Artois


Artois (fr), Artesië (ne)

Ez da estatua
Artoisko bandera
Bandera
Artoisko armarria
Armarria
Artois
Hiriburua Arras
Hiri nagusiak Saint-Omer, Lens, Béthune
Administrazioa Pas-de-Calais departamentua, Frantzia
Eremua 4911 km²
Biztanleria 1100000 inguru
Administrazioa Pas-de-Calais departamentua, Frantzia
Dirua Euroa
Herritarra
Hizkuntza(k) Frantsesa, pikardiera

Artois[1][2] (frantsesez: Artois; nederlanderaz: Artesië) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Pas-de-Calais departamendua osatzen duena. Guztira 4.911 kilometro koadroko azalera eta, egun, miloi bat biztanle inguru ditu. Eskualdeko hiri nagusiak Arras, Saint-Omer, Lens eta Béthune dira.

Historia aldatu

Aro kristauaren hasieran zelta atrebatek hartua, frankoen eskuetan erori zen V. mendean. Jatorrizko konderri feudala bazen ere, Flandriako konderriarekin bat egin zuen. 1180an Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan Frantziako Erresumarekin bat egin zuen, 1237an berriro konderri independente izateko, Roberto I.a Artoiskoaren esku. Oinordetzaren bitartez, 1384tik aurrera, Borgoinako dukeek agindupean izan zuten eskualdea, eta 1493an habsburgotarren eskuetara igaro zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Hitzarmena sinatu ondoren, Frantziako koroak betiko hartu zuen. Bertokoek, nahiz eta frantsesdunak izan, eskualdea beti Herbehereetako zatitzat jotzen zuten. Lehen Mundu Gerran gudu latz ugari izan ziren bertan.

Erreferentziak aldatu


50°30′N 2°30′E / 50.500°N 2.500°E / 50.500; 2.500
  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu