Aritz Aduriz

euskal herritar futbolaria

Aritz Aduriz Zubeldia[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko otsailaren 11) futbolari profesional ohia da. Athletic Club futbol taldean aritu da aurrelari moduan. Athleticeko historiako aurrelari eraginkorrenetako bat izan zen. Futbolarien artean ez da batere ohikoa, baina 30 urte betez geroztik haren jokoak gora egin zuen nabarmen.[2] 2017ko azaroak 15ean Athleticekin zeukan kontratua luzatu zuen, 2019ko ekainera arte. 2020ko maiatzaren 20an futbolari agur esan zion.

Aritz Aduriz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAritz Aduriz Zubeldia
JaiotzaDonostia1981eko otsailaren 11 (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Antiguoko Kirol Elkartea1994 / 1999
Gasteizko Aurrera1999 / 2000258
Bilbao Athletic2000 / 20039620
Athletic2002 / 200340
Burgos CF2003 / 20043816
Real Valladolid2004 / 20055222
Athletic2005 / 20089023
Euskal Herriko futbol selekzioa2006 / 20191312
RCD Mallorca2008 / 20107724
Espainiako futbol selekzio nazionala2010 / 2017132
Valencia Club de Fútbol2010 / 20128423
Athletic2012 / 2020313149
 
Posizio edo espezialitateaerdiko aurrelaria
Lateralitateaeskuina
Pisua77 kilogramo
Altuera1,82 metro
Izengoitia(k)El Zorro

IMDB: nm5465760 UEFA: 250015849 Edit the value on Wikidata

Euskal Selekzioarekin hamabi partido jokatu zituen, eta hamabi gol lortu. Espainiako futbol selekzioarekin ere jokatu du, eta 35 urterekin (35 urte, 9 hilabete, egun 1), Espainiako selekzioarekin gola sartu duen jokalaririk helduena bihurtu zen. Jose Maria Peña Salegi getxoztarrak zuen aurreko marka, 1930ean lortua.[2]

Estatistikak aldatu

2020ko Ekainaren 8an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Gasteizko Aurrera
 
2.B 1999/00 25 8 - - - - - - - - 25 8
Denera 25 8 - - - - - - - - 25 8
Bilbao Athletic
 
2.B 2000/01 33 7 - - - - - - - - 33 7
2.B 2001/02 35 8 - - - - - - - - 35 8
2.B 2002/03 28 5 - - - - - - - - 28 5
Denera 96 20 - - - - - - - - 96 20
Athletic
 
1. 2002/03 3 0 1 0 - - - - - - 4 0
Denera 3 0 1 0 - - - - - - 4 0
Burgos
 
2.B 2003/04 36 16 2 0 - - - - - - 38 16
Denera 36 16 2 0 - - - - - - 38 16
Valladolid
 
2. 2004/05 32 14 6 2 - - - - - - 38 16
2. 2005/06 14 6 0 0 - - - - - - 14 6
Denera 46 20 6 2 - - - - - - 52 22
Athletic
 
1. 2005/06 15 6 2 0 - - - - - - 17 6
1. 2006/07 34 9 1 0 - - - - - - 35 9
1. 2007/08 33 7 5 1 - - - - - - 38 8
Denera 82 22 8 1 - - - - - - 90 23
Mallorca
 
1. 2008/09 35 11 5 0 - - - - - - 40 11
1. 2009/10 34 12 3 1 - - - - - - 37 13
Denera 69 23 8 1 - - - - - - 77 24
Valencia
 
1. 2010/11 29 10 2 2 8 2 - - - - 39 14
1. 2011/12 29 7 6 1 4 1 6 0 - - 45 9
Denera 58 17 8 3 12 3 6 0 - - 84 23
Athletic
 
1. 2012/13 36 14 2 1 - - 6 3 - - 44 18
1. 2013/14 31 16 5 2 - - - - - - 36 18
1. 2014/15 31 18 9 5 7 3 1 0 - - 48 26
1. 2015/16 34 20 5 2 - - 14 10 2 4 55 36
1. 2016/17 32 16 4 1 - - 6 7 - - 42 24
1. 2017/18 33 9 1 0 - - 14 11 - - 48 20
1. 2018/19 20 2 3 4 - - - - - - 23 6
1. 2019/20 14 1 3 0 - - - - - - 17 1
Denera 231 96 32 15 7 3 41 31 2 4 313 149
Ibilbide osoan 646 222 65 22 19 6 47 31 2 4 799 285

Tituluak aldatu

Ibilbidea aldatu

 
Berriak 2016ko azaroaren 15ean egindako infografia

Hasiera aldatu

Donostiako Ulia auzoan hasi eta hezi zen eta Herri Ametsa ikastolan ikasi zuen 14 urte bete zituen arte. 14 urte beteta Aiete auzora joan zen bere gurasoekin. Eski monitore eta mendizale amorratuak ziren. Gazte-gaztetik hainbat kirol praktikatu zituen, eskia, tenisa, kayaka, snowboarda, surfa edo pala besteak beste. 9 urterekin Espainiako iraupen-eskiko txapeldunorde geratu zen. Halere, futbola eta gainerako kirolen artean aukeratu behar izan zuenean, futbola aukeratu zuen. Bere lehen pausuak Herrerako Sportingean izan ziren, 1994an Antiguoko K.E.-an jokatzen hasi zen arte, non haur, kadete eta gazte kategorietan aritu zen. Talde on bat osatu zuten, Xabi Alonso, Andoni Iraola, Mikel Arteta eta Mikel Alonso han zeudelarik. Errege Kopako finalerdietara iritsi ziren, non Real Madrilen kanporatuta gelditu ziren, etxean 4-2 irabazi ostean eta Madrilen itzuliko norgehiagokan 3-0 galdu ostean. Urte horretan golegile onena izan zen 33 golekin.

1999. urtean, Gasteizko Aurrera taldera joan zen, 2.B mailan aritzen zena (Athletic-ekin hitzarmena duena, Antiguokok bezala). Gasteiztarrekin jokatutako azken denboraldian 8 gol lortu zituen, non, 2 Bilbao Athletic-en aurka izan ziren.

Lezama eta debuta lehen mailan aldatu

Athleticek Aduriz fitxatu zuen 2000. urtean. Bilbao Athleticen egon zen 2000tik 2003ra, Bigarren B Mailan jokatzen. Lehen denboraldian 7 golekin golegile onena izan zen nahiz eta bigarren itzulira arte titularra ez izan. 2001-02 denboraldian, Carlos Terrazas entrenatzaile zelarik 35 partido jokatu zituen hasieratik 8 gol lortuz. Urte horretan Arriaga izan zen golegile onena 15ekin. Birritan deitu zuten lehen talderako nahiz eta behin-betiko deialdian ez sartu.

2002-03ko aurredenboraldia lehen taldearekin bete zuen, Jupp Heynckes-en agintepean. Irailaren 11n izan zen bere debut ofiziala Athletic Clubarekin Amurrioren aurkako kopako partidan. Ligan irailaren 14ean debutatu zuen, Bartzelonaren aurka, Santi Ezquerro aurrelari naparra 77. minutuan ordeztuz. Beste deialdi batzuetan sartzea lortu zuen nahiz eta bi partida gehiago bakarrik jolastu 23. eta 24. jardunaldietakoak hain zuzen. Denboraldi gehiena bigarren taldean bete zuen, Bigarren mailarako igoera-fasea jokatuz Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldearekin. Lesioak zirela eta 5 gol baino ez zituen lortu. Denboraldi amaieran Athleticek kontratu berriztapena eman nahi izan zion ondoren lagapena bilatzeko, baina Aritz Adurizek bigarren mailan jokatu nahi zuen eta lagapen bidez hori ez zen posible izango. Beraz taldea eta jokalaria ez ziren akordio batera heldu.

Burgos eta Valladolid (2003-2005) aldatu

Azkenean Bigarren B mailako, Carlos Terrazasek zuzentzen zuen Burgos F.T.ra joan zen. Denboraldi bikaina burutu zuen, beti titularra izanez eta 16 gol sartuz.

2004-05 denboraldian Bigarren mailara salto egitea lortu zuen Real Valladoliden eskutik. Lehen 3 partidetan 6 gol sartu zituen, Alavesen aurkako hat-tricka barne. 2005eko urtarrilaren 25ean Kopako final laurdenetan San Mamesen lehen gola lortu zuen, Athleticen aurka baina. Bi hilabeteko lesio batekin bukatu zuen denboraldia, 14 golekin, bere taldeko erregistro onena, 12 lehen itzulian.

Hurrengo denboraldian hasiera ona burutu zuenez, Athleticek berriz fitxatu zuen, 3 milioiren ordez, jaitsiera postuetatik irteteko beharrean.

Bigarren etapa Athleticen aldatu

Real Madrilen aurka 0-1 galdutako norgehiagoka batean birdebutatu zuen. Bere lehen golak errealaren kontrako derbian izan ziren urtarrilaren 22an 3-3 bukatu zen norgehiagokan. San Mamesen lehen gola, otsailaren 26an heldu zen Vilarrealen kontrako banakako berdinketan. Javier Clementeren agintepean taldeak lehen mailan geratzea lortu zuen eta nahiz eta azken jardunaldiak lesioagatik galdu, taldeko golegile onena izan zen 6 golekin, Urzaiz, Llorente eta Joseba Etxeberria bezalako jokalarien aurretik.

2006-07 denboraldian golegile onena izan zen berriz ere, 8 golekin. Erabakigarria izan zen. Azken jardunaldian, Levanteren aurkako 2-0ekoan, Serranok bere atean sartzea eragin zuen, lehen mailako postua ziurtatuz.

2007-08 denboraldia titular moduan hasi zuen, baina denborarekin Fernando Llorentek hartu zion lekua. 9 gol lortu ostean, taldeak, Macua presidente zelarik, RCD Mallorkaren eskaintza onartzea erabaki zuen eta ez taldekideek, ez zalegoak, ez berak ere, ez zuten bere salmenta begi onekin ikusi. Horretaz gain nahiko polemikoa izan zen operazio hori, 2017ra arte ez zuelako dirua jaso Athletic Clubak.[3]

RCD Mallorca eta Valentzia aldatu

2008an Güiza aurrelariaren hutsunea betetzera heldu zen Aritz eta nahiz eta erregistro berdinetara ez zen heldu, 11 gol sartu zituen Gregorio Manzanok zuzentzen zuen taldearentzat. Bere bigarren denboraldia (2009-10) hobea izan zen. Taldea Champions League postuetatik hurbil ibili zen baina azkenean Europa Leaguerako txartela lortu zuen 5. postuan geratu baitziren. 13 gol lortu zituen Aritzek. Hala ere, Mallorcak ezin izan zuen txapelketa jokatu UEFAk administrazio arazoengatik kanporatu egin zuelako, Vilarrealek 7. sailkatu moduan euren lekua hartu zuen.[4]

2010-11 denboraldian Valentziak bere fitxaketa burutu zuen, 4 milioi euroren ordez. 2013ra arteko kontratua sinatu zuen. Lehen denboraldian 14 gol sartu eta Champions Leaguean debutatu zuen Bursaspor taldearen aurka gol bat sartuz. Titularra izan zen maiz, Roberto Soldado aurrelariarekin bat.

2011-12 denboraldia ez zen hain oparoa izan Aritz Adurizentzat. Roberto Soldado eta Jonasen momentu onak zirela eta, aulkitik baino ez zuen lagundu taldea. Champions Leagueko 4 partida jokatu zituen gol bat sartuz eta Europa Leaguean nahiz eta golik ez sartu finalerdietara iritsi zen, Athleticek finala jokatu zuen urtean.

Urrezko urteak Athleticen aldatu

2012an, 31 urterekin Athletic-era bueltatu zen, hirugarren aldiz. Athleticek 2,5 milioi euro ordaindu eta hiru denboralditarako sinatu zuen donostiarra. Athleticen denboraldia nahiko aldapatsua izan zen eta azken jardunaldietan ziurtatu zuten lehenengo mailan geratzea. 18 gol sartu zituen guztira. Denboraldi horretan, Marcelo Bielsak Fernando Llorenteren aurretik titulartasuna eman zion, Nafarrak kluba eta zalegoarekin zituen arazoak zirela eta.

2013-2014ean, Ernesto Valverde entrenatzailearekin, 16 gol sartu zituen eta horietako 2 kopan. Denboraldi honetan Athleticek 4. postua lortu zuen 70 punturekin, 16 urteren ostean Champions Leaguerako sailkapena lortuz.

2014-15 denboraldia Napoliren aurkako Champions League sailkapen faseko kanporaketarekin hasi zen. Aritz Adurizek 2 gol lortu zituen eta Athleticek talde-faserako sailkapena lortu zuen. Bertan Bate Borisov, Shaktar Donetsk eta Porto taldeen aurka aritu ziren 3. postua lortuz. Horrek Europa Leaguera jaistea eragin zuen Torinoren aurkako final-hamaseirenetan kanpoan geldituz. Taldeak kopako finalera heltzea lortu zuen Bartzelonaren aurka 3-1 galduz. 26 golekin bukatu zuen Aritzek denboraldia, horietako 18 ligan, Zarra garaikurra lortuz.

2015-16 denboraldia Espainiako Superkopa historikoarekin hasi zen. Bartzelonak liga eta kopa irabazi ostean, kopako txapeldunorde bezala, Athleticek parte hartu zuen txapelketan. Joaneko partidan 4-0 garaitu zuen Athleticek Bartzelonako taldea. Aritzek 3 gol sartu zituen San Mameseko norgehiagokan. Itzulian Aritzen gol batekin banakako berdinketa lortu zuten bilbotarrek, 2015eko superkopako garaile bihurtuz. Ospetsuak izan ziren ospakizunean bota zituen hitzak. "Talde honek historian sartzea merezi zuen. Badakizue zergatik? Zuek bezalakoak garelako, kuadrilla bat garelako, munduaren kontra leihatzen garelako, ezberdinak garelako".[5]

Oro har, denboraldi bikaina izan zen. Europa Leaguean final-laurdenetara heltzea lortu eta Sevillaren aurka kanporaketa berdindu ostean, penaltietan galdu zuten. Ligan 5. postua lortu zuen taldeak, Carlos Gurpeguiren erretiroa zen urtean. Zarra garaikurra lortu zuen berriz ere, 20 gol sartu baitzituen. UEFAn baita golegile onena izan zen 10 golekin, horien artean Olympique Marseillearen aurka lortutakoa. 35 metrotik Mandanda atezainari sartu zion bolea hura. Denboraldi borobila burutu zuen eta horrek 2016ko Eurokoparako deialdian sartzea lagundu zuen. Selekzio batekin jokatu zuen lehen trofeo ofiziala izan zen hura.

2016-17 denboraldian hainbat marka hautsi zituen Aritz Adurizek. UEFAko partida batean 5 gol sartu zituen Genk-en kontrako 5-3ko garaipenean. Europa Leaguen 5 gol sartzen lehena izan zen eta edozein europar leihaketetan 5 gol sartzen zaharrena. Apirilaren 1ean Athleticekin ligako 100. gola lortu zuen Osasunaren aurkako 1-2ko garaipenean eta hiru egun geroago Espanyolen aurka 2 gol sartu zituen, Lehen mailako historian gol gehien sartu dituen gipuzkarra bihurtuz 142 golekin.

2017-18 denboraldia ez zen hain ona izan Kuko Zigandaren agintepean. Hala ere, azaroaren 2an UEFA Europa Leagueko bigarren golegile historikoa bihurtu zen Radamel Falcaoren atzetik. 2017ko abenduaren 10ean Athleticen gola sartzen zuen jokalari beteranoena bihurtu zen, Piru Gainza aurreratuz. 2018ko urtarrilaren 25ean 30 urtetik aurrerako 100. gola lortu zuen, Puskas eta Di Stefanok soilik lortu dute hori Aritz Adurizekin batera. Alaveseri gola sartuz, 35 talde ezberdineri gola egin zizkien, Messi eta Raul aurrelariek bakarrik zuten marka berdinduz. Denboraldiaren bukaeran Europa Leagueko golegile onena izan zen bigarren aldiz, 8 golekin, 30 guztira.

Euskal Selekzioa aldatu

2006ko urriaren 8an egin zuen debuta bere nazioaren selekzioarekin Catalunyako Selekzioaren kontrako norgehiagokan. Partidako lehen gola egin zuen 19. minutuan eta bina bukatu zen partida. Guztira lau gol egin dizkio Catalunyako selekzioari.

Guztira 12 gol sartu ditu jokatu dituen 12 partidetan. Euskal selekzioko golegile nagusia izanik (Selekzioaren 1979ko birsorpenetik kontatuta soilik).

Espainiar selekzioa aldatu

2010eko urriaren 9an egin zuen debuta Lituaniaren aurka.

2016ko martxoaren 26an Italiako, Gianluigi Buffon atezainari gola egin zion eta espainiarrekin inoiz jokatu duen jokalaririk helduena bihurtu zen.

2016ko Eurokopan hartu zuen parte, aulkitik taldea lagunduz.

2016ko azaroaren 12an espainiar selekzioko golegilerik nagusiena bihurt zen 35 urte eta 275 egun zituela, Macedoniaren aurkako 4-0 garaipenean.

Palmaresa aldatu

Talde garaikurrak aldatu

Garaikurra Kluba Herrialdea Urtea
Espainiar Superkopa Athletic Club   Euskal Herria 2015
Beste lorpen batzuk
2014-15 Errege Kopako finalista Athletic Clubekin.

Garaikur indibidualak aldatu

Garaikurra Urtea
Zarra Garaikurra espainiar nazionalitatedun golegile onenari 2014/15
Zarra Garaikurra espainiar nazionalitatedun golegile onenari 2015/16
Lorpen eta aitorpenak
2015/16 UEFA Europa Leagueko golegile onena (10 gol).
2017/18 UEFA Europa Leagueko golegile onena (8 gol).
2015/16 UEFA Europa Leagueko hamaikako idealean aukeratua.
2017/18 UEFA Europa Leagueko talde-faseko jokalari onena.
BBVA Saria 2015/16 ligako martxoko jokalari onenari.
Athleticekin gola sartzen helduena (37 urte 314 egun).
Espainiako selekzioarekin gola sartzen helduena (35 urte 275 egun).
35 talderi gola sartu dion 3 jokalarien artean (Messi eta Raulekin).
UEFA Europa Leagueko partida batean 5 gol sartu dituen bakarra.
Espainiako Superkopan 4 gol sartu dituen bakarra.
Superkopan hat-tricka lortzen bakarra.
Athleticen historiako 6. golegilea (171 gol)
Leo Messi eta Sergio Ramosekin batera 2018-19 ligara arte azken 14 liga guztietan gola sartu duten hiru jokalarietako bat.
Radamel Falcaorekin berdinduta UEFA Europa Leagueko 2. golegile nagusia. (31 gol)

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena Aduriz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Aduritz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Haritz Gallastegi: «Lehoien olinpoan», Berria, 2016-11-15.
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2017-11-03). «El Athletic cobra la deuda del Mallorca por el fichaje de Aduriz» AS.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  4. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2010-07-22). «La UEFA expulsa al Mallorca de la Europa League» AS.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Una marea rojiblanca de 50.000 personas homenajea al campeón de la Supercopa» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aritz Aduriz