Ardi latx muturgorria edo ardi latx burugorria Euskal herriko bertako ardi arraza bat da. Ardi latxaren bi mota daude, egun bi arraza ezberdintzat jotzen direnak, ardi latx muturbeltza eta ardi latxmuturgorria. Hainbat adituren ustez,[erreferentzia behar] Ipar Euskal Herriko manex ardiak (manex ardi burubeltza eta manex ardi burugorria) ardi latxaren barietateak baino ez dira. Hala ere, arraza ezberdintzat hartzen dituzte sailkapen ofizialek.

Ardi latx burugorria
Ardi latx muturgorria
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Okzitania  Euskal Herria

Arrazaren historia aldatu

Ardi honi latx izena, dirudienez, duen ilea oso latza delako eman zitzaion. Antzinakoak dira oso, eta gaur arte heltzearen arrazoia honako hau da: mendetan debekatuta egon zela kanpoko beste edozein arrazako ardirik ekartzea.

 
Ardi latx muturgorriak, beren artean bat beltz kolorekoa.
 
Ardi latx muturgorria, aspaldiko argazki batean.

Bibliografia aldatu

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Ikus, gainera aldatu

 
Artalde bat, bidean.
 
Ardi latx muturgorriak, Zumaiako kostan.

Kanpo estekak aldatu