Arro Handia[1] (ingelesez: Great Basin) Ipar Amerikako mendebaldeko eskualde zabala da, elkarren ondoko hainbat sakonune endorreiko biltzen dituena. 492.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] Estatu Batuetako Kalifornia, Idaho, Nevada, Utah eta Wyomingen eta Mexikoko Kalifornia Beherean.

Arro Handia
Great Basin
Old Razorback Mountain, Black Rock basamortua
Arro Handia is located in Ipar Amerika
Arro Handia
Arro Handia
Arro Handia (Ipar Amerika)
Eskualdea AEB
 Mexiko
Koordenatuak36°36′N 118°18′W / 36.6°N 118.3°W / 36.6; -118.3
Eremua492.000 kilometro koadro
Punturik garaienaWhitney mendia, Sierra Nevada (4.421 metro)
Punturik beherenaBadwater Arroa, Heriotzaren harana (−85 metro)

Geografia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Arro Handiko basamortua»

Arro Handiak Estatu Batuetako mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko eremu handia hartzen du. Utahko Wasatch mendilerroa da ekialdeko muga, eta Sierra Nevada eta Ur-jauzien mendikatea mendebaldekoa; bi mendilerro hauek euri-itzala eragiten dute, eta galarazten dute Pazifikoko erauntsiak eskualdera irits daitezen. Iparraldean Snake ibaiaren lautada dago, eta Mojave basamortua hegoaldean.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Great Basin. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).
  3. What is the Great Basin?. usu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.