Arial

sans-serif motako letra-tipoa
Arial
Arial
Datuak
Mota Sans-serif
Sorrera data 1982
Diseinatzailea(k) Robin Nicholas
Patricia Saunders
Enpresa Monotype
Adibidea
Adibidea: Arial

Arial sans-serif motako letra-tipo bat da, Microsoft software paketeetan barne doana. 1982an garatu zuten Robin Nicholas eta Patricia Saundersek Monotype enpresarentzako. Helburu nagusia Lynotype enpresaren Helvetica letra-tipoa ordeztuko zuen soluzio merkeago bat eskaintzea izan zen. Bi letra-tipo hauen arteko antzekotasunak esanguratsuak dira.


Hautabide libre batzuk aldatu

Badago software libreko zenbait hautabide edo alternatiba Arial letra-tipoaren oso antzekoak eta enpresa pribatu bati loturik ez daudenak:

  • Liberation Sans tamainari dagokionez Arialen pare-parekoa. Ascender Corp. erakundeak garatu zuen eta Red Hat taldekoek argitaratu zuten 2007an GPL lizentzia batekin (zenbait murriztapenekin). GNU/Linux banaketa batzuetan erabiltzen da Arial ordezkatzea behar denean. Liberation Sans Narrow izenekoa, Arial Narrow letra-tipoaren paralelo librea dela esan daiteke.
  • URW++ taldeak Helvetica letra-tipoaren bertsioa ekoiztu zuen 1987. urtean: Nimbus Sans L izenekoa. Geroago 1996. urtean letra-tipo hori Type 1 font izenarekin eta GPL lizentziarekin liberatu zuten baina Nimbus Sans L izena errazago topatzen da oraindik ere. Nimbus Sans L Askotan erabili izan da Arial letra-tipoaren pareko librea behar izan denean.
  • FreeSans, letra-tipo librea da, URW++ Nimbus Sans L horren aldaera, beraz, zeharka, baita Helvetica letra-tipoaren aldaera ere bai. GNU FreeFont project horren letra-tipoetako bat da eta 2002. urtean argitaratu zuten lehen aldiz. FreeSans hau ere erabili izan da Arial letra-tipoaren parekoa behar izan denean.

Kanpo estekak aldatu