Arkitektura minoikoa K. a. 2000-1400. urteen artean (ggb.) Kretan garatu zen zibilizazio minoikoaren arkitektura da. Europan eman den lehen arkitektura zibilizatua da. Labirinto arkitekturaz ezagutua da ere.

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Knossos jauregia, Kreta

Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten Neolitoko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguruan : Knossos, Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina K.a. 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera. Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.

Ezaugarriak aldatu

Zibilizazio hartan ez zen gotorleku handirik, ezta tenplu handirik ere, erregeak aginte erlijiosoa ere zuen eta. Arkitektura minoikoa egunerokotasunerako pentsatua izan zen, erosotasuna eta erabilgarritasuna zuen helburu.

Nagusiki buztinez eta egurrez eraikitako arkitektura zen, nahiz eta eraikin nagusienetan harria ere erabilia zen. Portikoa funtsezko elementua zen. Jauregietan, portikoen erabilpenaz peristiloaren sorrera suertatzen da.

Koloma minoiko tipikoa, doriarraren oso antzekoa zen. Anta asmatu zuten hormen eta portikoen arteko elkarguneen erremate bezala.

Jauregi minoikoa aldatu

 
Knossos jauregiko zutabe koniko alderantzizkoa

Jauregi minoikoek gela ugari zituzten, labirintuaren disposizioari jarraiki antolaturik, planta oso konplikatuak osatuz. Patio laukizuzen batetik abiatuta, barrutik kanpora eraiki eta haziz doan eraikuntza da, gelak patioa inguratuz. Barruko fatxada duela esan daiteke. Sarrera ugari zituzten jauregi hauek. Estalkia horizontala zuten. Jauregia biltegi asko zituen, erregeak gidatzen zuelako ekonomia eta bertan biltzen zirelako herriaren ekoizpenak. Goiko aldean erregeen gelak zeuden.

Jauregi minoikoak mendi tontor baten gainean eraikitzen ziren, paisaiarantz zabaltzen ziren portikoekin. Gozamenerako eraikitako eraikinak zirela nabarmentzen du honek.

Knossos jauregia aldatu

Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako elezahar klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, Asiriako eta Persiako jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, zutabezko galeriek, eskailerek eta haizeztatze patioek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta Mesopotamiakoak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu