Artxanda

Euskal Herriko mendia

Artxanda mendia Bilboko mendirik adierazgarriena da, Pagasarrirekin batera. Bilboko iparraldean kokaturik dago eta Txorierrirekin egiten du muga.

Artxanda
Datu orokorrak
Garaiera251 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′26″N 2°55′14″W / 43.274°N 2.9206°W / 43.274; -2.9206
MendikateaGangurenganako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Artxanda mendiaren bi ertzetatik pasatzen dira Bilbok iparraldean dituen bi sarrerak: bata Egirletatik (Santo Domingo) eta bestea Enekuritik. Bilborekin lotzeko Artxandak badu beste bide bat: funikularra. Funikalarrak Bilboren ikuspegi ederra ematen du eta Artxandako atseden gunera eramaten du. Atseden gune horretan parkeak, igerilekuak, basoak, parrilak, ... daude.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu