Arman (Jaiotza-izena: Armand Pierre Fernandez ; Niza, 1928ko azaroaren 17a - New York, 2005eko urriaren 22a) frantziar artista izan zen, errealismo berriaren sortzaileetako bat.

Arman

Bizitza
JaiotzaNiza1928ko azaroaren 17a
Herrialdea Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaFrantziarra
HeriotzaNew York2005eko urriaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Éliane Radigue  (1953 -  1971)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole du Louvre
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, artista bisuala, bitxi diseinatzailea, ilustratzailea, marrazkilaria eta performancelaria
Lantokia(k)Niza eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakKurt Schwitters
KidetzaZero (en) Itzuli
Nouveau réalisme (en) Itzuli
The 8th Street Club (en) Itzuli
MugimenduaNouveau réalisme (en) Itzuli
Izengoitia(k)Fernandez, Armand Pierre eta Arman, Fernandez
Genero artistikoaArte garaikidea

armanstudio.com
Musicbrainz: e4bf5d8a-8adc-40fa-ba28-8f0d9d276e8b Discogs: 1723070 Find a Grave: 32242454 Edit the value on Wikidata

Nizako Dekorazio Arteen Eskola Nazionalean ikasi zuen. 1947an Yves Klein eta Claude Pascal ezagutu zituen Nizako judo-eskola batean. Antzeko afizioak zituzten: budismo zena, rosacruzak, Gurdieff eta astrologia. 1949an arkeologia eta ekialdeko artea ikasi zituen Louvreko Eskolan. 1953an pintura abstraktuaz interesatzen hasi zen, eta zenbait ekintza eta happeningetan parte hartu zuen Yves Kleinekin batera. 1954an Schwittersen eta Pollocken lanak ezagutu zituen, eta eragin sakona izan zuten beragan. 1960an, Kleinekin eta Restanyrekin batera, Errealista Berriak izeneko taldea osatu zuen. Forma eta konbinaketa guztietan pilatutako eguneroko objektuak eta moztutako kontrabaxuekin egindako eskulturak dira bere lanaren osagai nagusiak. 1970ean estudio bat alokatu zuen New Yorkeko Sohon, eta Europa eta Amerika artean bizi izan zen. 80ko hamarraldian bidaia eta erakusketa ugari egin zituen. 1984an Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrena gogoratzeko eskultura bat egin zezan agindu zioten, eta brontzezko eta marmolezko metaketa bat egin zuen Eliseoko Jauregirako.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arman