Arroa (masa-unitatea)

Artikulu hau masa-unitatea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arroa».

Arroa (arabieraz: الربع ar-rub, laugarrena) antzinako masa unitatea da, gaur egun, harri-jasotzaileen artean, hamabi kilo eta erdiko balioa duena[1]. Bere ikurra @ da

Neurria aldatu

Arroaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Kintal baten laurdena edo 25 libra izanik, Gaztelan 11,5002325 kilogramo eta Aragoin eta Euskal Herrian 12,5 kilogramo ziren. Katalunian 26 libra zuen baliokidea. Portugaldar Inperioan, berriz, 32 libra (14,688 kg) ziren.

Sistema metriko hamartarra ezarri zenetik pixkanaka pixkanaka desagertu da. Hala ere, oraindik leku jakin batzuetan erabiltzen da.

Sistema anglosaxoiaren baliokideak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Arroa. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu