Armand Salacrou

antzerkigile frantziarra

Armand Salacrou (Rouen, Frantzia, 1899ko abuztuaren 9a - Le Havre, Frantzia, 1989ko azaroaren 23a) frantses antzerkigilea izan zen.

Armand Salacrou

SACD (en) Itzuli lehendakari

1965 - 1973

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Tetsurō Furukaki (en) Itzuli - Fritz Lang
Bizitza
JaiotzaRouen1899ko abuztuaren 9a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLe Havre1989ko azaroaren 23a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
(1917 - 1919)
philosophy faculty (en) Itzuli
(1919 - 1921)
Hezkuntza-mailafilosofia lizentziatura
Q2946848 Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, advertising person (en) Itzuli eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)L'Humanité
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGoncourt Akademia
Fronte Nazionala
Frantziar Indar Askeak

IMDB: nm0757415 IBDB: 4233 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Frantziako alderdi komunistako kide egin zen 1920an.

1923an politika utzi eta mugimendu surrealista frantsesetara hurbildu zen. Charles Dullinen adiskide izan zen, eta haren eraginez hasi zen antzerkigintzan. Bai lehenengo komediarekin, Tour à terre (1925, "Dorre eroria"), bai bigarrenarekin, Le Pont de l'Europe (1927, "Europako zubia"), izugarrizko porrota izan zuen, gai filosofikoetan oinarritutako lan trinko eta zailak zirelako.

1925tik 1928ra Wieneren zuzendari-laguntzaile izan zen, eta ondoren egin zituen Patcohuli (1930) eta Atlas Hôtel (1932). Baina ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1934. urtean Une femme libre ("Emakume aske bat") lana aurkeztu zuen arte, senar-emazte burges batzuei buruzko eta maitasunari buruzko obra. Ondoren egin zituen L'Inconnue d'Arras (1936, "Arraseko ezezaguna"), zorionaren bilaketari buruzkoa, eta La terre est ronde (1938, "Lurra biribila da"), Jainkoari eta bekatuari buruzko drama historikoa.

1940an gudarostean sartzera behartu zuten, preso egin zuten, ihes egin zuen eta erresistentzian sartu zen. Gerraren ondoren, Les Nuits de la colère (1946, "Koleraren gauak") egin zuen. Odéoneko zuzendari izan zen 1947an. Urte horretan bertan egin zuen L'Archipel Lenoir ("Lenoir uharteak") komedia. La Beauté du diable ("Deabruaren edertasuna") filmaren gidoia egin zuen 1950ean. 1960ko hamarraldian filosofia-gaietara itzuli zen: Boulevard Durand (1960) eta Comme les Chardons (1964, "Karduak bezala").

Erreferentziak aldatu