Artapadurako geltokia

Gasteizko tranbiaren geltokia
42°52′10″N 2°40′49″W / 42.869476°N 2.680247°W / 42.869476; -2.680247

Artapadura Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Arriaga auzoan kokatuta dagoena, Arriagako Atea kalean hain zuzen ere.

Artapadura
Geltokiko nasa eta trenbideak, elurran
Map
Lineak
Kañabenta    Arriaga
Kokapena
HelbideaArriagako Atea kalea; 01010
UdalerriaGasteiz,  Araba
Geltokiaren datuak
Irekiera2009ko uztailaren 10a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTran  Abetxuko Florida

Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2009ko uztailaren 10a inauguratu zen.

Historia aldatu

2009ko uztailaren 10a ireki zen, Gasteizko tranbiaren Honduras eta Arriagako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Honduras eta Kañabenta geltokien arteko tartea.[1]

Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]

Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]

Sarbideak aldatu

    Arriagako Atea kalea

Geltokia aldatu

Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik
    Arriaga eta Floridaraino
    Kañabenta eta Abetxukoraino
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik

Geltokia aldatu

Geltokiak markesina, bi trenbide eta bi nasa ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, sei balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.

Konexioak aldatu

Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
  2. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu