Arroxelako gudua (1372)

Arroxelako gudua 1372ko ekainaren 22an Arroxela hiriko kostaldean gertatutako itsas borroka izan zen, Ehun Urteko Gerraren (1369-1389) barruan kokatua eta urte bereko abuztuaren 23an amaitu zen setioko lehen fasean gertatua. Frantses eta gaztelarrek ordu arte Ingalaterraren esku egon zen hiria hartu zuten.

Arroxelako gudua
Gudua Jean Froissarten kronikaren arabera
Data1372ko ekainaren 22/23
LekuaArroxelako portua eta kostaldea
Koordenatuak46°12′N 1°06′W / 46.2°N 1.1°W / 46.2; -1.1
Emaitzafrantziar-gaztelar garaipena
Gudulariak
Ingalaterrako Erresuma Gaztelako Koroa
Buruzagiak
Pembrokeko kondea Ambrogio Boccanegra
Indarra
14-36 itsasontzi edo 3 gudaontzi eta 17 merkatal-ontzi 12-53 itsasontzi
Galerak
Itsasontzi guztiak galduta
800 hildako,
160-400 preso
Ezezagunak

Aurrekariak aldatu

1369. urtean Karlos V.a Frantziakoak Ingalaterrarekiko zuen etsaitasuna bizitu zuen, 1360ko Bretignyko hitzarmena hautsiz. Erabaki haren atzean Henrike II.a Gaztelakoaren laguntza zegoen, zeinak eraso berriak arrakasta izan zezan itsas armada boteretsua zuen.

Frantsesen eta gaztelarren arteko itunak Gaztelako Gerra Zibilean (1366-1369) zuen jatorria, Trastamarako Henrikek (gerora Henrike II.a izango zenak) Karlos V.a Frantziakoaren laguntza jaso zuenean bere aurkari zen Petri I.aren eta haren aliatu Ingalaterraren aurkako borrokan. Harrezkero, Toledoko 1368ko azaroaren 20ko itunaren arabera, Gaztelak frantsesek jarritako ontzien bikoitza eskaini beharko zukeen operazio bateratuetan.

Errege frantziarrak beharrezkoa zuen Arroxelako setioa indartzea, Guienako dukerria kontrolatzeko giltzarria baitzen. Hori zela-eta gaztelarren itsas armadaren beharra zuten, Henrike II.ak Ambrogio Boccanegra almirantearen aginpean bidaliko zienarena.

Eduardo III.a Ingalaterrakoak, ordea, bazuen aipaturiko hiriaren garrantziaren berri eta kosta ahala kosta babestea erabaki zuen. Baliabide ugari bideratu zituen suhia zuen Pembrokeko kondearen esku utziko zuen itsas armada eratzeko. Armada hartan, gerra-itsasontziez gain, Guienako gudara zihoazen gizon, material eta dirua zeramatzaten garraio ontziak zihoazen.

Gudua aldatu

Borroka hau aipatzen duten Erdi Aroko iturriek informazio ezberdina biltzen dute. Jean Froissart (1337-1404) kronikari frantsesak, adibidez, gaztelarren zenbakizko nagusitasuna aipatzen du. Beste iturri batzuk, aldiz, egoera guztiz kontrakoa zela diote. Egun, gaztelarrek 20 edo 22 itsasontzi (funtsean galerak nao gutxi batzuekin) eta ingelesek 36 nao (14 karga-ontzirekin batera) zituztela zenbatetsi da.

Ziurrenik ontzi ingelesak iritsi ziren lehenik La Rochelle-ra. Ekainaren 21ean begiztatu zituzten gaztelarrek, zeinen buruen artean, Bocanegra almiranteaz gain, Fernán Ruíz Cabeza de Vaca, Fernando de Peón eta Ruy Díaz de Rojas (azken hau Gipuzkoako Merio Nagusia eta naoen buru zen) aurkitzen ziren. Garrantzirik gabeko borrokatxo baten ostean eta egoera aztertu ondoren, Bocanegra-k erretiratzea erabaki zuen.

Itsasgizon ingelesek genoarraren koldartasunari atxikitu zioten jarrera, berriz, amarrua zen. Behin lekuko baldintza naturalen eta bi bandoen ontzien ezaugarriak jaikinik, almiranteak hurrengo egunera arte itxarotea aukeratu zuen. Itsasbeheran zehar nao ingelesak hondartuta geratu ziren eta gaztelarrak, beraien galeren arintasuna eta sakontasun gutxia aprobetxatuz, itsasgora baino lehen hurbildu zitzaizkien.

Hondartzea zela-eta, ingelesek ezin izan zituzten saihestu gaztelarrek jaurtikitako (bonbardekin segur aski) su-artifizioak. Porrot anglosaxoia erabatekoa izan zen: etsaiek ontzi guztiak erre, hondoratu edo harrapatu zizkieten; kondea beste 400 zaldunekin eta 8.000 soldadurekin batera kapturatu zuten; eta hiria eta Guaiena beraien esku mantentzea benetan zaila bilakatu zen. Santanderreranzko itzuleran, Bocanegra-k beste lau itsasontzi ingeles harrapatu zituen, Bordeleren latitudearen inguruan.

Gaztelako almirantea eskuzabala izan zen presoekin, denbora haietan lepoa moztu ohi zitzaien, nahiz eta amore emandakoak izan. Kondea eta 70 zaldun Burgosera bidali zituen, Henrike erregearen aurrera, zeinak konde ingeles bahitua Bertrand du Guesclin frantsesari bidali zion.

Ondorioak aldatu

Ingelesak ahuldurik geratu ziren eta ezin izan zuten handik bi hilabetetara jazotako konkista ekidin: Arroxela gaztelarren eta frantsesen tropek hartu zuten.

Gertaera honek eragin handia izan zuen Ehun Urteko Gerraren garapenean, Ingalaterrak plaza estrategiko bat galtzeaz gain gizon eta baliabide ugari ere galdu zituelako:

  • Frantziak Guienaren kontrako ofentsiba gogortu zuen eta Ingalaterrak zailtasun handiak izan zituen bertako jabetzak babesteko.
  • Gaztelako Koroari dagokionez, erabateko garaipenak onura militar zein ekonomikoak ekarri zizkion. Atlantikoko lehen potentzia bilakatu zen, bere itsasgizonei (kantabriarrak eta euskaldunak, batez ere) merkatal guneak zabalduz. Gerraren ondorioz Ingalaterraren eta Flandesen arteko artile merkataritza eten zen eta Gaztelak ordezkatu zuen jarduera hartan, Brujasen biltegi bat eraikitzera iritsi ziren. Esportazioetatik lortutako diruak Gaztelaren goraldiari bide eman zion eta Burgos Ekialdeko Europako hiririk garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

Kanpo estekak aldatu