Arrano beltza Nafarroako Erresumaren ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean agertzen duena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal Herriaren sinbolotzat darabilte; eta zenbait espainiar falangistak, berriz, Espainiaren sinbolotzat.[1]

Erdi Aroko zigiluaren egungo irudikapen zehatza.

Jatorria aldatu

Arrano beltzaren ikurrak XII. mendeaz geroztik Nafarroako errege-erreginek beren zigiluetan erabilitako arrano irudia du oinarri; zehazki esanda, Antso VII.a Azkarrak XIII. mendearen hasieran erabilitako zigiluan ageri den arrano irudia.[2] Izan ere, nafar errege haiek beren menpe izan zituzten euskal hiztunen lurralde guztiak edo gehienak behintzat (ez dago garbi Pirinioez iparraldeko euskal lurralde guztiak beren menpe izan ote zituzten; eztabaida biziak dituzte historialariek gai horretaz). Hainbat euskal abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Aitzitik, hainbat espainiar nazionalistaren iritzia, espainol nazioa sortzeko saiakera izan zen.

Gaur egungo bandera aldatu

XX. mendearen bigarren erdialdean, Telesforo Monzon politikari abertzaleak Erdi Aroko zigiluan oinarrituta, Arrano Beltzaren bandera diseinatu zuen (bai hondo horian, bai gorrian).[3][4]

Musikan aldatu

 
Arrano Beltza Orreagako kolegiatako elizan

Arrano beltza Mikel Laboa kantari eta musikagile donostiarraren kanta ere bada; geroago, Negu Gorriak taldeak bertsioa egin zuen. Zati batek honela dio:

Arrano beltzarekin joan ziren
joan joan
Jaengo Navas de Tolosara
Nafarrak
eta kate kateekin itzuli etxera.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu