Armeno-estatubatuar izenarekin (armenieraz: ամերիկահայերtranslit.: amerikahayer) Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta armeniar jatorria duten herritarrak ezagutzen dira. Errusian bizi diren armeniarren ostean munduko bigarren armeniar diasporarik handiena dira. AEBra iritsi zen lehen armeniar migrazio uholde handia XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran heldu zen. Milaka armeniar AEBra iritsi ziren lehenengo hamidiar sarraskiaren ondorioz (1890eko hamarkadaren erdialdean) eta armeniar genozidioaren ondorioz 1915etik aurrera. 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara Libano, Iran, Siria eta Turkian bizi ziren armeniar askok AEBrako bidea hartu zuten, herrialde horietako zegoen ezegonkortasuna dela eta. Garai berdinean SESBetik migratzen hasi ziren ere. 1980ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, Sobietar Batasunaren erorketarekin batera, arrazoi politiko eta sozio-ekonomikoak direla eta migrazioak ez du etenik izan.

Armeno-estatubatuarrak

1. lerroa: Rouben Mamoulian  • Arshile Gorky  • William Saroyan  • Ross Bagdasarian, Sr.
2. lerroa: Paul Ignatius  • Jack Kevorkian  • George Deukmejian  • Alex Manoogian
3. lerroa: Cher  • Monte Melkonian  • James P. Bagian  • Vartan Gregorian
4. lerroa: Andre Agassi  • Raffi Hovannisian  • Serj Tankian  • Daron Acemoğlu
Biztanleak guztira
800.000 — 1.500.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Los Angeles Handia
Ipar-ekialdeko Estatu Batuak
Hizkuntza
estatubatuar ingelesa, armeniera
Erlijioa
Gehiengo kristaua, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak
Armeniarrak

2011ko American Community Survey inkestak armeniar jatorriko 483.366 estatubatuar zentsatu zituen. Hala ere, zenbaki hori benetako kopuruaren azpitik dagoela uste da, eta 800.000 - 1.500.000 bitarte armeno-estatubatuar daudela uste da. Kontzentraziorik handiena Los Angeles Handiaren inguruan da, hor bizi baitziren 2000. urtean euren burua armeno-estatubatuartzat zutenen % 40. Glendale hiria da populaziorik egonkorrena duena eta armeno-estatubatuar bizitzaren erdigunetzat hartzen da. Hiri honetako herena baino gehiago armeniar jatorrikoa da.

Armeno-estatubatuar ezagunak dira Cher, System of a Down, Kim Kardashian, William Saroyan, Daron Acemoğlu edo Andre Agassi.

Kanpo estekak aldatu