Arteria (grezieraz: ἀρτηρίαartêria) odola bihotzetik gorputzaren gainerako ataletara eramaten duen odol-hodia da. Zirkulazio-aparatuaren zati dira arteriak, eta haien gaixotasun batzuk oso ezagunak dira: arteriosklerosia, enbolia, tronbosia, etab.

Arteria
Giza gorputzeko arteria nagusiak Irudi gehiago
Xehetasunak
Artikulazioabihotza
arteriola
Identifikadoreak
Latinezarteries
MeSHA07.231.114
TAA12.0.00.003 eta A12.2.00.001
FMA50720
Terminologia anatomikoa

Iparraldean, batez ere, arteriei talkazain[1][2] edo zain handi[2] izenak eman izan zaizkie.

Anatomia aldatu

Arteriak organo luzeak dira, tutu edo hodi itxurakoa eta hiru geruzek osatua: barnekoa (endoteliala), erdikoa (giharrezkoa) eta kanpokoa (konjuntiboa). Azken horretan bukatzen dira arteriaren elikadura hodiak eta zentzumen nerbioen buruak. Arteria batzuek euren izena dute: hala, karotida bikoitza da eta burmuinetara eramaten du odola; aorta bihotzaren ezkerreko barrunbean sortzen da eta gorputzeko handiena da. Gainerako arteriak, zeri dagozkion haren arabera izendatzen dira; esate baterako, sabel arteria: odola urdailera eta sabelaldeko beste organoetara eramaten duena; arteria koronarioak: bihotzaren berezko arteriak; giltzurrun arteriak: odola giltzurrunetara eramaten dutenak; arteria subklabioak: bi dira eta enbor brakeozefalikotik eta arku aortikotik abiatu eta leporantz bideratzen dira.

Burua eta lepoa aldatu

Goiko gorputz adarrak aldatu

  • Arteria erradiala.
  • Arteria kubitala.
  • Besapeko arteria.
  • Humeroko arteria.

Toraxa aldatu

 
Giza bihotza eta aorta arteria.

Abdomena aldatu

Pelbisa aldatu

Beheko gorputz adarrak aldatu

Fisiologia aldatu

Arteriek zeregin bat baino gehiago dituzte zirkulazio nagusian eta txikian. Zirkulazio nagusian odol arteriala (oxigenoduna) garraiatzen dute; aortaren albo adarrak dira. Horretarako, bihotzaren taupadek ahalbidetzen dute biriketan garbitutako odol hori organo guztietara ailegatzea. Zirkulazio txikian odol benosoa eramaten dute bihotzetik biriketara, han oxigenoa har dezan; birika arteriaren adarrak dira.

 
Arteriak hodi kapilarretan.

Lotutako gaixotasunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  2. a b Peillen Karrikaburu, Txomin. (2008). Biziaren Hiztegiaz. Euskaltzaindia ISBN 9788495438478.
    Aipua: «talkazain (100. or.); zain handi (76. or.)»
    .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu