Arvo Pärt

Estoniar musikagilea

Arvo Pärt (ˈɑrvo ˈpært ahoskatua; Paide, 1935eko irailaren 11) estoniar musikagilea da.

Arvo Pärt

(2008)
Bizitza
JaiotzaPaide (en) Itzuli1935eko irailaren 11 (88 urte)
Herrialdea Estonia  (1935 -  1940)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1940 -  1991)
 Austria  (1980 -
 Estonia  (1991 -
Familia
Ezkontidea(k)Nora Pärt (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEstonian Academy of Music and Theatre (en) Itzuli
HizkuntzakEstoniera
errusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, musikaria eta musikagilea
Lantokia(k)Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Royal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Estonian Academy of Sciences (en) Itzuli
Pontifical Council for Culture (en) Itzuli
Genero artistikoasinfonia
musika klasiko garaikidea
Musika minimalista
erlijio-musika
DiskoetxeaECM Records (en) Itzuli

arvopart.ee
IMDB: nm0701736 Allocine: 65405 Allmovie: p105704
Spotify: 2P6ygesd9xg5DPOBnda2jg iTunes: 2601882 Last fm: Arvo+Pärt Musicbrainz: ae0b2424-d4c5-4c54-82ac-fe3be5453270 Songkick: 147748 Discogs: 216141 IMSLP: Category:Pärt,_Arvo Allmusic: mn0000929776 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Heino Ellerrekin ikasi zuen Tallinngo Kontserbatorioan, 1963. urtea arte. Garai hartan Necrology (1960) idatzi zuen, sobietar agintariak kezkatu zituen lehen konposizio-seriala. 1957-1967 bitartean Estonia Irratian lan egin zuen, grabazio-zuzendari gisa, eta geroago zinemarako musika idatzi zuen. 1968-1971 bitartean Frantzia eta Flandesko Erdi Aroko musikagileen lanak aztertu zituen, Guillaume de Machautetik hasita Josquin des Prezeraino. Aurrerago eliza ortodoxoaren musika aztertzen hasi zen. 1980an Estoniatik alde egin zuen familiarekin Israelera, baina geroxeago Vienara joatea erabaki zuen, eta geroago, 1982an, Berlinera. Nahiz eta bere aurreneko lanetan Sergei Prokofiev eta Dmitri Xostakovitx errusiarren eragina nabari den, hurrengo urteetan alde batera utzi zituen eredu tradizionalak, eta serialismoa erabiltzen hasi zen, lehenbizi, eta material desberdinen collage halako bat geroago (1966, 2. Sinfoni). Europar polifonia baliatu zuen trantsizio-aldi baten ondoren (1971, 3. Sinfonia) heldutasunera iritsi zen eta bere lanik onenak idatzi zituen: Tabula rasa (1977), Passio (1982) eta Miserere (1989). Pärten estiloa, kanpaien errepikan inspiratua, tonu-hizkuntza soilagatik bereizten da, bere edertasun espiritual handiagatik, eta teknika minimalista eta kontrapuntistikoa erabiltzeagatik. Eragin handia izan du Estoniako hurrengo musikagile belaunaldietan (Lepo Sumera eta Erkki-Sven Tüürrengan esaterako) eta europar musikagile askorengan. Pärten musika film askotan erabili da: Väike motoroller (1962), Promised Land (2004), Les Amants du Pont-Neuf (1991), Fahrenheit 9/11, Wit (2001), Swept Away (2002), Gerry (2003), Soldados de Salamina (2002), Elegy (2008).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arvo Pärt