Arma Kimikoen Hitzarmena

Arma Kimikoen Hitzarmena (AKH) –ofizialki, Arma Kimikoen Garatze, Ekoizte, Biltegiratze eta Erabiltzea Debekatzeari eta Horien Suntsipenari buruzko Hitzarmenaarmak kontrolatzeko helburu duen ituna da, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak (AKDE) kudeatzen duena, Hagan (Herbehereak) egoitza duen gobernu-arteko erakundea. Ituna 1997ko apirilaren 29an sartu zen indarrean, eta, hitzarmenaren bidez, arma kimikoak eta haien aurrekariak eskala-handian erabiltzea, garatzea, ekoiztea, biltegiratzea eta transferitzea debekatzen du, helburu oso mugatuetarako izan ezik –zehazki, ikerketa, medikuntza, farmazia edo babesa–. Hitzarmenaren arabera estatukideen betebehar nagusia debeku hori betearaztea da, bai eta egun beren eskutan dituzten arma kimiko guztiak suntsitzea ere –edukitzekotan–; gainera, suntsitze-jarduera guztiak AKDEren egiaztapenarekin egin beharko dira.

Arma Kimikoen Hitzarmena
Arma Kimikoen Garatze, Ekoizte, Biltegiratze eta Erabiltzea Debekatzeari eta Horien Suntsipenari buruzko Hitzarmena
AKHko estatukideak.
     Sinatu eta berretsia.     Sartua.     Sinatua.     Ez-sinatua.
Sinatua1993ko urtarrilak 13[1]
KokapenaParis (Frantzia) eta New York (AEB)[1]
Indarrean1997ko apirilak 29[1]
Indarrekoa65 Estatuk berretsia[2]
Sinatzailea(k)165[1]
Alderdia(k)193[1] (NBren lau kide ez dira estatu-alderdi: Egipto, Israel, Ipar Korea eta Hego Sudan.)
GordailuzainaNBEko Idazkari Nagusia[3]
HizkuntzakArabiera, txinera, ingelesa, frantsesa, errusiera eta espainola.[4]

2021eko martxorako, 193 estatu AKHren alderdi bihurtu dira eta, ondorioz, hitzarmen-betebeharrak onartzen dituzte. Israelek, bestalde, akordioa sinatu baina ez du berretsi; NBEko beste hiru estatukidek –Egipto, Ipar Korea eta Hego Sudan–, berriz, ez dute ituna sinatu.[1][5] Duela gutxi, 2018ko maiatzaren 17an, Palestinako Estatuak AKHra atxikitzeko prozesuari hasi zion. 2013ko irailean, Siria hitzarmenean sartu zen Siriako arma kimikoak suntsitzeko akordio handiago baten baitan.[6][7]

2021eko otsailerako, munduko arma kimikoen biltegien %98.39a suntsiturik zegoen.[8] Konbentzioak produktu kimikoak ekoizteko instalazioen ebaluazio sistematikoa egiteko xedapenak ditu ere, bai eta beste estatu-alderdi batzuen inteligentzian oinarritutako arma kimikoak erabiltzearen eta ekoizteko salaketak ikertzeko ere.

Gerran asko erabili izan diren baina industrian eskala-handiko erabilera ugari dituzten produktu kimiko batzuk –esaterako, fosgenoa– oso araututa daude; hala ere, badira salbuespen nabarmen batzuk. Esaterako, kloro-gasa oso toxikoa da, baina elementu purua eta helburu baketsuetarako oso erabilia izanik, ez dago ofizialki arma kimiko gisa zerrendatuta. Zenbait estatu-potentziak –adibidez, Siriako Assad erregimena– erregularki produktu kimikoak fabrikatzen eta ezartzen jarraitzen dute borroka-munizioetan;[9] hala ere, kimiko hauek AKHk kontrolatzen dituen bezala zerrendatuta ez dauden arren, edozein substantzia kimiko toxiko arma gisa erabiltzea –bere ekintza toxikoaren bidez heriotzak sortzeko erabiltzen denean–, berez, debekatuta dago itunak. Beste produktu kimiko batzuk –hala nola, fosforo zuria–,[10] oso toxikoak dira, baina legezkoak dira AKHren arabera, betiere indar militarrek toxikotasunarekin erlazioa ez duten testuinguruan erabiltzen denean.[11]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu