Artikulu hau jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ares (argipena)».

Greziar mitologian, Ares[1] (grezieraz Ἄρης [árɛːs]) gudaren —edo, zehatzago esanda, bortizkeriaren[2]olinpiar jainkoa izan zen.

Ares
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaἌρης
Sexuagizonezkoa
BaliokideakMarte
Domeinuagerra
Familia
AitaZeus
AmaHera
Bikotekidea(k)Afrodita, Otrera, Enio, Aerope (en) Itzuli, Aglaurus, daughter of Cecrops (en) Itzuli, Altea (mitologia), Cyrene (en) Itzuli, Astyoche (en) Itzuli, Atalanta, Bistonis (en) Itzuli, Kaliope, Chryse (en) Itzuli, Demonice (en) Itzuli, Harpina, Pelopeia (en) Itzuli, Pyrene (en) Itzuli, Protogeneia (en) Itzuli, Sterope (en) Itzuli, Tereine (en) Itzuli, Terpsikore, Triteia (en) Itzuli, Ankinoe, Phylonome (en) Itzuli, Callirhoe (en) Itzuli, Critoboule (en) Itzuli, Dotis (en) Itzuli, Erytheia (en) Itzuli eta Harmonia (en) Itzuli
Seme-alabakAnteros, Deimos, Eros, Fobos, Harmonia, Himeros (en) Itzuli, Phlegyas (en) Itzuli, Antiope (en) Itzuli, Adrestia (en) Itzuli, Lycaon (en) Itzuli, Hipolita, Pentesilea, Lampedo, Melanippe (en) Itzuli, Melanippus (en) Itzuli, Oxylus (en) Itzuli, Evenus (en) Itzuli, Enyalius (en) Itzuli, Aeropus (en) Itzuli, Alcippe (en) Itzuli, Meleagro, Sithon (en) Itzuli, Diomedes of Thrace (en) Itzuli, Askalafo, Ialmenus (en) Itzuli, Parthenopeus (en) Itzuli, Mygdon of Thrace (en) Itzuli, Edonus (en) Itzuli, Biston (en) Itzuli, Pangaeus (en) Itzuli, Thestius (en) Itzuli, Pylus (en) Itzuli, Molus (en) Itzuli, Thrax (en) Itzuli, Lycus (en) Itzuli, Ixion, Dryas of Calydon (en) Itzuli, Alcon (en) Itzuli, Oenomaus (en) Itzuli, Cycnus (en) Itzuli, Tereo, Thrassa (en) Itzuli, Tmolus (en) Itzuli, Odomas (en) Itzuli, Aella (en) Itzuli, Bithys (en) Itzuli, Chalybs (en) Itzuli, Evannes (en) Itzuli, Eurytion (en) Itzuli, Calydon (en) Itzuli, Alcimus (en) Itzuli eta Crestone (en) Itzuli
Anai-arrebakEris

Aresek Zeus eta Hera zituen gurasoak. Iliadan agertutakoa, erromatar mitologian, Marte bere baliokidea izan zen. Homeroren testuei erreparatuz, gudaren olinpiar jainkoa ezezik, borrokarako gauza ere bazela ulertzen da. Indar akiezina zuen eta balentriaren ikurra zen, gizontasunaren ikurra, eta baita olinporen eta ejerzitoen defendatzailea, gizon zuzenen ikurra eta ahulen laguntzailea ere.

Gizonen ikur gisa hainbat bikotekide izan zituen kontakizun ugaritan banaturik. Gutxi gorabehera hogeita hamar bikote izan zituen eta guztira hirurogei ume inguru. Hauen artean, Eros, Harmonia, Fobos, Deimos eta Amazonak daude. Bikoteen artean, badirudi Afrodita izan zela bikotekide egonkorrena, amodioaren eta edertasunaren jainkosa. Berak gaixoaldietan lagundu zion eta gudan aliatua izan zuen.

Atena ere gudaren jainkosa izan zen baina estrategia eta taktikari lotzen zitzaion, gudaldiari berari baino. Borrokaren zentzuan, argi dago Ares zela jainko garrantzitsuena arlo honetan. Badirudi Helade iparraldean jaio zela, Traziako eremuetan eta hara joan zen Hefesto, Afroditaren senarra, emaztea Aresekin zebilela jakin zuenean. Izan ere, Afroditak behin baino gehiagotan engainatzen zuen bere senargaia.

Troiako gudan bi bandoen alde borroka egin zuen, bien balentriak ospatuz. Bere eskua, izurrien eta gaixotasunen atzean zegoela ere esaten zen eta horregatik, jainko askok Ares gorrotatzen zuten, bere gurasoek barne.

Gurtza aldatu

Aresen gurtza eremu oso handian egiten zen, Asia erdialdetik europako mendebaldera hedatzen baitzen.

Trazian ere gurtzen zuten eta handik Grezia iparraldera hedatu zela frogatu da. Eszitiatik ere iparraldera hedatu zela uste da. Eszitian ezpata baten formarekin lotuz gurtzen zuten eta ezpata horrekin zaldiak eta abereak hiltzen zituzten sakrifizio moduan. Batzutan esklabuak ere hiltzen zituzten ezpatarekin, baina Antzinako Greziarren ustetan hau barbaroen jokabidea zen.

Poesian nahiko garrantzitsua izan zen arren, gudara zihoazen soldaduek eta ejerzitoek gurtzen zuten Ares, batez ere. Eta bereziki, Esparta eta Mazedonia estatuetan zuen itzala. Alexandro Handia Mazedoniakoa zen gurtu zuen pertsonarik famatuena. Kalistenes eta Plutarkoren idatziei esker, Alejandrok egiten zituen erritualen berri daukagu; otoitzak gudaldiak hasi baino lehen burutzen zituen eta animalia sakrifizioak ere egiten zituen.

Itxura aldatu

Normalean, gizon gazte baten itxuran ageri da Ares. Ilea Anastole erara eramaten zuen (badirudi greziako gerlariek horrela eramaten zutela ilea). Aurpegia eta gorputza ilerik gabe agertzen zen. Bere ikurretako batzuk gurdia eta argi-zuziria dira. Gurdia sua botatzen zuten lau zaldi hilezkorrek eramaten zuten, urrezko apaingarriak zituztenak. Beste jainkoen artean, Ares, bere brontzezko armaduragatik, lantzagatik, ezpatagatik eta gorri koloreko kaskoagatik (greziar polis edo hiriek erabiltzen zuten kaskoa) bereizten zen.

Haren txori sakratuak putreak ziren bereziki, baina baita okil txoriak ere. Argonauten historioan, Aresek bere txorien lumak dardo gisa bota ziezazkiekeen etsaiei. Animalia gogokoena txakurra zuen. Gainera, bi adarrekin identifikatzen da urrezko ahari-larruaren mitoa dela eta. Hau da, jainkoa urrezko artilea duen zikiroari lotzen zaio (Aries zodiakoko sisteman).

Izen ezberdinak aldatu

Enialio gisa ere ezagutzen zen. Mizenas-eko testu batean, Enialio Ares izenaz ere agertzen da. Beste batzuk:

  • Brotoloigos (gizonen birrintzailea).
  • Afrodisiakos (Afroditaren amodiopean).
  • Androfontes (gizon hiltzailea).
  • Miaiphonos (gizonen ahotsa).
  • Enyalios (heroi gerlaria).
  • Teikhesipletes (harresi erasotzailea)
  • Maleros (Txamana)
  • Teritas (lasaitua, Tero, bere zaindariagatik)

Bikotekide eta umeak aldatu

  • Euritoe: ezezaguna.
    Egina: ezezaguna.
  • Enio (gudaren jainkosa): Enialio.
  • Eos: ezezaguna.
  • Erinias: Tebaseko dragoia (fundazioaren mitoa).
  • Esteropes: ezezaguna.
  • Filonoma: Pikasto.
  • Ezezaguna: Parrasio.
  • Harmonia: Amazonak.
  • Harpina: Enomao.
  • Illia: Romulo eta Remo (erromatar mitologia).
  • Kaldene: Solimus.
  • Kaliope: Migdon, Edomus, Biston? Odomanto?.
  • Kaliroe: Biston?, Odomanto?.
  • Kritobula: Pangaeus.
  • Krisa: Flegias?.
  • Leodoce: ezezaguna.
  • Otrera: Hipolita, Antiope, Melanipe eta Pentesilea (amazonen erregina).
  • Parnasa: Sinope.
  • Protogenia: Oxilo.
  • Pirene: Zikno.
  • Pelopia: ezezaguna.
  • Persofone: ezezaguna.
  • Sete (Reso-ren aizpa): Bithys, Traziako tribua.
  • Tanagra: ezezaguna.
  • Tirine: Trasa.
  • Teogona: Timolo.
  • Tritea: Melanipo.
  • Zirene: Diomedes Traziakoa eta Krestona.
  • Ama ezezaguna: Calibe, Dries, Halkon Traziakoa, Hiperbio, Keimaros, Libiako Liko, Niso, Peon, Partaon eta Tere.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Walter Burkert, "Greek Religion" (Harvard) 1985: III.2.12 169. orr.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.