Arrate Kirol Gaztedia

Arrate Kirol Gaztedia (gaztelaniaz: Juventud Deportiva Arrate), Eibarko eskubaloi taldea izan zen.

Arrate KG

Izen ofiziala Arrate Kirol Gaztedia
Sorrera 1947
Desegitea 2011
Areto Ipurua kiroldegia
Edukiera 3.500 ikusle
Presidentea Iñaki Bolinaga Lizarralde
Entrenatzailea Julián Ruiz
Liga ASOBAL
2010/11 15.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eibarren 1947an sortua, bere garaiko Kirol Gaztediak bezala Arrateren helburua gazteen artean kirola bultzatzea zen. Hori zela eta saila asko sortu zituen: atletismo, futbol, pilota, urpeko kirolak, eta abar, beti harrobia eta gazte taldeak sortuz. Hasieran futbolarena sail nagusia bazen ere, 1964/65 denboraldirako eskubaloi saila sortu zen.

Hasieran, Untzaga enparantzan jokatzen zuten 1980ko hamarkadan 3.500 ikusleentzako Ipurua kiroldegia eraiki arte.

Arratek betidanik harrobia landu du eta talde asko eta eskubaloi eskola bat izan ditu. Emakumezko kategorian, Ohorezko Mailan jokatutako Arrate-Amaña taldea zuen. Europan jokatzeko ere sailkatu arren, taldea desegin egin behar zuten babeslerik ez zuelako.

Arrate Kirol Gaztediaren diru sarrera Eibarren duen bingotik zetorkion.

2011–12 denboraldian, ASOBAL ligatik bota zuten baldintza ekonomikoak betetzen ez zituelako[1][2]. Hori zela eta arduradunek kluba desegitea erabaki zuten.[3]

Jokalari ezagunenak aldatu

Entrenatzaile ezagunenak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia Maila Postua
2003-04 ASOBAL Liga 13.a
2004-05 ASOBAL Liga 10.a
2005-06 ASOBAL Liga 12.a
2006-07 ASOBAL Liga 8.a
2007-08 ASOBAL Liga 7.a
2008-09 ASOBAL Liga 11.a
2009-10 ASOBAL Liga 13.a
2010-11 ASOBAL Liga 14.a
2011-12 desagertua

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu