Arriagako kofradia Arabako lehen antolamendu politikoa izan zen[1]. Historialari batzuek jadanik IX. edo X. mendeetan biltzarrak egiten zituztela esaten badute ere, lehendabizikoz, 1258an Alfontso X.a Gaztelakoaren eta kofradiaren artean sinatutako agiria, aipatzen da.

Arriagako San Joan baseliza, kofradiaren biltzarren egoitza zena.

Noblezia eta kleroa ez ezik, nekazari eta zenbait emakumek ere osatzen zuten[2] kofradia honen ezaugarri nagusia jaunaren hautaketa izan zen. Honela deskribatu zuen Alfontso XI.a Gaztelakoaren kronikak:

« ...Et a las veces tomaban por Señor algunos de los fijos de los Reyes; et a las veces al Señor de Vizcaya; et a las veces al de Lara; et a las veces al Señor de los Cameros...[3] »

Horrela, kofradiako kideak ez ziren erregeak gobernatuak izan baizik eta berek aukeratutako jaun batek, bere jurisdikzioa mantenduz[4].

Kofradiak egungo Arabaren herri gehienek osatzen zuten, Gasteiz eta Agurain hiriak izan ezik. Honek liskar asko sortu zituen bien artean, 1332ko apirilaren 2an desegin eta Gaztelako Koroaren esku geratu arte[5]. Jurisdikzioa entregatzearen truke, beste hiriek ez bezalako eskubideak lortu zituzten[6]

Bere biltzarrak Arriaga herrixkan, egun Arriaga-Lakua auzoa dena, egiten zituzten, egun San Juan baselizaren eraikinean hain zuzen ere.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu