Arnuanda I.a errege hitita bat izan zen. Bere aitaginarreba Tudhalia I.aren oinordekoa izan zen. K.a. 1400 eta K.a. 1385 bitartean gobernatu zuen, eta, zehaztu gabeko denbora tarte batean, aipaturiko Tudhalia I.arekin batera gobernatu zuen.

Bere aurreko erregea izan zen Tudhalia I.aren garaipen militarretan aktiboki lagundu zuela dirudien arren, bere erregealdi propioaren ezaugarria, hititar nagusitasunaren krisialdia izan zen, nagusiki gasgas eta Arzawako herrien inbasioen eta Mitanni eta Egiptoren arteko aliantzaren ondorioz, azken honek, Hititar inperioa ekialderantz hedatzea eragotzi baitzuen, eta bere basailu menderagaitzenak bizitu zituen.

Inbasio eta matxinada hauek, erresuma, kaosera iristeko zorian utzi zuten Arnuanda I.a hil zenean, bere seme eta oinordeko izan zen Tudhalia II.ari oso egoera zail bat utziz, Hattusili II.a izeneko dokumentatu gabeko errege bati buruzko eztabaida dagoen arren, historialari batzuentzat, Arnuanda I.aren oinordekoa izan zena.


Aurrekoa
Tudhalia I.a
Errege hitita
K.a. 1400-K.a. 1385
Ondorengoa
Hattusili II.a edo Tudhalia II.a