Artemisia I.a Kariakoa

Halikarnasoko erregina

Artemisia I.a Kariakoa antzinako grezieraz: Ἀρτεμῑσίᾱ, persieraz: آناهیتا‎, fl. K.a. 520) Halikarnasoko erregina izan zen, Karian kokatutako Doriar greziarren hiria, orduko Akemenastarren inperioaren satrapia . Bigarren Mediar Gerran Xerxes I.a Pertsiako Errege Handiaren alde borrokatu zuen greziar polisen aurka. Artemisiak berak gidatu zituen 480. urtean bere bost ontziak Artemisio eta Salaminako itsas guduetan. Herodoto historialari greziarraren idazkiei esker badugu bere existentziaren berri.[1] [2] Berak Pertsiako alderdiko buruzagi militar bakarra zela baieztatu zuen eta bere ekimena eta ausardia goraipatzeaz gain, Xerxesek berarenganako izan zuen errespetua aipatu zuen ere.[3][4][5][6] Izan ere, Halikarnasoko erregina bezala, Herodotoren jaioterri berekoa izatea, Xerxesen Greziaren aurkako kanpaina handinahian parte hartu izanak, Xerxesen aliatu izateko erakutsitako askatasunak eta berezkoa zuen suhartasun nabarmenarekin konbinaketak, historialarien interesa eta arreta erakarri zituen pertsonaien artean kokatu izan dute.[7]

Artemisia I.a Kariakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaHalikarnaso, K.a. V. mendea
Herrialdea Akemenestar Inperioa
HeriotzaEfeso, K.a. V. mendea ( urte)
Familia
AitaLygdamis I.a Halikarnasokoa
Seme-alabak
LeinuaLygdamid dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren gerra medotarra
Salaminako gudua

Familia eta izena aldatu

Artemisia (Anāhitā) izena Artemis-etik dator ( iz, f Genero gramatikala; Erromatar baliokidea: Diana ). Jablonskiren arabera, izena ere frigiarra da eta Xenophonteren Artemas errege tituluarekin alderatu daiteke. Charles Anthonen arabera, izenaren sustrai primitiboa seguruenik jatorri persiarrekoa da, arta *, art *, arte *, ... guztien esanahia handia, bikaina, sakratua ...delarik. Beraz, Artemis naturaren ama handiarekin identifikatzen da, nahiz eta Efeson gurtua izan. Herodotoren arabera (Historiak, 7. eta 8. liburuak), Bere familiaren datu solteak kontserbatu dira: Artemisiak aita Ligdamis halicarnasiarra zuen eta ama Kretakoa, izen ezegaunekoa. Gainera seme bat ere izna zuen, Pisindelis izenekoa.[8][9][10]

Salaminako gudua aldatu

 
Artemisia Salaminako guduan

Artemisia sortzez greziarra izan arren, persiarren alde aritu zen, gudu-ontziko kapitain gisa.[11] Bere komandanteen artean emakume bakarra izanik, Artemisiak Xerxes I.a errege persiarrari gomendatu zion erasoa lurrez zein itsasoz koordinatu zezan: Persiar armadak Korintoko istmo aldera martxa egin eta han gotortutako koalizio greziarrari eraso egin zezan, itsas armada Greziako trirremeei erasotzeko kokatzen zen bitartean. Modu horretan, Artemisiak espero zuen Greziako itsasontziak beren hiri-estatuetatik aldenduko zirela, persiar isats armada osoaren aurrean zaurgarri geratuz. Xerxesek plan hori bertan behera utzi zuen, Salaminan greziar itsas armada osoaren aurkako erasoa burutuz. Gauzak horrela, Artemisiak K. a. 480ko irailean Salaminako guduan parte hartu zuen pertsiar aliatu gisa, bost itsasontzi gidatuz. Bere itsasontzia Atenasko trirreme batek erasotu zuen eta ez zuen ihes egiteko aukerarik izan Pertsiako hainbat ontzik antolakuntza arazo baten ondorioz ihesbidea blokeatu ziotelako. Xerxesen itsas armadaren ontzi baten kontra jo egin zuen eta hondoratu egin zuen, Greziako itsasontziak beraien aliatua zela sinetsarazi eta jazartzeari utz ziezaion. Persiar lerroetara ihes egin zuen eta, Herodotoren arabera, Xerxesek esan omen zuen: "Nire gizonak (persiarrak) emakumeak bihurtu dira eta nire emakumeak (Artemisia) gizon!" Salaminako porrotaren ondoren Artemisiak Xerxes Asia Txikira atzera egiteko konbentzitu nahi izan zuen, Mardonioren aholkuaren aurka, hau Xerxes leku berean mantentzearen aldekoa baitzen. Xerxesek Efesora bidali zuen Artemisia Xerxesen semeen ardura hartzeko.[12][13]

Heriotza eta ondarea aldatu

Foziok kontatutako kondaira batek dio Artemisia Dardano izeneko gizon batekin maitemindu zela eta, hark jaramonik egin ez zionean, orakulu batek esan ziola Leukadako haitzatik Itsaso Jonikora salto egiteko.[14]

Pahlavi dinastian eraikitako irandar destruktore bat ( persieraz : ناوشکن) Artemis izendatu zuten haren omenez.[15]

Herri kulturan aldatu

« Eutsi egin behar diogu. Amore ematen badugu beren lotsagabekeriaren aurrean, orduan ez zaigu immunitaterik geratuko. Aldiz, itsasontziak eraikiko dituzte eta laster euren ontziek eraso egingo digute, Artemisiak egin zuen bezala, gure aurka borrokatuko eta gu hil. »

Erreferentziak aldatu

  1. «Herodotus, The Histories, Book 7, chapter 99» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  2. «(Grezieraz) Herodotus, The Histories, book 7, chapter 99» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  3. (Ingelesez) «Artemisia I | queen of Halicarnassus» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  4. «Polyaenus: Stratagems - Book 8 (b)» www.attalus.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  5. «The History of Herodotus, parallel English/Greek: Book 8: Urania: 60» www.sacred-texts.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  6. (Ingelesez) B. A., Mundelein College; M. Div., Meadville/Lombard Theological School. «Biography of Artemisia I, Warrior Queen of Halicarnassus» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  7. Deligiorgis, Konstantinus. "The Herodotean Amazonic Artemisia".[Betiko hautsitako esteka] Estudios Clásicos · 150 · 2016 · 35-50 · issn 0014-1453
  8. (Ingelesez) Anthon, Charles. (1855). A Classical Dictionary: Containing an Account of the Principal Proper Names Mentioned in Ancient Authors and Intended to Elucidate All the Important Points Connected with Geography, History, Biography, Mythology, and Fine Arts of the Greeks and Romans ; Together with an Account of Coins, Weights, and Measures, with Tabular Values of the Same. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  9. «Diotima» web.archive.org 2010-06-09 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  10. (Ingelesez) «A FAMOUS GREEK WOMAN. - ProQuest» search.proquest.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  11. «Salaminako emakumeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  12. (Gaztelaniaz) «La reina Artemisia y la batalla de Salamina» Revista de Historia 2016-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  13. a b MAYOR FERRÁNDIZ, TERESA Mª. Artemisia Iª, tirana de Halicarnaso. Revista de Claseshistoria. 417. artikulua. 2014. ISSN 1989-4988
  14. «Photius: Bibliotheca.  Codices 186-222 (selected)» www.tertullian.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  15. «FIRST IRANIAN FEMALE ADMIRAL: ARTEMIS Persian Journal Latest Iran News» web.archive.org 2009-05-05 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  16. «Aristophanes, Lysistrata, line 672» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  17. «(Grezieraz) Aristophanes, Lysistrata, line 672» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  18. El león de Esparta (1962) Anne Wakefield: Artemisa. The 300 Spartans (1962) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  19. (Ingelesez) «Artemisia» Megami Tensei Wiki (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  20. 300: Rise of an Empire (2014) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo estekak aldatu