Ariztegieta baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian
Ariztegieta
Ariztegieta
Ariztegieta baserria is located in Donostia
Ariztegieta baserria
Ariztegieta baserria
Ariztegieta baserria (Donostia)
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Ariztegieta baserria is located in Gipuzkoa
Ariztegieta baserria
Ariztegieta baserria
Ariztegieta baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVI-XVIII. mendeak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2004ko uztailaren 21a

Ariztegieta Donostiako Igara auzoan dagoen XVIII. mendeko baserri trinkoa da, kulturatiko eta landa arkitekturaren erdi-bidean.

2004ko uztailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

 
Sarrera eta fatxada nagusia albotik. Harlanduzko ertzetako hormabular lodiak ikusgai.

Eraikinak solairu laukizuzen handia dauka (24, 5 x 21,5 metro), behe solairua, lehena eta ganbara edo estalkipea. Estalkia hiru isurkikoa da, teilatu-gailurra fatxada nagusiarekiko elkarzut dago eta atzealdean faldoi handi bat dauka. Eraikinak hareharriz egindako harri-horma dauka, eta bao, platabanda eta estribo gisako hormabular lodiak diren ertzetan harlanduak ditu. Baoak eta ateak baoburudunak eta neurri handikoak dira, eta kareletan harlanduak erabili dira.

Fatxada nagusia hegoaldera du baserriak, eta konposizio ordenatua eta simetrikoa eratzen duen ardatz zentral bat dauka. Arku karpanel zentral handia dauka, eta horren gainean harrizko balkoi jarraitu handi bat lehen solairuan eta armarri ederra oin nagusiaren eta ganbararen artean, ardatz zentrala nabarmentzen dutela. Behe-oinean, sartzeko arkuaren bi aldeetan, bao simetriko bana daude. Lehen oinean, bi balkoi-ate daude balkoira ateratzeko. Balkoiak burdina forjatuzko baranda dauka, harrizko mentsulen gainean ezarrita dagoen harrizko erlaitz baten gainean, eta erlaitz horren parean platabanda batek altueren banaketa markatzen du. Alboetan, leihoak ere harlanduz inguratuta daude. Ganbaran lau bao txiki daude, eta gailurraren parean aireztapen-hutsuneak irekita daude. Fatxada, haize-babes gisa balio duten ertzetako esproinekin babestuta dago. Teilategala ertzetako hormabularren gainean ipinita dago, eta jabaloiek eusten diote. Paramentua entokatuta eta karez zurituta dago, baoak inguratzen dituzten harlanduen, armarriaren eta balkoiaren harrizko euskarriaren kolorearekin kontrastea eginez.

Gainerako fatxadak karez zuritu gabe daude, beste bao batzuekin eta soilik bi solairurekin. Perimetro osoan, fatxada nagusian agertzen den platabandaren jarraipenak solairuen banaketa markatzen du, eta bao gehienak harlanduz inguratuta daude. Teilategalen hegalkina txikia da, eta atzeko angeluetan esproinak errepikatzen dira. Ekialdeko fatxada azpimarratu behar da: ezkerraldean hiru bao-ardatz ditu, eta eskuinaldean, aldiz, turuta-formako bi gezileiho, ate dinteldu itsutu bat eta harrizko bi mentsula behe oinean, eta duela gutxi egindako bao bat eta harlanduz inguratutako ate bat, karelean hormatuta lehen oinean. Fatxada honetako ezkerraldeko esproinak harlandu batzuk lekuz mugituta ditu. Iparraldeko edo atzealdeko fatxadari ezkerraldean eskailera bat gaineratu zaio, patio txiki gisa, lehen oinean dagoen etxebizitzara sartzeko, ipar-ekialdeko angeluan. Behe solairuan, erdialdean, ukuiluetara sartzeko bi pasabide dinteldu daude, eta eskuinaldekoa behealdean itxita dago. Goi-oinean ukuiluetarako sarreren ardatzarekiko bi bao daude, eta behe-oinaren eskuinaldean bi gezileiho daude, bata bestearengandik oso hurbil. Mendebaldeko fatxadaren behe-oinean duela gutxi egindako bi irekiune daude, ezkerraldean metalezko bi ate eta leiho berri batekin. Lehen solairuan lau bao daude.

Karrerape zabala, etxebizitzetan sartzeko eta alboetako eskaileretara joateko aurreko espazioa da, eta igarobide hesitu handiak ditu. Portalearen gainean, lehen-oinean, alboetan logela nagusi bana duen familiarentzako egongela handi bat dago, balkoi handi baten bitartez fatxada nagusira jotzen duena. Eraikina luzetara banatuta dago artekorma baten bitartez, etxebizitza nagusiaren ekialdean kokaturik dagoena, zur torneatuzko eskubanda duen eskailera batekin. Eraikinaren ezkerraldeko erdian zerbitzarientzako etxebizitza bat zegoela dirudi, baina gaur egun aurrealdea izan ezik biltegi bezala erabiltzen da, kalitate txarragoa duen eskailera batekin. Bestalde, lehen oinaren eta estalkipearen artean ez dago forjatuaren oholtzarik. Baserriaren atzealdean, ukuiluak daude behe-oinean eta lastategia gainerakoan, eta etxebizitza bat lehen oineko ipar-ekialdeko angeluan. Ukuiluen gunea espazio komuna da, artekorman irekiunea handiak egin direlako. Fatxada nagusitik metro gutxira, maila beheragoan, lorategi handi bat eta igerileku laukizuzen txiki bat daude, harrizko horma garaiekin.

Egitura aldatu

Baserriaren egitura, barnealdean, luzetarako lau hormarterekin ordenatuta dago, erdian luzetarako karga-horma handi bat duela. Karga-horma horrek gailurrari eusten dio, eta suebaki eta simetria ardatz gisa jokatzen du konposizioan. Behe solairuko modulazio-osagai guztiak harrizko horma edo zutabeak dira, eta goi solairuetako egitura, aldiz, zurezko zutabeak dira, jazenak, gapirioak eta hiru isurkiko zureria eusten dituztela. Egiturak behe-oinean karga-hormak eta luzetarako txarrantxak ditu aurrealdean, eta silarrizko zutabe handiak atzealdean, ukuiluan. Karga-horma horiek hutsune dintelduekin egin ziren, gela batetik bestera errazago igarotzeko. Egiturako zutabeetakoren bat tailatuta dago kapitel bat izango balitz bezala, eta jabaloiekin eusten diren teilategaleko zenbait habetan enborki eta soka-itxuradun apaindura barrokoa ikus daiteke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa