Artezgailu (elektrizitatea)

Elektronikan, artezgailua korronte alternoa —norantza bietan doan korronte elektrikoa— korronte zuzen —norantza bakarrean doana— bihurtzen duen osagai elektroniko edo zirkuitu elektrikoa da.

2N1849 diodo artezgailua

Sarreran hartzen duten korronte alterno motaren arabera, artezgailuak monofasikoak ala trifasikoak izan daitezke.

Artezketa egiteko eraren arabera, uhin erdikoak —korronte alternoko erdiziklo bakarra erabiltzen dutenak— edo uhin osokoak —ziklo osoa erabiltzen dutenak— izan daitezke. Artezgailu sinpleena uhin erdiko artezgailu monofasikoa da: elikadura eta kargaren hartean diodo bakarra ezarrita lortzen da.

Artezgailuek erabilpen asko dituzte. Erabilpen hedatuenetako bat elikatze iturrietan ematen da.

Zirkuitu artezgailuak aldatu

Artezgailuak fase bakarrekoak edo fase anitzekoak —gehienetan trifasikoak— izan daitezke. Etxeko gailu elektronikoen elikatze iturrien artezgailuak monofasikoak izaten dira, baina hiru faseko artezketa oso garrantzitsua da industria erabilpenetan eta goi-tentsioko korronte zuzeneko energia elektrikoaren garraioan.

Artezgailu monofasikoak aldatu

Uhin erdiko artezgailuak aldatu

 
Erdiziklo batean diodoak korrontea igarotzen uzten du ,eta beste erdizikloan blokeatu.

Uhin erdiko artezketan zikloerdi positibo ala negatiboa igoarotzen da eta beste zikloerdia blokeatu. Irteerara uhin-formaren erdia bakarrik heltzen denez, irteerako batazbesteko tentsioa txikiagoa da. Uhin erdiko artezgailu monofasikoa diodo bakarrarekin lortzen da. Artezagailuak korronte zuzena —norantza bakarrekoa— baina pultsuduna emango du irteeran.

Karga gabeko egoeran dagoen, eta sarreran tentsio sinusoidala duen uhin erdiko artezgailu ideal batek hurrengo irteera tentsioa dauka:

 

Non:

Vpeak, sarrerako tentsioaren balio maximoa den,
Vdc, irteerako korronte zuzenaren batazbesteko balioa den,
Vrms, irteerako tentsioaren balio efikaza den.
 
Uhin erdiko artezgailua.

Uhin osoko artezgailuak aldatu

 
Erdiziklo baten diodo pare batek uzten du korrontea igarotzen, beste erdizikloan beste diodo pareak.

Uhin osoko artezgailuak sarrerako uhin osoa polaritate konstantedun —positiboa ala negatiboa— uhin bihurtua ematen du irteeran. Sarrerako erdiziklo biak bihurtzerakoan, uhin erdiko artezgailuak baino batazbesteko irteera tentsio handiagoa ematen du. Uhin osoko artezgailua lau diodorekin lortzen da, edo bi diodo eta erdiko hartunedun transformadorearekin.

Diodo bakarrak, katodo edo anodo komundun diodo bikoitzak eta lau diodoko zubiak osagai bakar eran aurkitu daitezke merkatuan.

 
Graetz zubia: 4 diododun uhin osoko artezgailua.
 
Erdiziklo baten diodo batek uzten du korrontea igarotzen, beste erdizikloan beste diodoak.

Irteeran tentsio berdina lortzeko, erdiko hartunedun tranformagailua erabiltzen denean transformadorearen sekundarioan bira kopuru bikoitza behar da.

Karga gabeko egoeran dagoen, eta sarreran tentsio sinusoidala duen uhin osoko artezgailu ideal batek hurrengo irteera tentsioa dauka:

 

 
Uhin osoko artezgailua, 2 diodo eta erdiko hartunea duen transformadorez osatua.

Artezgailu trifasikoak aldatu

 
3 faseko KA sarrera, uhin erdiko eta uhin osoko KZ irteeren uhin-forma

Etxebizitzetako tresnetan fase bakarreko artezgailuak dira ohikoenak. Industrian eta potentzia handiko erabilpenetan, ordea, hiru faseko artezgailuak erabiltzen dira. Fase bakarreko artezgailuekin gertatzen den bezala, hiru faseko artezgailuak uhin erdikoak, erdiko hartunedun transformadoredun uhin osokoak edo zubidun uhin osoko zirkuituak izan daitezke.

Irteerako tentsioa kontrolatzen duten zirkuituak lortzeko diodoen ordez tiristoreak erabiltzen dira. Korronte zuzena ematen duten gailu asko, izatez, hiru faseko sorgailu elektrikoak dira, artezgailuarekin. Adibidez, autoetako alternadoreak sei diodo ditu, uhin osoko artezgailu lana egiten dutenak, bateria kargatzeko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu