878-1897 . Synoptical Flora of North America, completó Benjamin L. Robinson (1864-1935)
  • ----. 1846-1888 . Contributions to North American Botany, en: Proc. Am. Academy of Arts & Sci., v. 1-23
  • ----. "Notices of European Herbaria, Particularly Those Most Interesting to the North American Botanist". Am. J. Sci. 40, 1841. Reimpreso en "Scientific Papers of Asa Gray", editado C.S. Sargent. Boston: Houghton Mifflin, 1889
  • ----. Dictionary of American Biography. American Council of Learned Societies, 1928-1936
  • ----. Encyclopedia of World Biography, 2.ª ed. 17 v. Gale Research, 1998
  • ----. Plant Sciences. 4 v. Macmillan Reference, 2001

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu