Arleen Augér (South Gate, Kalifornia, 1939ko irailaren 13a - Leusden, Herbehereak, 1993ko ekainaren 10a) estatubatuar sopranoa izan zen.

Arleen Augér
Bizitza
JaiotzaSouth Gate (Kalifornia)1939ko irailaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLeusden1993ko ekainaren 10a (53 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University (en) Itzuli
Bob Cole Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motakoloratura-sopranoa
Fachkoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEterna
Sony Classical
Deutsche Grammophon (en) Itzuli
EMI
Philips
Telarc International Corporation (en) Itzuli

IMDB: nm0041992 Musicbrainz: fc76fb5d-165f-44a3-b743-3ccb467957f9 Discogs: 899625 Allmusic: mn0000059921 Find a Grave: 28950325 Edit the value on Wikidata

Musikologiako ikasketak egin zituen, bere jaioterriko unibertsitatean, 1957tik 1963ra bitartean. Ikasketak amaitu ondoren, musikari, kantuari hain zuzen ere, ekin zion. Ralph Errollerekin batera lan egin zuen, 1965. urtetik aurrera Chicagon. Kontzertuetan kantatzen zuen, batez ere; operan Gilda (Rigoletto) eta Gaueko erregina (Xirula miragarria) paperetan egin zuen debuta. Los Angelesen Victor-Fuchs saria irabazi zuen, eta, sari horri esker, Europara joan zen teknika lantzera. Vienako Operan aritu zen, eta han arrakasta handiko debuta izan zuen, Gaueko erreginaren paperarekin. New York City Operan 1969an egin zuen debuta, paper berarekin. Ondoren, Alemaniako opera nagusiek gonbidatu zuten: Hanburgo, Munich, Frankfurt, Kolonia... 1971n Frankfurteko Goethe Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta 1974. urtetik aurrera Bachen kantatetan, pasioetan eta oratorioetan espezializatu zen. Behin baino gehiagotan izan zen Salzburgoko Jaialdian. Milango Scalan 1975ean kantatu zuen lehenengo aldiz, eta New Yorkeko Metropolitan Operan, berriz, 1978an. 1985ean izugarrizko arrakasta izan zuen Londresen, Haendelen Alcina lanarekin. 1986an Andrew printzearen ezkontzan parte hartu zuen Westminsterren, eta 1991n Mozarten heriotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko kontzertuan, Vienako Saint-Étienne katedralean. 1993an hil zen, minbiziak jota.

Erreferentziak aldatu