Arratoko gudua bando-gerren esparruan 1200 inguruan Arratoko mendilerroan, Letona herriaren mendebaldean, izandako gudu bat izan zen.

Arratoko gudua
Data1200
LekuaArratoko mendilerroa
EmaitzaGanboatarren garaipena
Gudulariak
Gebaratarrak (ganboatarrak) Mendozatarrak (oinaztarrak)
Buruzagiak
Iñigo Gebarakoa Lope Gonzalez Mendozakoa  
Indarra
Ezezagunak Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Gebaratarrek ordezkaturiko ganboatarren eta mendozatarrek ordezkaturiko oinaztaren arteko gatazka hau, lehenengoen garaipenarekin eta Lope Gonzalez Mendozakoa, Mendozako III. jaunaren heriotzarekin amaitu zen.

Aurrekariak aldatu

Mendozatarren eta Gebaratarren arteko lehiak Arabaren inguruan, leinu gerretan du jatorria, leinu bakoitza alde bakoitzeko buru bezala kokatu zelarik: Mendozatarrak oinaztarrekin eta Gebaratarrak ganboatarrekin.

Lope Gartzia Salazarren Bienandanças e fortunas liburuaren arabera, Arratoko guduak Iñigo Gebarakoa eta Lope Gonzalez Mendozakoaren arreba, Mendozako III. jauna, ezkontzan zuen jatorria. Kondaira-ukituak zituen kronikaren arabera, Mendozatarren jaunak ezkonsaria itzultzeko eskatu zuen Guevarak adulterioa egin zuela jakitean.[1] Gainera, behi adarrez egindako adar preziatu baten jabetza eztabaidatu zuten. Liskarrari irtenbidea emateko, Arabako ermandadeetako alkateengana jo zuten, eta honek, Estibalizko Santutegian inplikatutako biak bilduta, Gebara familiaren alde epaitu zuen.[2] Lope Gonzalez Mendozakoak, epaiari men egin gabe, erronka bota zion ganboatarrari Arrato mendilerroko borroka batean.

Gudu-zelaia aldatu

Gudu zelaiari buruz egiten duten deskribapenagatik, eta Burdin Aroko Urisolo kastroko indusketa arkeologikoetan Erdi Aroko objektu ugari aurkitu zirela kontuan hartuta,[3] gudua Azkorrieta mendiaren hego-ekialdeko hegalean gertatu zela dirudi.[4]

Gudua aldatu

Erronkaren egunean, Lope Gonzalez Mendozakoak espero ez bezala, Iñigo Gebarakoa indar gehiagorekin aurkeztu zen gudu-zelaian, ganboatarren aldeko gipuzkoarrekin batera, batez ere baleztariak, isilpean deitu zuena. Mendoza dorrera erretiratzeari uko eginez, borroka hasi zen, Mendozatarren zalditeriarentzat hilgarria suertatuz eta Lope Gonzalez Mendozakoa bera eta bere suhia zen Lope Mendozakoa hilda eroriz.

Lope Gonzalez Mendozakoaren eten-uhala Gasteizko merkatura saltzeko eraman zutela diote.

Ondorioak aldatu

Guduan mendozatarrak erori ondoren, bost urte baino ez zituen Lope Gonzalez Mendozakoaren semea ezkutuan eraman zuten Nafarroara, gebaratarren amorrutik babesteko. Harrezkero, umeak Diego 'Hurtado' (lapurtua) Mendozakoa izena hartu zuen.[5]

Urte batzuk geroago, Diego Mendozakoa Arabara itzuli zen aita mendekatzeko, eta Gebarako gazteluaren aurrean azaldu zen, Iñigo Gebarakoari erronka egiteko. Gebarakoa gaztelutik zaldiz atera zen eta, buruak ateko arkua jo ondoren, hilda erori zen. Honen ostean, Diego Hurtado Mendozakoak Iñigoren burua moztu zuen, eta, mendeku seinale, Gasteizko merkatu berean saldu egin zuten.[1]

Arratoko gudua gogoratuz, Gebaratarren familiak bere ezkutu heraldikoan panelak hartu zituen hondo gorrian. Irudi honek, beraz, jatorri arabarra du,[6] eta zalditeriak Zalla ibaiaren gainean (edo Zadorra iturriaren arabera) altxatutako hautsez estalitako makal hostoak irudikatzen ditu, borroka ondoren odolez tindatua geratu zelako.[7] Era berean, Mendozatarrek ere panelak hartuko zituzten Gebarako gazteluaren aurreko desafioren ondoren. Handik, Hurtadotarrak edo Salcedotarrak bezalako beste familia garrantzitsuekin ahaidetasun loturak izan zituztenez, bere armarrietara ere pasa zen.

Ricardo Becerro de Bengoak, bere aldetik, panelak alamo hostoen ordez uretako loreak direla dio, "Jendeak calabaza deitzen dituenak".[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Gartzia Salazar, Lope. (XV. mendea). Ana María Marín Sánchez ed. Istoria de las bienandanças e fortunas. .
  2. (Gaztelaniaz) ««El Cerro Sagrado»: Guevaras contra Mendozas» Gasteizko Udal Kazeta (Gasteiz).
  3. (Gaztelaniaz) «Castro de Urisolo y cavidades de Urisolo y Goba de Unda» Vitoria-Gasteiz Arqueológica (A.25.2).
  4. (Gaztelaniaz) Instituto Alavés de Arqueología. (2013). Castro y cueva de Urisolo. Castillo de Zaitegi (Letona). .
  5. a b (Gaztelaniaz) Becerro de Bengoa, Ricardo. (1882-4-20). «Antigüedades históricas y literarias de Alaba. Los Mendozas y su tiempo» Revista bascongada VI.
  6. (Gaztelaniaz) G. Crespo, Txema. (1999/05/01). «De escudos de armas» El País.
  7. (Gaztelaniaz) de Borja del Rivero Sierra, Francisco. (2011ko udazkena). «Panelas en las Asturias de Santillana: vestigios de la heráldica de Guevara y Mendoza» ASCAGEN (6): 51..

Kanpo estekak aldatu