Arthrobacter generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, Micrococcaceae familian sailkatzen direnak.

Arthrobacter
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaMicrococcales
FamiliaMicrococcaceae
Generoa Arthrobacter
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Genero honen berezitasun nabarmenena bere morfologiari dagokio: Arthrobacter pleomorfikoa da, hots, itxuraz aldatzen du bere bizi-zikloaren arabera edota hazten den hazkuntza-ingurunearen arabera, bazilo edo koko itxura hartuz. Sarritan harizpiak eratzen ditu.

Orokorrean, gazte direnean bazilo itxurakoak dira bakterio hauek, eta hazkunde-fase egonkorrean sartzen direnean koko bihurtzen dira.

Arthrobacterren ugalketa prozesua berezia da oso; erdibiditzen denean, sortzen diren zelula berriek V itxurako disposizioa hartzen dute, mikroskopioan ondo ikusten dena.

Aerobio hertsiak dira, eta katalasa (+). Ez dute esporarik sortzen.

Molekula organiko konplexuak degradatzeko gai dira: hidrokarburoak, zelulosa eta pestizidak, besteak beste.

Gehienak lurzoruan bizi dira. Bertan, materia organikoaren deskonposizioan eta mineralizazioan parte hartzen dute. Arthrobacter da lurzoruko mikrobiotaren bakterio ugarienetarikoa. Genero honetako espezie batzuk uretan eta animalietan ere badaude.

Esporak ez eratu arren, Arthrobacter erresistentzia handiko bakterioa da, lehortze eta elikagaien ezari aurre egiten diena.

Genero honetako bakterioek ez dute garrantzi klinikorik, giza patogenoak ez direlako.

Kanpo estekak aldatu