Argazkigintzaren historia

Argazkigintzaren historia argazki irudiekin lotura duen oro ikertzen duen historiaren alorra da: prozedurak, asmatzaileak, ekoizleak, argazki egileak, argazkien ikuspegi artistiko eta dokumentala, bilakaera teknikoa eta estetikoa, aplikazioak, argazkien merkatuaratzea eta kontsumoa, beste hedabideetan izandako hedapena, eta argazkigintza museoak eta bildumak. Argazkien analisia eta interpretazioaz ere arduratzen da.

Dagerrotipoa.

Argazkia irudiak prozesu mekaniko eta kinokoen bidez jaso eta errepikatzeko jakintza tekniko gisa sortu zen. Hasiera-hasieratik grabazio prozesu soiltzat iritzi zitzaion argazkigintzari, baina, hori bai, halako iaiotasun bat behar zen kamera erabiltzeko eta argazkia nola errebelatu jakiteko. Margolariak izan ziren baliabide horrek ingurunea arte adierazpide gisa interpretatzeko zituen aukerei ohartu zitzaizkien lehenak. Hala, XIX. mendeaz geroztik etengabea izan da margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko harremana eta eragina.

Kamerek eta optikek izan zuten bilakaera teknikoari esker eta emultsioak hobetu izanari esker, margolaritzak edo grabatuak ezin hauteman zitzaketen egoerak interpretatzeko gauza izan zen argazkigintza : une kritikoa islatzeko gauza, alegia, Cartier-Bresson frantses argazkilariaren hitzetan. Gaitasun horri esker izan du argazkigintzak eragina eguneroko bizitzan. Argazkia asmatu zen arte sekula ez zuen gizonak izan munduko gertaeren begizko lekuko izateko aukerarik, izan gertaera horiek garrantzi handikoak ala hutsalak.

Argazkigintzak hasieran izan zituen zientzia eta teknika oinarriek indarrean diraute gaur egun ere ; kalite artistiko handiko irudiak hartzeko ez da, bestalde, sofistikazio handiko baliabide teknikoren beharrik.

Argazkigintzaren hastapenak aldatu

Fotografia terminoa John William Herschelek sortu zuen 1836an, argiak (foto-) nitratoaren eta zilar kloruroaren gisako gainalde sentibera jakin batzuetan aztarna (-grafia) bat uzteko zuen gaitasuna izendatzeko. XIX. mende amaierako joera garbizaleen baitan argazki hitza asmatu zuten, argi (= foto), atz (= grafo) eta -ki atzizkia elkartuta. Badago argazkia era honetara definitzea: argiarekiko sentibera den gainalde batean irudibat eratzeko eta finkatzeko antzea. Argazkigintza beraz, bi jakintza desberdin elkartzetik sortu zen: optika eta fotokimika ; kamera beltza eta Zafla sentibera dira optikaren eta fotokimikaren adierazleak.. kamera iluna XVI. mendeaz geroztik ezagutzen zen, errazago marrazteko baliabide gisa. Kamera iluna ez zen azken finean barrualdea beltza zuen kutxa bat baizik ; zulo bat egiten zitzaion argia barrura sar zedin, eta zulo horretan bi gainaldeak ganbilak zituen lente bat jartzen zen, hala kanpoaldeko irudiak kutsa barruko atzealdean ispila zitezen. Optikak zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta hobeak ziren kamera ilunak ere, askoz lente hobeak erabiltzen baitzituzten.

Zilar nitratroa antzina-antzinatik erabiltzen zuten zura eta larruak beltzez tindatzeko. 1725ean Johann Heinrich Schulzek sumatu zuen zilar nitratoa belztu egiten zela argitan jarriz gero. Handik hogeita hamar urtera, Beccarius konturatu zen gauza hera gertatzen zela zilar kloruroarekin, eta Scheele suediar kimikariak saioak egin zituen zilar gatzekin emutsionatutako paperekin.

1801ean Ritter fisiko alemana saiatu zen kamera ilun batekin eta zilar kloruroarekin emultsionatutako paperaz irudi bat hartzen, baina saio hura ustel atera zitzaion, emultsioa ez baitzen behar bezain sentikorra.

Wedgmood-ek eta Davy-k ere saio bera egin zuten zilar nitratoarekin, baina ez zuten ezer lortu. 1816an Nicephore Niepce-k negatibo zurbil batzuk egitea lortu zuen. 1822an Judeako betuna erabiltzen hasi zen negatiboak finkatzeko, eta hala lortu zuen lehenengoargazki iraunkorra. Bestalde, Jacques Mande Daguerre konturatua zen zilar xatla ioduroztatuak sentiberak zirela argiarekiko, eta merkurioaren lurrunek argitan jarritako irudia ikusarazten zutela irudi positibo bikain baten gisara. Horrela jaio zen Dagerrotlpoa (1839), eta horrekin batera argazkia ere bai.

Teknika horrek irudi harrigarriak sortzen zituen, baina oso neketsua zen, eta oso argialdi luzeak behar izaten zituen.

Gaur egungo argazkigintza William Henri Fox Talbotek (1800-1877) sortu zuen teknikan dago oinarritua; gizon hark azido galikoko soluzio bat erabili zuen zilar gatzak errebelatzeko. Irudiak ezin izan ziren finkatu, harik eta John William Herschelek sodio hiposulfitoak zilar gatzak ondo disolbatzen zituela aurkitu ez zuen arte. Gai hori finkatzaile gisa erabiltzea erabakigarria izan zen Talboten teknikak aurrera egin zezan.

Erretratuak eta paisajeak aldatu

Argazkigintza industria iraultzarekin batera sortu zen, eta bete-betean erantzuten zien erromantizismoaren ideiei. Lehenengo argazkilariek egia eta izadia islatuko zuten irudiak egin eta gorde nahi zituzten, Friedrich eta beste margolari erromantikoek bezalaxe. Arte erromantikoa burgesiarentzat zegoen egina. Erretratua zen garai hartako genero gogokoena, eta argazkigintzari esker mundu guztiak zeinek bere erretratua eduki ahal izan zuen azkar eta merke.

Munduan ospe handia izan zuen lehenengo erretratugilea Gaspard-Felix Tournachon izan zen (1820-1910), Nadar ezizenez ezagunagoa. Hasieran pertsonen hazpegiak antzemateko eta litografia moduan karikaturak egiteko bitarteko gisa erabili zuen argazkia, baina berehala konturatu zen kamerak zer nolako aukera handiak ematen zituen erretratuak egiteko. Bere erretratuetan argien eta itzalen arteko kontrakotasuna landu zuen, eta era horretara eskultura baten tankeran irudikatzen zituen erretratatzen zituen pertsonak.

Paisaje exotikoetarako zaletasuna zen erromantizismoaren beste ezaugarri nagusi bat. 1850etik aurrera argazkilariak beren estudioetatik irten ziren, beren tresna astun eta deserosoak bizkarrean harturik, paisaje urrunenei argazkiak ateratzeko. Paisajeen erretratuak egiten zituztenen artean aipagarria da Estatu Batuetako Timothy O'Sullivan argazkilaria (1841-1882) ; haren argazkiek ez zioten pinturaren tankerako argazki ereduari jarraitzen, aitzitik, argazkigintzari zegokion estetika berezia zuten, argien eta itzalen arteko jokoa landurik irudiaren ehundura nabarmentzen zuena, Chellp-ko Arroila argazki ospetsuan ikusten den bezala.

Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza aldatu

Gertaera dramatikoak ahalik eta errealismo handienaz irudilcatu nahia zen erromantizismoaren beste joera nagusi bat.

Asmo hori bera izan zuen Gericault-ek llarmokarett Baltsa deritzan koadroa margotu zuenean. Tresnak astunak, deserosoak eta motelak izanagatik, argazkilariak berehala egokitu ziren kazetaritzako argazkigintzara ikusleei gertaera jakin baten irudi benetakoa berehala eskaintzeko. Gerrak izan ziren argazkilariek gogokoen izan zuten gaia, gerrako irudiek zirrara eta jakinmin handia sortzen baitzuten. Mathew Brady (1823-1896), Alexander Gardner (1821-1882) eta Timothy O'Sullivanek argazkiak atera zituzten Estatu Batuetako Gerra Zibilean; haien tresnak motelegiak ziren guduetan argazkiak atera ahal izateko, baina bikain adierazi zuten atzegoardiako giroa eta gerraren izugarrikeria gorpuzez betetako gudaleku haien argazkien bidez ; batzuetan haiek berek aldatzen zituzten gorpuak lekuz zirrara handiagoa sor zezaten.

Prentsak eragin handia izan zuen argazkigintzaren errealismoaren bilakaeran. Argazkigintzak aurkitua zuen pinturak edo marrazkiak leihatzerik ez zuten eremua. Ez zegon argazki on bat bezain irudi egiazkorik . Irudien gordintasunaren bidez argazkilariak bazterkeria eta pobrezia salatzen saiatu ziren, baina haien tresnak hain zuen geldiak non luzaroan eduki behar izaten zituzten pertsonak kameraren aurrean geldirik .

1880 inguruan magnesiozko flasha asmatu izanak konpondu zuen, aldez bederen, arazo hori. Kamera handia zen hala ere, eta hiru oineko euskarri astun baten gainean zegoen jarrita, baina argialdia flasharen distiraren iraupenera laburtu zen, eta hala lehen planoan zegoena argitzen zuen gutxienez. Teknika horren bidez Jacob Riis (1849-1914) New Yorkeko poliziako argazkilariak hiri hartako auzo behartsuen eta hango biztanleen argazkiak atera zituen, bai errealismo handiz atera ere. Haren argazkiei esker berriz aztertu ziren hirigintza arauak eta laneko legeak.

Piktorialismoa eta naturismoa aldatu

Argazkigintza dokumentalak eta kazetaritzakoak aurrera jarraitzen zuen bitartean, argazkilari gehienek margolariak imitatzenjarraitzen zuten. Victoria erreginaren garaian Ingalaterrako Royal Photograpbic Society elkarteak joera piktorialista bultzatu zuen, XVIII. eta XIX. mendeko margolarien margolan moralistak eta ohiturazkoak imitatzen zituena. Oscar Rejlander (1818-1875) eta Henry Peach Robinson (1830-1901) izan ziren joera horren ordezkari nagusiak. Bi argazkilari horiek eszenografia konplexuak antolatzen zituzten zeinek bere estudioan, eta batzuetan bereiz ateratako argazkiak montatzen zituzten.

Piktorialistek ez bezala, Peter Henry Ernerson (1856-1936) argazkilariak estudioko lana gaitzesten zuen, eta landako paisajea nahiago zuen, paisajeak margotzen zituzten margolarien imitazioz. Ez zuen behin ere multiesposizioa erabiltzen, eta lentea zertxobait lausotzen zuen, paisajeak errealistagoak izan zitezen. Irudi0

Photo Secession aldatu

1893an Linked Ring taldea sortu zen Royal Pbotograpbic Socrety elkartearen kontra. Talde horren jarraitzaileak saiatzen ziren beren argazkiei margolanen itxura ematen, eta era askotako teknikak erabiltzen zituzten positiboa ateratzerakoan : besteak beste, paper bereziak baliatzen zituzten ehundurak nabarmentzeko, eta baita platino gatzak zituzten paperak ere, gris maila gehiago izateko. Linked Ring edo Pboto Secessron taldeak izan zuen jarraitzailerik Estatu Batuetan ; haien artean aipagarria da Edward Steichen (1879-1973), argazkigintzan hasi zen margolari bat. Steichenek zeharo aldatu zuen here estiloa Lehenengo Mundu gerran hegazkin bidezko argazkilari gisa aritu ondoren, harrezkero argazkigintza errealista egin baitzuen . Pboto Secessioti taldeak argazkigintza jakintza artistikotzat ezagutua izan zedila lortu zuen.

Argazkia mugimenduan aldatu

Eadweard Muybridge (1830-1904), Estatu Batuetara emigratu zuen ingeles argazkilaria, paisajeen argazkilari gisa hasi zen lanean, eta gero argazkigintza industrialean ari izan zen.

1872an hasi zen zaldi baten lauhazkaren mugimendua irudikatzeko ahaleginean.

1877an lortu zuen bere helburua, hamabi kamera jarri baitzituen zaldi baten mugimenduaren aldi guztiak irudilcatu ahal izateko.

Argazki horiek guztiak bata bestearen atzean itsatsi zituen, eta zilindro estroboskopiko baten bidez irudi bizi baten sentipena sortzen zuten. Gerora gizakien mugimenduak aztertzen jardun zuen. Guztira zaldien eta gizakien mugimenduen 100.000 argazki egin zituen. Muybridgeren lanak zinemaren aitzindaritzat jo izan dira. Etienne Marey (1830- 1904) izan zuen Muybridgek jarraitzaile ; hark, argazkietan zientzialari gisa zuen interesaz gainera, gehiago landu zuen alderdi estetikoa.

Argazkigintza XX. mendean I aldatu

XX. mendearen hasieran argazkigintza arte jakintza independente gisa onartzen hasia izan zen. Ez zion ordurako pinturari imitatzen, baina izan zuen hala ere pinturaren joera nagusien eraginik: espresionismoarena eta abstrakzioarena. Nolanahi ere, garai hartako argazkia errealista izan zen batik bat, kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza baitziren argazkilarien zeregin nagusiak.

Kameren aurrerakuntza telatikoek ere eragin handia izan zuten argazkigintzaren bilakaeran, baina ez zuten argazkilarien askatasuna baldintzatu. 1888an George Eastman-ek kamera eraman-erraza asmatu zuen, eta hari esker edonon atera zitezkeen argazkiak .Azkenik, 1924an, 35 milimetroko pelikula asmatu zuten, garraio neurri unibertsala zuena, eta harekin batera Leica kamera ere bai ; hura izan zen lehenengo pelikula estandarra.Argazkilariek bazuten harrezkeroz kamera txiki bat, kalitate optiko onekoa, eta esposizio lastertasun nahikoa zuena kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzan edozein egoeratan aritzeko.

1907an kolorezko pelikula negatiboa asmatu izanak ez zituen aldatu, hala ere, argazkilarien ohiturak, zuri-beltzeko argazkiak egiten jarraitu baitzuten. Kodak etxeak 1932an seriean fabrikatuagatik pelikula mota hori, argazkilariek zuri-beltza erabiltzen zuten hala ere, koloreak aldaketa estetiko handia baitzekarren argazkigintzara. Joera horrek gaur egun arte iraun du. Zuri-beltzeko irudiek zirrara handiagoa egiten diote gaur egun ere argazkia ikusten duenari, eta kolorea ez da erabiltzen, ezpada irudiaren esanahirako ezinbesteko ezaugarritzat daukaten alorretan.

Pariseko eskola aldatu

Eugène Atget (1857-1927) hartu izan da lehenengo argazkilari modernotzat. Atget aktore izan zen hasieran, ikasketak hasiak zituen Pariseko Antzerki Kontserbatorioan, baina ez zituen bukatu. Zaletasun hutsez hasi zen antzokian argazkiak ateratzen, eta garai hartako argazki bildumagileak Pariseko irudiak eskatzen zituztenez, Atget argazkiak ateratzen hasi zen bildumagile horiei saltzeko. Bota behar zituzten eraikinen argazkiak atera zituen hasieran, arkitekturako xehetasunenak eta saltzaile ibiltarienak. Gero aldirietan ere jardun zuen, eta, azkenean, gai guztiak jorratu zituen : barrualdeko argazkiak, erakusleihoak eta Pariseko gizajendea, besteak beste. 1920an bere argazki asko Pariseko Arte Ederretako Eskolari saldu zizkion, eta argazki asko atera zituen orobat garai hartako pintore ospetsu askorentzat, Picasso, Braque, Duchamp eta Man Ray-rentzat besteak beste. Atgetek 18 X 24 plakatako bere kamera zallar eta astunarekin lan egin zuen beti, eta uko egin zien 6 X 6ko pelikula zuten tarteko tamainako kamera eraman-errazei. Haren argazkiak oso bikainak dira teknikaren aldetik, eta ahalegin handia egiten zuen ehundurak nabarmentzen. Objekturik arruntenak argazkiko protagonista bihurtzen zituen, ingurutik nabarmentzen baitzituen, eta garrantzia ematen zien horrela, bakardade eta huts sentipen bitxi bat sorrarazirik.Andre Kertesz (1894-1985), Budapesten jaio zen eta gaztetan zaletu zen argazkigintzara . 1915ean hasi zen argazkigintzan betebetean, baina garai hartan atera zituen negatibo gehienak 1918an suntsitu ziren. 1922an Parisa joan zen bizitzera, eta han argazki bakoitza 25 liberatan saldu behar izan zuen bizi ahal izateko. 1925etik aurrera hainbat aldizkaritarako lan egin zuen, eta 1930. urteaz geroztik erreportajeak egiten ari izan zen Leica kamera batekin. 1937an Estatu Batuetara emigratu, eta alclizkari askotarako lan egin zuen. Haren argazkiak iOruraz soilak dira, baina hunkigarriak dira halere.

Brassai (Gyula Halasz) (1899-1984), Brasso-n jaio zen, Hungarian. Arte Ederren ikasketak egin zituen Budapesten. 1924an Parisa joan zen kazetari, han ezagutu zituen Atget eta Kertesz, eta azken honek kamera bat utzi zion, eta kamera horrexekin egin zituen bere lehenengo argazkiak. Pariseko gau giroan eta barrualcleetan espezializatu zen, argirik eza erronka teknikotzat baitzuen, eta horrexek eragiten zion baldintza haietan lan egitera. 1932. urteaz geroztik Pariseko hormetako graffitiak izan ziren haren argazkietako gai nagusia. 1937tik 1962ra Harper's Bazar aldizkarirako lan egin zuen, artista eta pertsona ospetsuen erretratuak egiten.

Henri Cartier-Bresson (1908), Pariseko eskolaren azken ordezkaria izan zen, eta beste guztien artean gorena. Pintura eta filosofia ikasketak egin zituen, Mexikora egindako etnologia bidaia batean hasi zen argazkigintzan. Zinemako kameralari ere ari izan zen Jean Renoir, Andre Zvoboda eta jacques Becker filmegileentzat. 1937an film dolarmental bat egin zuen Espainiako gerra zibila bitartean Errepublikaren alderdiko ospitaleei buruz, eta 1945ean beste dokumental bat Alemaniako kontzentrazio esparruetan zigortuta egon ziren deserrituen itzulerari buruz.

1946ean Magnum ajentzia sortu zuen Robert Laparekin eta beste kide batzuekin batera.

Agentzia horretako kazetari gisa mundu osoan barrena ibili zen gerra eta gertaera politiko nagusietan argazkiak egiten.

Haren argazkiek oso gai errealak lantzen dituzten arren, irudien antolamenduak koadro surrealista baten oso antzeko bihurtzen ditu.

Robert Doisneau (1912-1994), argazkilari autodidakta izan zen. 1934ean hasi zen profesional gisa lanean, Renault lantegian, industria argazkilari gisa kontratatu baitzuten . 1939an hasi zen argazkilari-kazetari, baina gerrara eraman zuten, 1940 arte egon zen frantses gudarostean, eta Erresistentzian gero, gerra bukatu zen arte. 1949an kontratu bat sinatu zuen Voge moda aldizkariarekin, eta horri esker goi mailako frantses gizartean etxekotu zen. Kalean ateratakoumore handiko argazkiei zor die Doisneauk bere ospea, frantses bizimoduaren sinbolotzat hartu izan baitira. Horien artean, Alusua udaletxearen aurrean deritzana du ezagunenetako bat.

Estatu Batuetako eskola aldatu

Alfred Stieglitz (1864-1946) izan zen Estatu Batuetan argazkigintza modernoaren sortzailea. Hoboken-en jaio zen, Alemanian, etorkiz judua zen familia aberats batean. Ingeniaritza eta fotokimika ikasketak egin zi- Rten Berlinen, eta horren bidez jo zuen argazkigintzaren alderdi funtzional eta zientifikora . Lehen garai horretako, fotosezesionisten estiloaren baitan sar daitezke haren argazkiak. 1980ean Estatu Batuetara emigratu zuen. New Yorken bizilekua harturik, esposizio eta errebelatzeko metodo berriak ikertzeari lotu zitzaion. 1893an atera zituen paisajeen lehenengo argazkiak, eta 1896an lehenengo gau argazkia. Stieglitzek beti egin zuen argazkiaren alderdi artistikoaren alde, eta haren argazki guztiek helburu estetiko jakin bat zuten. Hala eta guztiz ere, irudiak ikusteko ordu arteko tradizio guztietatik zeharo bereizita zegoen Stieglitzen ikuspegia, eta horrek ukitu guztiz pertsonala ematen die haren argazkiei, eta harridura handia sortzen du ikusleengan. 1905ean arte galeria bat ireki zuen, eta handik aurrera han erakutsi eta saldu zituen bere lanak. 1922an hasi zen hodeien argazkiak egiten ; abstrakzioaren eta espresionismoaren arteko argazki sail hari baliokidetasunak deitu zion.

Edward Weston (1886-1958), 1902an hasi zen argazkigintzan, aitak kamera batopari zionean. Illinoiseko argazkigintza eskolan egin zituen ikasketak. Gero Los Angelesen hartu zuen bizilekua, eta argazkiei azken ukituak ematen eta laboratorioko laguntzaile gisa lan egin zuen hango argazki estudio batean. 1911n bere kabuz hasi zen lanean Glendalen, eta argazkigintza piktorikoa landu zuen. Hurrengo urteetan sari asko jaso zuen, eta erakusketa askotan parte hartu zuen. Armco burdin oletan egin zituen argazkiak zirela eta, Westonek erro-errotik aldatu zuen bere estiloa. Harrezkero oso argazki zehatzak egin zituen, xehetasun handikoak, oso garbiak, eta ehunduraren sen bikainaz eginak. Estilo berri hori Stieglitz-en eraginak indartu zuen. Stieglitzek bere baliokrdetaszmetan landu zuen kontzeptu hura bera hartu zuen Westonek, egunerokotasuna begirada berri batez ikusi nahian. Piperra eta Aza ostoa argazkietako lehenengo planoek garbi adierazten dute argazkigintza ulertzeko modu berri hori. Westonek esaten zuen bere argazkien oinarria «aurkeztea zela eta ez intdikatzew, errealismoa alegia. Nolanahi ere, interpretaziora bultzatzen dute ikuslea Westonek izadiaz eta gauza naturalez egin zituen konposizioek. 1932anf-64 taldea sortu zuen Ansel Adams eta beste argazkilari batzuekin batera, gerora aigazki zuzena taldearen oinarria bihurtuko zena.

Ansel Adams (1902-1984), argazkilari naturalista izan zen. Westonekin eta beste argazkilari batzuekin batera f-64 taldea eratu zuen, eremu sakontasunaren eta xehetasunen definizio handiaren alde eta lehenengo planoak hobetsiz, makroargazkiak ere egiteraino. Paisajeen argazki gehienak Estatu Batuetako parke nazionaletan atera zituen Adamsek, eta 24 argazki liburu argitaratu zituen argazki horiekin.

Alemaniako eskola aldatu

1930eko hamarraldian argazkigintzak aro berri bat bizi izan zuen Alemanian, aldizkari berrien eta 35 milimetroko Leica eta Contax kamera txiki berriak asmatu izanaren eraginez, bi kamera horiek argazkiak egiteko modua aldaRt baitzuten. Bauhaus arte eskolaren printzipio artistikoei jarraituz Alemanian garai hartan egin zen argazkigintzak formen eta egituren argitasuna nabarmentzen zuen.

Hugo Schmolz (1879-1938), hainbat argazki lantegietako laguntzailea izan zen, harik eta 1911n bere estudioa sortu zuen arte, Kolonian. Schmolz arkitekturako argazkietan espezializatu zen, eta garai hartako arkitekto ospetsuenentzat lan egin zuen.

Prentsarako ere egin zituen argazkiak Haren seme Karlo Hugo Schmolzek aitaren estilo neurritsu eta objektibo berbera landu zuen, eta arkitekturaren alorrean lan egin zuen honek ere.

August Sander (1876-1964), meatzaria izan zen gaztetan. 1901ean eta 1902an pintura ikasketak egin zituen Dresden. 1902an Linzeko argazki estudio batean lan egin zuen, eta 1904an bere argazki eta pintura estudioa sortu zuen. 1910ean estudio berri bat sortu zuen Kolonian, eta han egin zuen bere bizitzako obra nagusia, IY mendeko gizonak, 1950 inguru arte bukatu ez zuena.

Sanderren erretratugileari, oroar, kritika egiten diote Alemaniako gizarteak nazismoaren goraldia bitartean izan zuen jokabideari.

Argazkigintza XX. mendean II aldatu

1930eko hamarraldian helduarora iritsi zen kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza . Kamerak txikiak eta lasterrak ziren, eta lenteak onak. Argazkilariek lan gaitza egin zuten gerrako ikaragarrikeriak eta krisi ekonomikoak sortu zuen miseria salatzeko . Argazkigintza eguneroko gauza bihurtu zen, ezinbesteko tresna, eta inork ez zion ukatzen arte adierazpidea zenik.

Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzaren urrezko aroa aldatu

1920tik aurrera egunkari guztiek marrazkiak eta grabatuak baztertu zituzten, eta horien ordez argazkia erabiltzen hasi ziren.

Kazetari grafikoak, beren kamera eramanerrazak eskuan, gertaera guztietan egoten ziren, eta bizkor lan egiten zuten gainera, argi gubi zegoenean flasha erabiliz.

Weegee (Arthur H. Felling) (1899- 1968), jatorriz austriarra zen eta 1910ean New Yorkera emigratu zuen. Umetan eta gaztetan oso bizimodu latza izan zuen.

Hamalau urterekin eskola utzi behar izan zuen bere familia mantentzeko; hasieran gozoki saltzailea izan zen, harik eta argazki denda batean lanpostu finkoa aurkitu zuen arte. Gero nortasun agirietarako argazkiak ateratzea izan zuen bizibidea. 24 urterekin, prentsako argazki ajentzia batean sartu zen laboratorioko langile gisa, baina astialdietan hondamenen eta gaueko gertaeren argazkiak ateratzen zituen. 1935ean kazetari-argazkilari hasi zen beregain lanean . Berehala ospe handia izan zuen New Yorken, lapurretarik, hilketarik edo istripurik zenean berehala hantxe agertzenbaitzen Weegee, poliziarekin zituen harreman estuei esker.

Weegeeren argazkiek krisi ekonomikoaren eta Bigarren Mundu gerraren garaiko New Yorkeko bizimodua islatzen dute.

Haren argazkiak oso errealistak dira, eta badute espresionismoaren ukitu bat, flasharen distirak sortua, kontrasteak indartzen baitzituen argiek eta itzalek atzealde ia guztiz ilunean egiten zuten jokoari esker.

Robert Capa (Andrei Friedman) (1913- 1954). Bere sorterritik, Hungariatik, bota zuten 17 urte zituela, Horthi-ren diktaduraren aurkako ideia politikoak zituelako. Zientzia politikoen ikasketak egin zituen Berlingo unibertsitatean. 1931tik 1933ra laboratorioko laguntzaile eta argazkilari laguntzaile izan zen Dephto ajentzian. 1933an Parisa emigratu zuen naziengandik ihesi, eta han hartu zuen Robert Capa izena. Harrezkero eta hil zen arte etengabe lan egin zuen gerrako kazetari gisa. Haren argazki ospetsuenak -Errepublikako soldadu baten heriotza-, adibidez hark arautzat zuen esaldi honen ondorio dira:: Zure argazkiak ez badira behar bezain onak, behar bezain hurbil ez zaudelako da, Laparen estiloak Cartier-Bressonen eragin handia du, eta harekin batera sortu zuen hain zuzen Magnum agentzia 1947an. Laparen argazki guztiak wne erabakigarria.. bilatu izanaren ondorio dira argi eta garbi.

1954ko maiatzaren 25ean mina bat zapaldu zuen frantses soldadu talde batekin zihoala Thai-Binh-en, Vietnamen. Laparen azkeneko argazkia, hil aurrekoa, mina hura lehertu baino segundo batzuk lehentxeago hartua, koloretakoa zen, eta soldadu batzuk ageri ziren belar luzeko zelai batean barrena .

Dorothea Lange (1895-1965), erretratugile gisa beregain lan egin zuen San Franciscon zuen estudioan. 1932an bete-betean zirauen 1929ko bat-bateko hondamen ekonomikoak ekarria zuen beheraldia. Lana galdu zuten milaka eta milaka pertsona Kaliforniara joan zen hango eucalde handietan peoi edo besalari gisa lan egitera.

Langek bere estudioa utzi zuen eta jende hari guztiari argazkiak atera zizkion San Franciscoko kaleetan. 1935ean Farm Security Administration erakundeak kontratatu zuen deserrotu haiei argazkiak ateratzeko, argazkiaz baliatu nahi baitziren jende harentzat dirua biltzeko eta herri iritzia pobreziaren kontra abiarazteko. Auza deserrotua da haren argazki ospetsuena, konpromisoa hartutako argazkigintzaren ikur bihurtua .

"Eskuak kanpora", zen Langeren ikur; alegia, argazkiaren errealismoa aldatzen zuen laboratorioko edozein manipulazioaren arbuioa.

Fotomontajea eta fotograma aldatu

Lehenengo Mundu gerraren ondoren fotomontajea eta fotograma asmatu zuten dadaistek; hala ere lehenengo argazkilariek erabilia zuten Fotomontajea fotograma anizkunetatik irudiak eratzeko.

Fotomontajeak argazki puskak ebakiz eta berriz konbinatuz sortutako irudi berriak dira.

Negatibo konposatuak 1870 inguruan erabili izan ziren, baina dadaistek collage kubistaren teknika erabiltzen zuten gizarteko eta estetikako konbentzionalismoei iseka egiteko. Irudi horiek argazkigintza zuzenaren guztiz kontrakoak dira, horietan kamera errealitatea irudikatzeko erabiltzen baitzen.

Fotomontajeak ez dira gehienetan aldez aurretikako ideia baten arabera egiten, gehiago dira zoriaren legeek sortuak. Surrealisten ustean, fotomontajeak idazketa automatiko modu bat ziren, eta ezagueraren isuria irudikatzen zuten. Surrealisten obrak Magrittek argazkigintzarekin egin zituen esperimentuen eragin handia zuen, nahiz haren margolanak naturalistak ziren eta surrealismoaren kontrakoak. Fotomontajeak orobat erabili ziren, erruz erabili gainera, propaganda politikoko afixak egiteko.

Kamerarik erabili gabe irudiak sortzean datza fotograma. Objektuak zuzenean ezartzen dira paper sentiberaren gainean etagero argitan jartzen dira. Nekez jakin daiteke aldez aurretik emaitza nolakoa izango den.

Christian Schad (1894-1982), hura izan zen fotograma artistikoekin esperimentuak egin zituen lehenengo argazkilaria. 1919an hogeita hamar bat argazki egin zituen, kamerarik gabe, han-hemen aurkitutako objektuak argazki paperen gainean janTiz. Schadograf la deitu zien obra aitzindari haiei.

1960 arte ez zuen teknika horrekin saiorik egin.

Man Ray (1890-1976), Estatu Batuetako lehenengoetako margolari abstraktua izan zen, eta harremanetan zegoen Europako abangoardia artistikoekin. 1915etik aurrera argazkigintzan ere hasi zen, eta erretratua eta modako argazkiak landu zituen batez ere. Kamerarik gabeko argazkiekin egin zituen saioei izpigrafo» deitu zien, eta argazki paperaren gainean objektuak zorira utziz egin zituen.

Laszlo Moholy-Nagy (1845-1946), hungariar artista eta Berlingo Bauhaus eskolako irakaslea, dadaisten eta errusiar konstruktibismoaren eragina izan zuen. Bere fotogramak egiteko, objetiboak kameratik ateratzeko teknika berria erabili zuen. Moholy-Nagyren ustez, pintara koloreari forma emateko bitarteko bat zen, eta argazkia, berriz, argia eta argialdia ikertzeko tresna bat, artearen alor berri bat, alegia.

Argazkigintza gaur egun aldatu

Bigarren Mundu Gerratik hirurogeiko hamarraldiraino abstrakzioa eta fantasia izan ziren argazkigintza artistikoan nagusitu ziren joerak, espresionismo abstraktua, surrealismoa eta Pop Art pintura joeren eraginez.

1950eko hamarkadako hamarraldiaz geroztik fantasia nagusitu zitzaien gainerako joera guztiei. Argazkilariek kamera manipulatzen zuten, eta filtro eta lente bereziak erabiltzen zituzten objektuen itxura aldatzeko, azkenerako forma ezin ezagutuzkoak bihurtzen ziren arte. 1970. urteaz geroztik teknika horrek gainbehera egin zuen, eta haren ordez inprimatzeko modu asko eta era askotakoak erabili ziren, bai efektu berri eta harrigarriak lortu ere.

XX. mendeko azken bi hamarraldietan argazkigintza hartu zuen adierazpidetzat pintore eta eskultore askok, eta askok eta askok ordu arte erabiltzen zituzten arte adierazpideak utzi ere egin zitezen, argazkiak adierazpiderako aukera handiak eskaintzen baititu, eta landu eta jorratu gabeko alor asko ere bai.

Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzak indarrean dirau salaketa egiterakoan eta lekukotasuna ematerakoan, nahiz bideoak eta zinemak indar handia hartuduten eta maiz erabili izan diren alor horretan .

David Hockneyk (1937), pintura eta argazkigintza tartekatzen ditu bere lanean.

Arte ikasketak egin zituen Londresen, eta 1963tik aurrera arte irakaslea izan zen Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. Hura izan zen Pop Art joera Ingalaterran sartu zuenetako bat. Haren argazkigintzan aipagarriak dira igerilekuen argazkiak, Pop Arten eragin handikoak, eta kontraste handia dutenak irudien definizio zehatzaren eta uraren gainaldea kolore bakar baina tonu askotakoan disolbatu izanaren artean. 1982. urteaz geroztik collage handiak egin ditu polaroid kamera batekin, elementu kubistak nagusi direna.

W. Eugene Smith (1918-1978) da Marc Riboudekin batera XX. mendearen bigarren erdialdeko kazetari-argazkilari nagusia. Argazkigintza ikasketak egin zituen unibertsitatean . 1937an hasi zen Newsweek aldizkarirako kazetari-argazkilari gisa lanean. Gero bere kasa lan egin zuen kazetaritzan, eta baita Life aldizkarirako ere. Bigarren Mundu gerran berriemaile izan zen, eta oso larri zauritu zuten. 1955etik aurrera Magnum ajentziarako lan egin zuen.

Haren argazki ospetsuenen artean aipagarriak dira 1951n Espainiako herrixka batean egin zituenak. Baditu beste argazki batzuk ere, izugarriak eta bidegabekeriak salatzen dituztenak, adibidez: Tomoko bainuan. Smithek esana da ,Gehiago balio du gizadiak gizadiaren irudi batek baino, irudiak ez baitu gizadia zapaltzeko baizik balio» ; esaldi horrek ondo definitzen du Smithen konpromisoa, nahiz batzuentzat haren argazkiek kutsu errukiorra duten, irudi batzuk dramatikoegiak omen direlako. Kazetaritzako argazkiaz gainera, giro argazkigintza ere landu zuen. Marc Riboud (1923), 14 urterekin hasi zen argazkiak egiten aitak oparitu zion karelera batekin. Bigarren Mundu Gerran Erresistentziaren baitan borroka egin zuen.

1951n beregain jardun zuen argazkigintzan, 1952an Magnum agentzian sartu zen, eta harrezkero kazetaritzako argazkigintzan ari izan zen. Marc Riboud XX, mendearen bigarren erdialdeko gertaera garrantzitsuenen lekuko izan da. Haren argazkiak kritikoak dira, baina ez beste argazkilari batzuenak bezain dramatikoak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu