Arkadio (latinez: Flavius Arcadius; 377408ko maiatzaren 1) 395etik hil zen arte ekialdeko erromatar enperadorea izan zen. Teodosioren seme zaharrena zen Arkadio. Augusto titulua jaso zuen 383an. Honorio anaiak, mendebaldeko enperadorea izatekoak, 393an jaso zuen titulu bera.

Arkadio

bizantziar enperadore

395eko urtarrilaren 17a - 408ko maiatzaren 1a - Teodosio II.a
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaHispania377ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Bizantziar Inperioa
 Antzinako Erroma
HeriotzaKonstantinopla408ko maiatzaren 1a (31 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaTeodosio I.a Handia
AmaElia Flaccilla
Ezkontidea(k)Elia Eudoxia  (ezezaguna -  404)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaTeodosiar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Santutegia
August 27 (en) Itzuli

Find a Grave: 37123805 Edit the value on Wikidata

Agintean, Honorio Estiliko bandalo erromanizatuaren menpean zegoen. Arkadiok Rufinoren influentzia zeukan. Rufino hil zenean (badirudi Estilikoren aginduz), Eutropiok hartu zuen bere lekua. Eudoxia emazteak eragina omen zuen senarrarengan, eta haren iradokizunarengatik, Eutropiok postua galdu zuen 399an. Joan Krisostomo, Konstantinoplako patriarka, ere areriotzat jo zuen Eudoxiak, enperadorearen gaineko gehiegizko kontrola zuela leporatu baitzion patriarkak. 404an postutik kanpo botatzea lortu zuen Eudoxiak, baina urte berean hil zen.

Antemiok, pretoriar prefektuak, lekukoa hartu zuen Arkadioren gainean. 408an, enperadore hil zenean, kristau ona izateak arazo politikoek baino gehiago kezkatzen zuen Arkadio.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkadio Aldatu lotura Wikidatan